“Giza osasunaz egiten den ikerketa ezin da soilik errentagarritasun ekonomikoaren menpe egon. Enpresaren dibidenduentzat ona dena, ez da beti pertsonentzat ona izaten (…) Industria farmazeutikoak kapitalaren merkatua zerbitzatu nahi du (…) Badakit funts pribatuen menpe dauden ikerlariek gaixotasunekin amaitzeko botika deskubritu dezaketela (…) Baina ikertzeari utzi diote ez dutelako inor sendatzeko interesik, haren bizkar dirua egiteko baizik; hala, ikerketa hori tupustean desbideratzen da erabat sendatzen ez duten botikak aurkitzera. Gaixotasuna kroniko egiten duten botikak dira, hasieran hobekuntza nabaritu, baina ondoren, botika utziz gero hobekuntza hori desagertu egiten da (…) Ohikoa da farmazeutikek ikerketa lerro hori begiz jotzea, ez sendatzeko, baizik eta gaitza kroniko bihurtzeko; kronikotasuna eragiten duten botikak askoz errentagarriagoak direlako, erabat eta betiko sendatzen dutenak baino (…) Antibiotikoak ikertzeari utzi zaio oso eraginkorrak zirelako eta gaixoa guztiz sendatzen zutelako. Antibiotiko berriak garatu ez direnez, infekzioa sortzen duten mikroorganismoak erresistente bihurtu dira eta tuberkulosia berriz azaltzen ari da; iaz milioi bat lagun hil zuen (…) Erabat sendatzen duten botikak ez dira errentagarriak eta horregatik ez dira ikertzen”.
Aurreko esaldiak Richard J. Roberts Medikuntzako Nobel saridunak esan zituen Kataluniako La Vanguardia egunkariak maiatzaren 25eko elkarrizketan. Bere iritziz, farmazeutikek botika sendagarriak blokatzen dituzte errentagarriak ez direlako, haien banaketa eragotziz. Nobel saridunak salatutako eskandalu oso larri honek, beste behin erakusten du kapitalismoa, kasu honetan industria farmazeutikoa, basatia eta hiltzailea dela.
Arizona
Actors: Justin Garfield and Jon Plazaola...
WHEN: January 26th.
IN WHICH: The New Culture Center. In the square.
-------------------------------------------
The couple Margaret (Aitziber Garmendia) and George (Jon Plazaola) leave Idaho to guard the border between... [+]
Opera 'Tristan und Isolde'
Bilbao Symphony Orchestra. Directed by: Assisted by Erik Nielsen.
The Bilbao Opera Choir. Directed by: Assisted by Boris Dujin.
The stage director: To the Allex Eagle.
The soloists: I'm talking about R. Assisted by Nicholls, G. By Hughes Jones, M. The... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]