Aurtengo Nafarroa Oinez antolatzeaz arduratu den Tafallako Garcés de los Fayos ikastolan metodologia berri bati ekin diote, ikasketa guztien oinarri irakurketa bihurtuz. Ulermena da gakoa, testuak ulertuz errealitatea interpretatzen ikas dezaten.
“Irakurtzea ez da ideiak, ezagutza eta informazioa zuzen-zuzenean jasotzea; irakurleak testua interpretatzen du eta, norbere ezagutzatik, egitasmo intelektualetatik eta sentiberatasunetik abiatuta, testuaren esanahia eraikitzen du”. Horra ikastolako zuzendaritza taldeak azaldurikoa. Oinarri horrekin, garrantzia ematen diote irakurritako testuak aztertzeari. Hots, ulermena dute ardatz nagusi, ikasketarako ezinbesteko abiapuntu dela jakitun.
Duela urtebete inguru, ulermen proba batzuk egin eta emaitzak ikusi ostean Nafarroako Gobernuak irakurketa oinarri zuten proiektu batzuk sustatu zituen. Arazo batzuk medio ekimenak aurrera atera ez ziren arren, Ikastolen Federazioari interesgarriak iruditu zitzaizkion eta horietako bat bereganatu zuen. Hala, Víctor Moreno idazlearen teorian oinarritutako prestakuntza jaso zuten iazko ikasturtea hasi aurretik Tafallako irakasleek. Morenoren arabera, irakurtzean zenbait gaitasun landu behar dira eta ikasleei irakurtzen irakatsi behar zaie. Ulermena lantzea da ekimenaren xedea eta horretarako ezinbestekoa da sistematikoki lau gaitasun lantzea: identifikatu, interpretatu, antolatu eta balioetsi. “Kontzientzia garrantzitsua eta beharrezkoa da, gauzak egiteko moduari eta arrazoiari erreparatzen zaiolako. Ekintza bakoitza zein helbururi lotuta dagoen jakiten dugu eta hori funtsezkoa da”, diote Garcés de los Fayoseko irakasleek. Alegia, lehen mekanikoago egiten zuten lan, baina orain ikasleak pentsatzera eta gogoetatzera jartzen dituzte edozein testuren aurrean, iritzi kritikoa sustatuz eta lanerako duten jarreran eraginez. “Ikasketa gaur egun ezin da informazioan oinarritu”, informazio hori eskura daukagu, toki guztietan, eta berau ulertuz eta interpretatuz ondorioak ateratzen jakitea da gakoa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan esaterako, errealitatearekin harremanetan jartzen dira eta DBHko koordinatzaile Izaskun Aldaiak dio horrek aukera ematen diela konturatzeko bertan egiten duten lanak errealitatearekin eta egunerokotasunarekin zerikusia duela, eta ez dela lau pareta artean geratzen: “Eguneroko gaien inguruan egiten dugu lan, gaur egun munduan gertatzen diren gauzen inguruan, telebistan ikusten dituzten horien inguruan. Beraz, hemen ikusten dena errealitatearekin lotzea lortzen dugu”.
Metodologia hiru fasetan banatzen da: “Irakurri baino lehen”, “irakurri bitartean” eta “irakurri ondoren”. Bakoitzean gaitasun batzuk lantzen dituzte. Irakurri aurretik aurrezagutzak eta hipotesiak jorratzen dituzte, irakurri bitartean esanahiak eta zalantzak, eta ondoren hainbat eratako galderen erantzuna bilatzen dute.
Lehen, testu bat irakurri eta horri buruzko galderak planteatzen zituzten, baina orain, balorazioek indarra hartu dute. Testu baten aurrean beste jarrera bat izaten ikasten ari dira gazteak. Halaber, irakurri aurreko lanari dagokionez, orain arte Haur Hezkuntzan baino egiten ez zituzten prozedurak berreskuratu dituzte: alegia, ipuina aurkeztea, izenburua, azala, idazlea… aztertuz; zein ezaugarri dituen ikusita, hipotesiak egin ditzakete. Izenburua irakurtzearekin soilik burura datorkiena interesgarria da, lana amaitzean konparatu egin dezaketelako hasieran pentsatzen zutenaren eta benetan istorioak kontatzen duenaren artean. Lehen, identifikatzeari ematen zioten garrantzia, orain aprobetxatzen da haurrek dakitena balorazioak eta interpretazioak egiteko.
Betiko ariketak eta probak egiteaz gain, testu bana lantzen dute hiruhileko eta irakasgai bakoitzean. Testuak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan lantzen dira eta dauden ikasturtearen araberako zailtasuna dute; lehenengo urteetan, adibidez, testu narratiboak baino ez dituzte lantzen. Testuek irakasgaian lantzen ari direnarekin zerikusia izaten dute, baina baita une horretan gizartean gertatzen denarekin edota egunerokotasuneko eginbeharrekin ere. Bigarren Hezkuntzan esaterako, etxera iristen diren fakturak aztertzen dituzte, edota une horretan bertan munduan dagoen arazoren baten ingurukoak. Eta Haur Hezkuntzan, Txanogorritxo bezalako ipuinak: bertan kontatutakoa haurrek euren bizitzarekin lotzen dute eta ongi dagoenaren eta gaizki dagoenaren arteko konparaketa egiten dute, esaterako. Lehen Hezkuntzan argudio testuak lantzen hasten dira, narratiboekin ere jarraitzen duten arren.
Lana bakoitzaren bizipenetatik hasten dela diote Tafallako ikastetxeko irakasleek. “Metodologia honekin, irakaskuntza esanguratsuagoa eta baliogarriagoa izan dadin saiatzen gara”, azaldu digu ikastolako zuzendari Rexu Urrutiak. Gainera, irakurtzeko grina piztea ere ekimenaren asmoen oinarrian dago, noski. Gogorik behintzat ez zaie falta iazko ikasturtean abiatutako bideari jarraitzeko.
Proiektuari buruz galdetu diogu Beatriz Azkona Garcés de los Fayos ikastolako ikasleari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari da eta honakoa erantzun digu: “Lehen ez genituen gaiak sakonki lantzen, galdera batzuk baino ez genituen erantzun behar eta horrek ez gintuen gauzei buruz pentsatzera eta hausnartzera bultzatzen. Orain, gure inguruan gertatzen den horrekin konparaketak egiteko parada dugu. Gure eguneroko bizitzan beharko ditugun gauzak lantzen ditugu, eta hori oso interesgarria da. Duela hilabete gutxi, adibidez, Iberdrolako faktura bat eman ziguten, eta hasiera batean zaila izan zen datuak aurkitzea eta sailkatzea. Inoiz ez genuen horrelakorik ikusi, normalean gurasoak direlako etxean horrelako paperak eskuartean izaten dituztenak. Oso ariketa interesgarria izan zen, ikasitakoak gerora lagunduko digula eta balioko digula sentitzen dugulako. Testuak interpretatzen eta ulertzen ikasi dugu, hitzen atzean dauden esanahi esplizitu eta inplizituak arakatzen ditugu eta horretaz guztiaz solastatzen gara, bakoitzak pentsatzen duena agertuz eta argudiatuz”.
Linear A is a Minoan script used 4,800-4,500 years ago. Recently, in the famous Knossos Palace in Crete, a special ivory object has been discovered, which was probably used as a ceremonial scepter. The object has two inscriptions; one on the handle is shorter and, like most of... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
The writer Juan Bautista Bilbao Batxi worked in a boat and sent the chronicles of his travels to the newspaper Euzkadi. Thanks to this, we have interesting chronicles in Basque from around the world from the beginning of the 20th century. In June 1915, he made his stop in... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
There are those who subscribe to portals to sell their homes because they would like to buy a house. From time to time they even make appointments to see the houses, and I am sure that the seller knows that these people will not buy the house, not because they find it in the... [+]