Punk-rockaz nekatuta? Zer da zuentzat?
Punk-rockak oraindik ere liluratzen gaitu, handik gatozelako eta hori garelako. Punka bizitza jarrera gisa ikusten dugu, baina talde batek gogor jo edo asko oihukatu arren, ez digu berez zirrara sortzen. Punk-rockak musikari luzaroan ez dio ezer interesgarririk eman; bizirik dago baina uneoro errepikatuz. Eta errutina punkaren kontrakoa da erabat.
Mink Deville eta Cicatriz edo Nick Cave eta Eskorbuto? Halako etorria pizten dizute Bibliak eta kaleko okadek?
Mink De Ville eta Eskorbuto esan beharko dugu. Erlijioek eta haien historiek asko erakartzen naute, eta antzinako garaietako, Bibliako eta Koraneko gauza asko irakurtzen ditut. Solemnitate handiz, odolez, intzestuz eta bidegabekeriaz beteta daude.
Hainbat formatutan abesti dosi txikiak kaleratzen diharduzue…
Bai, garaiak zeharo aldatu dira: gaur egun musika eskuratzea inoiz baino errazagoa da eta inork ez dauka LP oso bat entzuteko astirik. Eta guri talde gisa aukera ematen digu sortu ahala kantak kaleratu, eta garapen azkarragoa izateko. Gainera, rock-and-roll onaren historia single eta EPetan grabatuta dago.
Taldean Penike eta Anti daude. Nolatan ez duzue musika beltzean gehiago sakontzen, Miss Jacksonen tarteka egin duzuen bezala?
Penikek eta Antik bakoitzak artikulu oso bat mereziko lukete, musika beltza biziki maite dute. Musika beltza gustukoa izateko egina dago, eta gu gogaitzeko musika egin izan duten zurien eraginez musika egiten dugun beste zuri batzuk gara. Miss Jacksonek ondo azaltzen du hori.
Bluesaren bitartez purutasunaren bila jo duzue, edo purutasunaren bila bluesa aurkitu duzue?
Bluesa rock-and-rollaren osagarri garrantzitsuena da, baina zeresan handia du horri gehitu nahi diozunak. Bluesa garrantzitsua da gure musikan, baina baita ajea eta utzi gaituzten neskak ere.
Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.
But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
When: April 5th.
In which: In the Youth Center of Markina-Xemein.
---------------------------------------------------------
I’ve made my way to the cheese house with the shopping cart full of vegetables, and we’ve spent the evening cutting... [+]