Estricalla :: Fuegos olímpicos
autoekoizpena
iraupena ::13´37´´
10 €
Zaragoza, Kantabria eta Irungo partaideak dituen talde oldarkor honek bigarren erasoa gauzatu du mundu osoan zabaltzen ari den errebeldia, sua eta iraultza aintzat hartuta. Partaideen jatorria kontuan hartzen badugu (El Corazón del Sapo, Kloakao…), ez da harritzekoa amorrazio eta erritmo biziko in-your-face hardcorea egiteari eustea; eta poztekoa da, gainera, gutxi direlako halako emaitza lortzen duten taldeak. Aurreko lanaren ildo beretik, sei kantetatik erdia euskaraz eta beste erdia gaztelaniaz idatzi dituzte, horietako bat Cosmic Psychos talde australiarraren bertsioa. Estricallaren ildoa eskola zaharreko hardcorea bada ere, Bailes imposiblesen, La insurrecciónen eta La alucinante venganzan, abiadura biziaren artean, gitarra rockeroagoentzat tarte txiki bat ere gorde dute.
Bada oraindik eskola zaharreko hardcorerik?
Bai: Powertrip, JAN, Bajo Presion, Stupenda Jones, Trigger Travis, Flyshit, Humilitate, Kaleginez, 25 Coming Fire, Fourscore… Jende asko hardcorera aktibismo politikotik hurbildu ginen eta beste batzuek alderantziz egin zuten bidaia, baina une batean bat egin genuen. 1990eko hamarkadan baina, sistemak punk jarrera eta errebeldia bereganatu zituen. Bizi genuena pasa zen. Orain askorentzat hardcorea iPodean deskargatutako melodiak dira, mamirik gabeko hitzak, musikari kuttunaren zapatillak erostea… Iragana ez da beti hobea eta gaur egungoa bizi behar da. Ezin da errebelde izan, araua errebelde izatea bada.
Zer du zuentzat punk-hardcore horrek?
Energia, jarrera, konpromisoa, ilusioa, errebeldia, bizitza…
“Su olinpikoak”. Zortzi uztaiak pizteko baino su handiagoa behar da?
Bai, jendearen haserrea eta gogaitzea eta mundu berri baten aldeko ilusioa bost kontinenteetatik barrena doaz bolbora gisa. Azkenean sistemak polizia baino suhiltzaile gehiago beharko ditu.
Nola eraldatu historia?
Historia eraldatzen dugu zapaltzen gaituen zerbaiten kontra borrokatzen dugunean. Historiaren kontzeptua ez da mugiezina, ez da museo bat, ezta bere barruan giltzaperatuta egoteko zerbait ere. Historia bizirik dago, mugimenduan, eta pertsonek eta herriek idazten dute.
Gogoan dugu, Guantanamo mediatikoaz gain, Intxaurrondo ere hor dagoela?
Tortura indarrean dago gaur egun eta Euskal Herriaren kontra Espainiako Estatuak duen gerraren oinarrietako bat da. Politikariek ez dute inoiz lakra hori deuseztatu nahi izan eta hedabide gehienek ezkutatu egiten dute. Indarkeriaren bukaeraz horrenbeste hitz egiten duten une honetan, Estatuak zigorrik gabeko indarkeria isil hori ezabatu beharko luke. Intxaurrondoko bainuontziak hustu, argiak itzali eta kanpamendua desegin dezatela.
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
In the Maszycka cave in Poland, remains of 18,000 years ago were found at the end of the 19th century. But recently, human bones have been studied using new technologies and found clear signs of cannibalism.
This is not the first time that a study has reached this conclusion,... [+]
Porzheim, Germany, February 23, 1945. About eight o’clock in the evening, Allied planes began bombing the city with incendiary bombs. The attack caused a terrible massacre in a short time. But what happened in Pforzheim was overshadowed by the Allied bombing of Dresden a few... [+]
On February 3rd, the time has begun to pre-enroll our children and young people in schools, and as every year we would like to remind you why we do not think it is a good idea to enroll them in religion. Last year we finished the article saying that “many of you will be... [+]
From the Association of Parents of the Instituto Arratia Small Tram we want to encourage reflection on the use of screens in the learning community.
Lately there is a lot of concern about the impact of screens on children and adolescents. This responsibility extends from... [+]