BAKE PROZESUA geldi dagoela esan nuen joan den asteko kronikan, batez ere iragan hurbileko mugimenduei begira urrats aldebakarrekoak soilik antzematen zirelako. Baina ez, azken hamar egunetan gertatzen ari denak, hemen mugimendu zabalagoa dagoela adierazten du. Dinamika biziena esparru batean gertatzen ari: EPPK-k Gernikako Akordioa sinatzea, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen (NEB) aurkezpena, ETAk talde honi emandako oniritzia, Ekinen desagerpena… Eta prozesu honetan ezker abertzaleak hasieratik hartu zuen aldebakarreko estrategiarekin, hori da logikoena eta hala izango da aurrerantzean ere.
Oraingoan, baina, Jaurlaritzaren esparrutik ere izan da keinurik eta Lopez lehendakariak Eusko Legebiltzarrean egindako hitzaldian bada esperantzarako tarterik. Bakegintzari dagokionez, hiru mezu berri luzatu zituen: presoak hurbildu egin behar dira, legeak betetzen dituena legezkoa izan behar du eta euskal gizartean elkarbizitza berri bat eraiki behar dugu guztion artean.
Jakina, gero Rubalcaba baldin badator esanez Lopezek espetxe politikaz esan duen horixe bera ari dela egiten gaur egun Espainiako Gobernua ba… Edo behin eta berriz garaile eta galtzaileen diskurtsoari haize ematen bazaio ba… Patxi Lopezen ekarpen honi jarri ahal izango zaizkio gura beste ñabardura, oraindik gainera ez da diskurtso horren aztarnarik gauzatu, baina norabide zuzenean doa eta hori da oraingoz baloragarriena, batez ere orain arte geldikortasuna nagusi izan denean, edo zenbaitetan, Bateragune auziko epaia adibide, atzera ere egin denean.
Lagungarri da, halaber, EAJk NEBri buruz egindako balorazio positiboa eta bakea eraikitzeko PPri berriz ere luzatutako eskaintza. Eta PPko Antonio Basagoiti bera ere, zenbaitetan, zuhurtasun handiagoz ari da han-hemenka eskaintzen dituen elkarrizketetan, adibidez joan den igandeko El Correo-koan.
Nahi duenak beti pentsa dezake azaroaren 20ko hauteskundeetako akuilua dagoela bakearen aldeko lasterketa honetan. Baina ez ditugu alferrik iragan azken bi bake prozesuak –Lizarra-Garazikoa eta Loiolakoa– eta esperientzi horietan oinarrituta, bada arrazoirik pentsatzeko sukalde lan handia dagoela mugimendu hauen guztien atzean.
Kontua da, hauteskunde atarian edo ez, normalizazio politikoa eta elkarrizketa balore bihurtu direla Euskal Herrian, herritarrek ikusten dutela ur horietatik edanda bakea gertuago dagoela eta, beraz, inongo eragile politikok ez duela ubide horretatik kanpo geratu gura. Orain arte hauteskunde garaiek inoiz ez dute lagundu negoziazio prozesurik, baina oraingoan akaso sustatzaile ere izan daitezke, alderdiek ere argi ikusi dutelako herritarrek eremu horretan egindakoa saritu egiten dutela.
AMAIUR da ezkerreko esparru soberanistaren izena Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Geroa Bai Uxue Barkosen inguruan egituratu diren NaBaizaleena. Batera joanda, bi diputatu lor zitezkeen lekuan, bat eramango du Amaiurrek Nafarroan. Politikan sentsibilitate desberdinak izatea da logikoena eta interesgarriena; bakoitza bere eskaintzarekin. Baina hainbeste kalitate eta berrikuntzaren garaian, salbuespen gisa bada ere, komeni da balore horiek politikan ere astintzea. Egoera berriek apustu berriak eskatzen dituzte eta, kasu honetan, Nafarroan bazen eskaintza bateratu bat luzatzeko baldintzarik. Une historikoak merezi zuen halakorik. Batek daki noiz errepikatuko den beste halako aukerarik.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros
This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]