Krisi ekonomikoaren garaietan denak balio du. Izen berriak asmatzen dira errealitatea manipulatzeko. Tuntuntzat hartzen gaituzte herritarrok eta batez ere krisia jasan behar dutenak. Gobernuek eta administrazio publikoek gehien erabiltzen duten hitzetako bat “doikuntza” da, ekonomiaren, gizartearen eta lan arloaren egoera berriak behar omen duena. “Doikuntza” deitzen diote, langileek, irakasleek, osasungintzan dabiltzanek, bekadunek eta bereziki langabetuek, pobreek eta immigranteek sufritzen duten murrizketa sozial hutsari. Murrizketa horiek lana deuseztatu eta prekarietatea, pobrezia eta bazterketa gehiago besterik ez dute sortzen.
Hori ondoriozta daiteke joan den astean EAEko eta Nafarroako gobernuek aurkeztutako 2012ko aurrekontuetatik. Nafarroan, aurrekontuek batez ere osasungintzan, hezkuntzan eta langile publikoen soldatetan eragingo dute negatiboki. Joan den astean manifestazio jendetsuak izan dira Nafarroan murrizketen kontra eta kalitatezko hezkuntzaren alde. EAEn, bestalde, Lakuako Gobernuak iragarritako “doikuntzek”, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara bideratutako diru kopurua %7 jaitsiko dute. Doikuntza horiek, murrizketa hutsak, egoera prekarioenean dauden gizarteko sektoreak dituzte jomuga, pobreenak, eta babesik gabe eta baztertuta daudenak. Egun milaka lagun dago egoera horretan. Ez dago dirurik pobreentzat, baina bai zementuaren eta adreiluaren enpresarientzat, haien obrak, AHTa kasu, ez baitira ukitzen! Eta aberastasunaren banaketan irtenbideak bilatu beharrean, alde ahulenari murrizten jarduten dira. Horiek dira beren “doikuntzak”, bai PSE-PPren Gobernuarenak eta baita UPN-PSNren Gobernuarenak ere. Biak ala biak “merkatuen” zerbitzura, krisia sortu dutenen zerbitzura!
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
In this frenetic and vertiginous world in which we live, the social changes that take place little by little seem to us to be sometimes imperceptible, irrelevant or insignificant. That is not the case, however, and we have to be aware of it in order to act wisely. An example of... [+]