Krisia iritsi zenean zergatik Zapatero ibili zen hain berant, hain gaizki krisiaren kudeaketan?
Agintean dagoenari beti kostatzen zaio gauzak gaizki doazenaren aitormena egitea. Zapatero kontestu horretan zegoen, baina horren azpian badago Zapaterorena soilik ez den problema. Ni harrituta geratu nintzen, lehen lau urteetan –EAJren izenean industria eta ekonomia sailak eraman ditut–, eta diot: Estatu honetan zein da sustrai industriala, ze enpresa daude, mundu globalizatuan lehiatzeko?
Guk galdetu dugu: non dago hemen ikerketa eta garapenari buruzko indarra? Honek ez dio bere buruari eusten. Haiek berriz: “Bai. Hazten ari gara ikaragarri”. Bai, baina hazten ari gara, eraikuntzan eta turismoan. Bigarren sektore honekiko errespetu guztiarekin. Krisia ez da krisi koiunturala, Zapaterok defendatu duena, eta berdin-berdin PPk defendatuko zuena.
Bai Zapatero bai Aznarren gobernuak errealitate ekonomiko honekin ibili dira jolasean eta ez ziren konturatzen oinarri sendorik gabeko errealitatea ekonomikoa zela, eta horrek krisia nabarmendu du. Eta oso egoera konprometituan gaude, eta ez dakit jendea ohartu den krisia noraino doan. Krisiak errealitate ekonomikoa azalerazi du, barrukoa ikaragarria da, izan ere, erakundeen eta administrazioaren ahulezia ikaragarria da. Espainiako Estatuaren ekonomia nola eraikia eta egituratua dagoen erakutsi digu krisi honek. Beraz, bi krisi horiek horrela egoera luzera joko du. Bestela esanda ere Zapaterok krisiari garaiz hartu ere, krisi honek bere burua agertuko zuen.
Eta geroan PP dator...
Nire ustez, PP ohartu da, gehiengo osoa lortuta ere, nahi duen adina izanik ere, errealitate ekonomikoa konpontzea amets zoro bat dela, epe laburrean eta ertainean ere. Krisi bikoitz honekin bukatzeko hartu behar diren neurriak ez dituela soilik hartzen ahal, gehiengo osoa izateagatik. Aznarren garaian ere, ohartu ziren, baina hura jolas modukoa izan zen, munduko ekonomia beste egoeran zegoelako. Eta orain badakite, konturatu dira gertatuaz. Beraz, PPk gehiengo absolutua izanda ere, bere gobernua ez da izango Aznarren gobernuen parekoa. Rajoy ez da Aznar, eta zirkunstantziak desberdinak dira, eta gainera, eskarmentua denok dugu, eta haiek ere bai. Beste errealitate zaila sortuko da, konplexua. Nik nire alderdiari esaten diot: aukerako errealitatea da. Aprobetxatuko ote dugu?
The time has come for us to enrol in schools in the Basque Country for the 2025-26 academic year, and in many homes the youngest of the household will take a new step soon, in September, which is schooling. Proud of the Basque Public School The members of Topagune are firmly... [+]
Since the adoption of the new Education Law for Álava, Bizkaia and Gipuzkoa, we are hearing/reading again and again that education will be free from now on. We have listened to different actors, including the Department of Education, and in the interviews we offer to the media,... [+]
At the beginning of the month he did III. Congress in Pamplona. It is said to be the “ordinary congress” that serves to draw “non-ordinary conclusions”, or at least that is how they have received Zutunik in the paper, proposed by the leadership and unanimously approved... [+]