Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Euskadi ta Katalunia

  • ETAk Katalunian izan duen eragin politikoa gutxitu egin da denborak aurrera egin ahala, baina gertaera esanguratsuak izan ditu: Hipercor-eko atentatua, Ernest Lluchen hilketa eta Carod-Rovirarekin Perpignanen egindako bilera.

ETAk 1987an Bartzelonako Hipercor supermerkatuan egindako atentatua erakundearen historiako odoltsuenetakoa izan zen. 21 pertsona hil ziren eta 45 zauritu.
ETAk 1987an Bartzelonako Hipercor supermerkatuan egindako atentatua erakundearen historiako odoltsuenetakoa izan zen. 21 pertsona hil ziren eta 45 zauritu.Diario de Navarra

ETAk gaur egungo kataluniar politikan duen eragin urria –nagusiki, kanpo eragile distortsionatzailea da ordezkaritza parlamentarioa duten alderdi politikoentzat– oso bestelakoa da garai batean indar antifrankista guztiengan –diktadurak iraun zuen artean, erreferente izan zen– eta independentismoan izan zuen eraginarekin alderatuta. 1987ko Hipercorreko atentatua inflexio puntua izan zen, analista guztien arabera, batetik, atentatuaren beraren garrantziagatik eta, bestetik, atentatua baino lehenago, Europarako hauteskundeetan, Herri Batasunak (HB) 39.000 bozka baino gehiago lortu zituelako printzerrian (HBk hauteskunde horietan lortutako boto guztien %10 baino gehiago).

1970eko hamarkadan euskal independentisten letra zopa luzea eta konplexua zen. Horrek, Roger Buch politologoaren hitzetan, “trantsizio garaiko alderdi independentista kataluniarrek independentziaren aldeko euskal mugimenduekin zituzten harremanak banandu zituen, eta militanteak nahasi zituen”. Buchek azaltzen duenez, “trantsizioan, Partit Socialista d’Alliberament Nacional (PSAN) alderdiak hainbat adierazpen bateratu sinatu zituen, Union do Pobo Galego (UPG) eta ETArekin batera”. Baina 1974tik aurrera, soilik PSAN-Provisional izango zen –urte hartan zatitu zen eta 1979an Independentistes dels Països Catalans, IPC, bihurtu zen–, eta UPG nahiz ETArekin batera egindako adierazpenak noizbehinkakoak izan ziren. Buchen arabera, garai hartan PSAN-Provisional alderdiak laguntza logistikoa ere eman zion euskal erakundeari, bereziki, Euskal Herrian 1975ean ezarri zen salbuespen egoeran.

1978an sortutako Terra Lliurek ere lotura izan zuen ETArekin hasierako urteetan. Sortzaileetako batek, Frederic Bentanachs-ek, behin baino gehiagotan azaldu du, hasi berritan, Terra Lliureko zenbait militante –bost, beste iturri batzuen arabera– ETAko militanteek trebatu zituztela, eta 1979an ETAk bere izenean, Katalunian, hiru atentatu egiteko eskatu zien, irakaspenen ordainetan. Atentatuak egin zituzten, eta, Bentanachsen esanetan, “hortxe amaitu zen harremana”.

Horrez gain, beste elkarlan kasu bakar bat ere izan zen ETA(PM)rekin. 1980an, Bergako koartel militarraren aurkako eraso zapuztuan PSANeko hiru militantek hartu zuten parte. Horren ondorioz, erasoa egin zutenei babesa emateagatik, Bageseko 30 bat militante atxilotu zituzten –horietako asko Nacionalistes d’Esquerra mugimenduaren alde zeuden PSANeko militanteak–. 1991n Pere Bascomte buru zuen taldeak armak utzi zituen, 1992an, aldiz, 50 militantetik gora atxilotu zituzten Garzón operazioa delakoan, eta, horrenbestez, Terra Lliure taldearen ekintzak amaitu ziren.

Terra Lliureko kideetako batek, Carles Castellanosek, Reviure els dies. Records d’un temps silenciat (Egunak biziberritu. Isildutako garaiaren oroitzapenak) autobiografian azaldu zuenez, lilura bat-batean joan zitzaion, atxilotu zutenean ETAri laguntza eskatu eta ETAk eman ez ziolako. “Castellanosek esandakoa –dio Buchek–, euskaldunek ez zutela elkartasunez jokatu, ahaztu egin zen edo, behintzat, ez zen aintzat hartu, eta, handik urte gutxira, berriro ere, ETAk independentisten belaunaldi berriak liluratu zituen”.

Hipercor eta gero

Roger Buchen ustez, Hipercorreko atentatuak inflexio puntua eragin zuen esparru independentistan ETAk sortzen zuen liluran. Egun batzuk lehenago, lehen hauteskunde europarretan, 39.000 boto baino gehiago lortu zituen Katalunian, baina handik aurrera bozka kopuru horren erdira hurbildu besterik ez zen egingo.

Buchek nabarmentzen duenez, hasieratik “HB hauteskundeetan soilik HB gisa aurkeztu zen, eta ez zuen alderdi kataluniarrekin itunik egin nahi izan, horietako batzuek, esaterako, MDTk erabateko babesa eman zioten arren”. Moviment de Defensa de la Terra (MDT) PSANren eta IPCren batasunetik sortu zen 1984 eta 1985 urteen artean. Hipercorreko atentatuaren ondoren, HBri sostengu esplizitua ematearen komenigarritasunari buruzko barne eztabaidek Kataluniako independentismoaren euskal liluraren efektuak itzali zituzten. Inde­pendentistak ez ziren alderdi kata­luniarrentzako, ETA anomalia deserosoa zen Hipercorreko atentatua baino lehen ere.

Handik aurrera, independentziaren aldeko alderdien bidean, ETAren ekintzak barne politikan aurreikusi ezinezko ondorioak ze­kartzaten distortsio saihestezinak izango ziren, gero eta gehiago. Distortsio hori agerikoagoa izan zen 2000. urtean Ernest Lluch ministro ohi sozialista hil zutenean. Lluchek etengabeko harremana zuen euskal sozialistekin, bereziki Donostiako alkate Odon Elorzarekin, eta elkarrizketa ezinbestekotzat jotzen zuen ETAk armak utz zitzan. Urte hartan, Josep Lluis Carod-Rovira Arnaldo Otegi Batasunako buruzagiarekin bildu zen.

Bloke konstituzionalista delakoaren irakinaldi betean, eta alderdien legea prestatzen ari zirela, bilera isilean egin zen, baina, azkenean, ABC egunkarian agertu zen, xehetasunez azalduta: “ERCko buruak ETArekin Kataluniako atentatuen amaiera ituntzen saiatu dira, independentismo kataluniarraren irudia hobetzeko. [...] Carod-Rovirak bere alderdiaren kezka azaldu dio Otegiri, 2000. urtean Katalunian burututako atentatuengatik, nagusiki Ernest Lluch katedradun eta ministro ohi sozialistaren hilketagatik. Buruzagi errepublikarraren arabera, atentatu horiek kalte handia egin diote Kataluniako iritzi publikoak euskal nazionalismoaz zuen irudiari, eta, zeharka, independentismo kataluniarraren irudiari. Carodek Otegik bitartekari lanak egin zitzan nahi zuen, ETArekin zuzenean hitz egin eta su-etena eskatzeko”.

Carod-Rovirak Kataluniarako su-eten partziala eskatu izana ukatu zuen, baina Ernest Lluchen hilketa kritikatu zuela onartu zuen: “Logikoa da Arnaldo Otegiri ETAk Katalunian izandako jarduera kondenatzen nuela adieraztea”. Beraz, independentismoak ETA bere interesentzat kaltegarria zela edo, gutxienez, distortsioa eragiten zuela uste zuen. Elkarrizketen eta ETAren ekintzak gaitzestearen azken kapitulua 2004an Carod-Rovirak Perpignanen hainbat etakiderekin egindako bilera ezaguna izan zen. Dagoeneko hiruko gobernuaren barruan zegoen –kontseilari nagusia zen–, eta une horretan Generalitateko jarduneko presidentea zen, gainera. Berriki, Punt Avui egunkarian, Carod-Rovirak bilera haren nondik norakoak azaldu ditu. Bere esanetan, Kataluniara mugatutako su-etenik ez zuen eskatu, ETAk soilik bide politikoak jorratzea baizik.

Azkenean, bilera hau ere jakitera eman zen, eta Carod-Rovirak dimisioa eman behar izan zuen. 2004ko otsailean, ETAk su-etena iragarri zuen Kataluniako autonomia erkidegoan.

* Alex Milian El Temps-eko kazetaria da.


Newest
A. A. A.
That Aznar helped Aitor Esteban?
Aitor Esteban will be the next president of the EBB of the EAJ and the EAJ will thus sell that, with the renewed leadership, the new leadership is ready to continue the process of renewal of the party.

Aggression against the linguistic requirements of the local police in Donostia, Astigarraga and Usurbil
The City Council of Donostia-San Sebastián appealed in September 2024 because in January of the same year the judges annulled the B2 language requirement of both municipal police officers. The Supreme Court of the Basque Country will not even refer the appeal to the court... [+]

Ikama denounces the professor of the Alava Campus of the UPV/EHU who disseminates "fascist messages"
Ikama, a professor at the Faculty of Pharmacy of the University of the Basque Country (UPV/EHU) in Vitoria-Gasteiz, has denounced the dissemination of “fascist messages” on social networks. Last September, the UPV expelled a professor from the Leioa Campus for his messages on... [+]

230 musicians express their support for Raimundo el Canastro and claim that it is legitimate to criticize power through music
Among the signatories are Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen and Tatxers. A list of 237 musicians has been published.

The Shadow Vagina
Here the lie reigns

Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.

-------------------------------------------------------
 
Verse to... [+]





Fascist Attacks in Lower Bidasoa and Devenir Europeo
Fascist, xenophobic or homophobic attacks are also on the rise in the Basque Country, and concern has spread here and there. The Bajo Bidasoa belongs to the areas affected by these attacks, where, specifically, most of the attacks and/or actions are carried out by the group... [+]

The University of Los Angeles makes available videos of the unpublished war of 36
Images of San Sebastián and other municipalities of Gipuzkoa can be seen on the university website.

2025-02-07 | Aiaraldea
The Municipal Government of Amurrio has been surrendered the attachments of 1,700 citizens and agents in favor of the restoration of the subsidy of the Media Ayaraldea
Several media workers and partners attended the plenary of the City of Amurrio a week ago to denounce the elimination of the subsidy for the second year. The mayor, Txerra Molinuevo, gave no answer.

Presentation of the legislative proposal for the removal of elements with fascist symbology from the Monument to the Fallen and the creation of the interpretation center
The PSN, EH Meetup and Future Yes presented today with the signature of the parliamentary groups and will have the support to be approved.

2025-02-07 | Gedar
The attacking teacher of the Eunate school in Borrería gets the students to leave
According to the IA of Pamplona, this teacher sexualized students and justified the violations. Last Friday they held a sit-in and had a collection of signatures in action to dismiss the teacher.

2025-02-07 | Uriola.eus
Two men report homophobic attack in Bilbao
A group of four or five people were beaten as well as made homophobic insults.

2025-02-07 | Euskal Irratiak
by Ximun Fuchs
"Because the Basque offenses are so insulting that we are not emotional cripples"
The company Le Tampographe Sardon has for sale the stamp box of 24 lashes. It is available online. It is the actress Ximun Fuchs who has made the selection work, since insults are a "work tool" for her.

Some tools for mental health care in activism
Some activists have compiled the impatience of activists and created a guide to address them collectively. They have worked on issues such as stress, fear, frustration and fatigue.

Eguneraketa berriak daude