Durango, 1537. “Orayn bada ene arrebea deunczua alaan yçango çara paradisuan alcarr dacuscula”. Halaxe zioen Frai Juan Zumarraga (1468-1548) Mexikoko lehen gotzainak sendiari handik bidalitako gutunaren pasarte batek.
Euskal Herrian sorginkeria jazartzen luzaroan aritu ondoren, Abrojoko (Espainia) fraide etxeko zaindari izendatu zuten. 1527an Karlos I.a erregeak Aste Santua komentu horretan ematea erabaki zuen, eta fraide durangarra ezagutu zuenean, Espainia Berrian zituen arazo larriak arintzeko pertsona egokia izango zela erabaki zuen. 1528an Espainia Berriko lehen gotzain izendatu zuen, eta, bere amona Elisabet I.a Katolikoaren testamentua gogoan, Indiarren Babesle titulua ere eman zion.
Mexikoko lehen ospitalea sortu zuen, inprenta Amerikara eramaten lehena izan zen, bi eskola sortu zituen eta unibertsitatea sortzeko kudeaketak abiatu zituen. Amerikako lehen liburutegia ere bere aginduz zabaldu zuten Mexiko Hiriko San Francisco komentuan. Zumarragak berak lau doktrina liburu idatzi zituen gazteleraz, eta prosazko euskarazko testurik zaharrenetakoa, arestian aipatutako eskutitza, hari zor diogu. Halaber, tradizio katolikoaren arabera, hari zor diogu, neurri batean, Guadalupeko Amari Mexikon dioten debozioa, bera izan omen baitzen ama birjinaren agerketen lekuko eta berme nagusia (Frai Juan berak bere idatzietan halakorik aipatu ez arren).
Zumarragaren merituen zerrenda ia hagiografiko hori kontuan hartuta, ez da harritzekoa Paulo III.a Aita Santuak durangarra mailaz igotzea: 1547an, Mexikoko lehen artzapezpiku izendatu zuen.
Baina Indiarren Babesle gisa zegokion lanean ez zuen horrenbeste merezimendurik bildu. Amerikako lehen liburutegia sortu zuenak, ohitura eta erlijio indigenei buruzko milaka testu erretzeko agindua eman zuen. Indigenen babesle ofizialak hainbat indiar esklabo hartu zituen bere zerbitzura. 1536 eta 1543 artean inkisidore apostoliko kargua bere eskuetan izan zuen, eta urte horietan 183 auzi zabaldu zituen auzipetuei “sinistun” ez izatea leporatuta. Gehienak beren sinesmenei eusten zieten indiarrak ziren.
Frai Juan Zumarragaren eginbeharretako bat indiarren aurkako gehiegikeriak salatzea zen, baina, azkenean, bera izan zen babestu behar zituen horien aurkako abusuengatik salaketak jaso zituena. 34, hain zuzen.
They were all in food and drink, seemingly cheerful, but some were nervous between snacks and appetizers. He would receive the prize for the second time, but he would be the first to have it in his hands. And I was nervous because the reminder had to get to the office, damn it.... [+]
Even if things change quickly and vividly, some things don’t change: The Light Awards event is one of them. This is what an outside journalist who has come to this chronicler in need has told him, along with the fact that LUZ has changed a lot before the awards ceremony... [+]
Irureta Azkun made an appointment on behalf of the LAR team:
"One of the thousands who make up the LUZ community has recently told us that sometimes LUZ is dark, that there is hard news that moves it inside. That we're doing a good job, but the bad news is knocking his throat... [+]