Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Aberatsek daukate jende txiroak ez ikusteko antzea

  • Etorkizuna zein beltz datorren ohartu direnean, jendeak hasi dira norbere burua babesteko elkarri fidakaitz begiratzen, enplegu, etxebizitza eta eskola baten atzetik lehiakide direlakoan. Langileak sakabanatu, isolatu eta beren arteko txiroenen kontra haserrarazi, horra munduko nagusiek aspalditik arrakastaz landu izan duten estrategia.

Pierrechantelois blogetik hartutako irudian etxerik gabeko gizon gaztea ikusten da Europako hiriren bateko kalean. Soinean daramatzan jantzietan nabari zaio nomada bizitzera hein batean egokitu dela, edo egokitzen lagundu diotela. Argazkiak titulu esangur
Pierrechantelois blogetik hartutako irudian etxerik gabeko gizon gaztea ikusten da Europako hiriren bateko kalean. Soinean daramatzan jantzietan nabari zaio nomada bizitzera hein batean egokitu dela, edo egokitzen lagundu diotela. Argazkiak titulu esanguratsua darama: La pauvreté est un encombrement ! ("Txirotasuna zama bat da" esan genezake euskaraz, edo baita ere "oztopoa" edo "lata bat" dela). Pobreen haurrak adin horretaraino iritsi eta zama bihur ez zitezen, Jonathan Swiftek proposatu zuen guraso txiroek saldu zitzaten adin jakin batean jakitarako, aurretik ondo bazkatuta: prezio ona kobratuko lukete gurasoek, hauek irabazietan pentsatuz hobeto haziko lituzkete, ekonomian dirua mugituko litzateke, eta jaioberrioi barkatuko litzaieke miseriaz eta bortizkeriaz betetako bizitza latza. Swiftek salatzen duenez, beti egon dira soberan behartsuak.

Langabetuak esne-mamitan bizi dira, pentsatuko zen 2006ko irailean Le Point astekari frantsesean hau irakurri zuenak: “Oinarrizko errenta kobratzen duenak horrez gain lor-tzen du zor fiskalen ordainketa gelditzea, etxebizitzaren zerga kentzea, Seguritate Sozialari ez ordaintzea, osasun zerbitzuak doan eskuratzea, Eguberriko paga, telefono tarifa berezia, garraioetako hobariak, museoak doan bisitatzea eta beste hainbat laguntza gehiago”.

Artikuluak txistea iduri luke, gertatuko ez balitz Le Point eskuindarraren ugazaba François Pinaultek bere jabegoan daukala urtean Frantziak Oinarrizko Errentan gastatzen duen diru guztia baino gehiago, 11.500 milioi dolar.

2010ean The Economist astekariak honela laburbildu zuen dotrina:  “Langabetuak berriro lanera behar-tzeko bi modu daude. Bata da deserosoago eta prekarioago egitea langabezia saria irabazten dutenen bizimodua; bigarrena, enplegu bilaketa efikaz eta eragingarri bihurtzea”. Krisitzarrarekin bigarrena, lanpostu berria lortzeko itxaropena, haizeak eraman duenez, eman egurra erruki barik xomaian denari, bizirauteko laguntza sozialaren beharrean denari. Edozein ostatutan entzungo dituzu antzekoak gaur.

Le Monde Diplomatique aldizkariak berrikitan L’Art d’ignorer les pauvres liburuxka plazaratu du, ironiaz eta umore beltzez beterik, John Galbraith-en, Laurent Cordonnier-en eta Jonathan Swift klasikoaren testu labur banarekin.

Ironia darabilten testuak hautatu ditu Halimik, erregistro horrek errealitatea ulertarazten duelakoan, aldi berean saihestuz haserre itxurak eta malko potolo ustelak. Munduko nagusiei dei moralak egiteak ez du zentzurik, dio Halimik. Aski aberats, jakintsu eta bizkorrak badirenez, jakinaren gainean defenditzen dute beren mesederako eraikitako filosofia, hau alegia: aberatsek lanpostu gehiago sortuko lituzkete zerga gu-txiago kobratuko balitzaie, eta pobreek lan gehiago egingo lukete subsidio gutxiago emanez gero.

Laurent Cordonnierren Economistes en guerre contre les chomeurs 2007ko testua da. Bertan ederki azaltzen du nola estutzen dien zintzurra Estatuak –nagusiki Frantziaz ari da– langabeei eta laguntza sozialen beharrean direnei, bakan batzuek egindako desmasien gain kontrola zorrozteko aitzakiatan. Eskandalagarria da txiro horien gaineko inspekzioa, alderatuta enpresa handiek eta aberatsek beren betebeharrak konplitzeko aurkitzen duten patxadarekin.

Alabaina, Cordonnierrek dioenez, herritarren gehiengoa dago abera-tsen jomugan. Soldatapekoak zatitu nahi dituzte, klasea xerratan ebakita hobeto menperatzeko. Gutxien antolatuta dagoen zatiari ekin diote estreina, langabetuei eta etorkinei, gutxienik horiek daudelako antolatuta. Bukaerarako lagako dute atalik egoskorrena, sindikatuetan dagoena. Denek inbidia dioten langile multzo hau isolatuko dutenean, aliaturik gabe, noiz arte iraungo dute ugazabek, gobernuek eta komunikabideek “pribilejio” izendatu dituzten eskubideak galdu gabe?

Pobrekumea burduntzian erreta

Sozialdemokrata askok aldarrikatu izan duen John Kenneth Galbraith-ek (1908-2006) How to get the poor off our conscience (Nola atera txiroak gure kontzientziatik) artikulua 1985ean Harpers aldizkarian plazaratu zuen. “Zenbait gogoeta azaldu nahi ditut gizakion ariketarik antzinakoenetakoa den honetaz: urteen eta mendeen poderioz erabaki dugu jende txiroekiko kontzientzia txarrik gabe bizitzea”.

Bibliak proposatu ei zien pobreei mundu honetan lasai sufritzea, hil ondoren ondo sarituak izango omen direlako. Baina Ilustraziotik aurrera erantzun arrazoizkoak behar genituenez, David Ricardo-k eta Robert Malthus-ek XIX. hasieran argudiatu zuten pobreak ume gehiegi egitearen erruz bizi zirela hain txiro.

Herbert Spencerrek, beranduago, darwinismo soziala, asmatu zuen: egoera bakoitzean indartsuenak bizirauten dutenez, pobreen eliminazioa da giza arrazak hobetzeko naturak ezarritako legea. XX. mendean John D. Rockefeller txit aberatsak horri helduko zion: “Ezin da lortu American Beauty arrosa eder eta usaintsu bat inguruan sortzen zaizkion lehenbiziko kimuak sakrifikatu gabe. Ekonomian berdin gertatzen da, naturaren eta Jainkoaren legea horixe da”.

Galbraithek zahartzaroko artikulu honetan zehaztu zituen behar-tsuak kontzientziako kargatik kentzeko lau mekanismo oso zabaldu, eta banan bana haien arrazoirik eza erakutsiz. Lehena, Estatuaren eta bere funtzionarioen erruz ugaritu direla. Bigarren mitoa, jende txiroei laguntzea beren kalterako dela, lanpostu onetatik aldentzen dituelako, desmoralizatuz, alferrenei aukerak emanez. “Ez dago horren froga bakar bat ere baina (...) ameskerien artean hau da eragin zabalena duena”, dio Galbraithek.

Hirugarren mitoa, txiroei lagun-tzen badiegu askatasuna kentzen diegu, pobre izateko askatasuna. Behartsua ohartuko ez balitz bezala justu bere ezintasunetan datzala askatasun gabezia nagusia. Eta aurreko mitoek balio ez balute, laugarren metodoa gelditzen da: ez pentsatu pobreetan, ez Etiopiakoetan eta ez zure ingurukoetan. Heriotzarekin egiten dugun gisan, bide batez esanda.

Egiari uko egiteko metodo horien aurrean Galbraithek aldarrikatu zuen errukia, bestela ezin delako modu zibilizatuan bizi. Eta ironiaz bukatzen zuen esanez errukia interesatu beharko litzaiekeela batik bat kontserbadoreei; beharrak aseta bizi direnek ez dute matxinadarik sortuko, eta bake soziala ez al da kontserbatzaileek ororen gainetik maite dutena?

Gulliverren bidaiak asmatu zituen Jonathan Swift duela hiru mende, 1729an, plazaratu zuen A modest proposal, 1980an Xaguxarra aldizkariak eman zuena I. Zubiria batek euskaratuta. Interneten dago irakurgai, Susaren Armiarma proiektuan. Apez irlandarrak proposatzen zuen eskean zebiltzan eta oro har lurrik gabe miserian bizi ziren baserritarren umeak saldu eta jatea, “estofatua zein errea, labean zein eosia, eta ez dut dudarik egiten, berdin balioko duela saltsan edo gisatuan”. Gordina benetan.

Umore beltza muturreraino eraman zuen Swiftek, kalkulatuz urtean ehun mila ume pottolo kontsumitu ahal izango zirela, batik bat lurjabe handien mahaietan baina baita ostatuetan ere, horrela konponduz beren guraso behartsuen eta nazio osoaren larrialdi ekonomiko eta soziala. Satira odoltsua baino bide hoberik ez zuen aurkitu Swiftek garai haietan Irlandako baserritarrei egiten zitzaien zanpaketa basatiaren aurka aldarri egiteko.


Newest
Identified the Basques in Osakidetza: a step on the way to guarantee arta in Basque?
Hospitalized patients will wear the “e” symbol on their wrist. The health workers know that these people have asked to be cared for. Osakidetza says it is another tool to facilitate communication in Basque. It’s one more step in a larger project. The main objectives of... [+]

"As a result of the HAPO approved by the City Council, Kabia is in an unstable situation"
Activities to commemorate the 19th anniversary of the occupied area of Kabia will be held from today to Sunday, from 24 to 26 April. This self-managed space, which is about to turn two decades old, has suffered several setbacks in its trajectory, and although it is threatened by... [+]

Anesthesia, among the new predictions of Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetas and Naxker Hatortxu Rock
24 new bands have been announced by the Hatortxu Rock solidarity festival. 63 teams have already been announced and in total there will be 100 teams in the five stages of the festival.

The Transparent Beings
When the song rained

Transparent Beings
When: April 20th.
In which: In the Plaza of the Castle of Pamplona.

-----------------------------------------------

The concert is only half an hour away in the Plaza del Castillo de Pamplona; but it is still half empty, because it is raining. Whether... [+]



Trump asks Putin to stop, and Russia says it’s almost ready for peace deal
After accusing Zelenski of “endangering” the peace deal that should end the war in Ukraine, Trump has reprimanded Putin on his social network Social Truth. Foreign Minister Sergei Lavrov said that Russia is ready to conclude a peace agreement. Kiev reports that the body of a... [+]

Citizens of the Uribe Coast claim the need for a public day center
It is the only region in Bizkaia that does not have a public day centre. The meeting will take place on April 27 at 12:00 in the Town Hall Square in Sopelana (Bizkaia).

2025-04-25 | Enbata

2025-04-25 | Aiaraldea

The daughter of the French prime minister also denounces that she was "brutally beaten" at the Betharram school
Helene Perlante, daughter of François Bayrou, testifies in the book Le silence de Bétharram (The Silence of Betharram), written by Alain Esquer. In the Catholic school that existed in the 1980s, students and for forty long years have been silently held back by the violence... [+]

The analysis
We're all on the chain
On January 29, something that we are not accustomed to in today’s selfish world happened at the gates of the Guardian factory in Laudio. The management showed its intention to shut down the oven there, and to counter this, the workers blocked the door by means of banners. But... [+]

The Spanish government withdraws its purchase of Israeli bullets
The President of the Spanish Government, Pedro Sánchez, has ordered the cancellation of the bullet purchase made by the Spanish Ministry of the Interior with the Israeli company IMI Systems. The decision eases the risk of rupture in the government coalition between the PSOE and... [+]

A bicycle march in Bilbao to denounce the increase in military budgets
The bicycle march will start from Bilbao and pass in front of the companies ITP Aero in Barakaldo and Sener in Getxo, because these two companies "are in charge of military production", according to the organizers. It will be a protest to denounce the increase in arms spending... [+]

A Busy Day of Pastors, in Ordizia
This year around 1,500 sheep have crossed the Gran Vía, divided into five herds. The official presentation of the new season of Idiazabal Cheese has been held at the City Hall. The cheese has been cut by Julen Baze and Peli Pérez de Anuzita from Restaurante Garena.

Eguneraketa berriak daude