Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Gorroto ditudan filmak eman ditugu Zinemaldian, normala da"

  • Zinemaldian zer ikusiko dugun eta zer geratu den kanpoan José Ángel Herrero-Velardek erabakitzen du, beste sei pertsonarekin batera. Horretarako, jaialdiaren barrunbeetan 30 urte baino gehiago daramatzan 66 urteko donostiar honek bost hilabetetan 500 film inguru ikusi ditu, egunean hiruzpalau; onartu digunez, batzuetan asmatu egiten du aukeraketan, bestetan ez.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Profesioz notarioa zara, erretiratua, baina zinema kritikari aritu zinen hainbat argitalpenetan, baita Kresala zineklubeko zuzendari ere. Beti zinemari lotuta.

Gaztetxotan, nire familiari buruan sartu zitzaion hizkuntzak ikasi behar nituela eta Parisa bidali ninduten uda batez, frantsesa ikastera. 1960ko hamarkada zen eta frantsesa ez nuen gehiegi ikasi, baina kartelera izugarria aurkitu nuen zinema-aretoetan, klasikoa eta garaikidea, hemen zentsura indarrean zegoen bitartean. Zaletu egin nintzen, bueltan Kresala zineklubean sartu eta Zinemaldia garai hartan elkarte ugarik ordezkaturiko batzordeak gidatzen zuenez, parte hartzera gonbidatu ninduten Kresalaren izenean.

1979tik zaude Zinemaldian. Asko aldatuko zen ordutik.

Bai, batez ere egoera politikoa. Sasoi hartan hiriak giro beroa bizi zuen, era guztietako mugimendu eta alderdi politikoak jaio ziren eta horrek haize berriak ekarri zituen, baina baita gatazka asko ere. Edozein kontuk talka eragiten zuen eta kanpotik zetozenak harritu egiten ziren hemengo liskarrekin, etortzeko erreparoak zituen industriako jendeak, pelikulak ekartzeko ere arazoak genituen, Zinemaldiak lehiakor izaera galdu zuen… Dena genuen kontra. Diego Galánek 1985ean zuzendaritza hartu zuen arte, ozta-ozta biziraun genuen, ordura arte etengabe aldatzen zuten zuzendaria edo zinemaz ulertzen ez zuen zuzendariren bat jartzen zuten, eta boluntario asko zegoen, baina profesionaltasun gutxi. Oso lan baldintza zailetan aritu ginen eta urtero esaten zen azken urtea izango zela; ziur naiz urteren batean paso egin izan bagenu, betirako desagertuko zatekeela Zinemaldia. Gaur egun daukaguna, hein handi batean, urte haietan biziraun izanaren ondorio da.

Zinematografikoki ere asko aldatu dira gauzak?

200 bat film ikusten genituen orduan, aurten aldiz ia 2.000, euskarri hobeak ditugulako eta bidaiak askoz hobeto antolatuta daudelako. Ondorioz, aukeratzeko gehiago daukagu eta ekarritako pelikulen kalitatean ere eragiten du. Egia da urteko uztaren araberakoa ere badela, batzuetan asko ikusiagatik ez duzulako aurkitzen film interesgarririk eta beste urte batzuetan soberan dituzu.

Bereziki gogoan duzu urteren bateko uzta?

Gogoan dut adibidez Woody Allenen Manhattan filmarekin inauguratu genuela behin, eta beste behin Apocalipse Now eman genuela klausuran, pelikula bikainak, baina ez zituen Zinemaldiak estreinatu, bigarren eskukoak ziren. Gaur egun argitaragabeko pelikulak eskatzen ditugu Sail Ofizialerako eta zailagoa da maila horretako lanak topatzea, baina esaterako Cronenbergen Eastern Promises eman genuen duela urte batzuk eta oso film ona da.

Aldiz, iazko Zinemaldia txartzat jo zuten kritikariek.

Bai, baina ez zen izan ez genituelako film onenak hartu, baizik eta urteko uzta ez zelako ona izan. Zuzendari onek ere, berme bat ematen dizuten horiek, ez dute beti asmatzen. Iazko Cannesko jaialdia oso kaskarra izan zen eta Cannesko jaialdia kaskarra bada, horrek esan nahi du urteko uzta kaskarra dela, Cannesen ez dituztelako harribitxiak ihes egiten uzten. Aurten alderantzizkoa gertatu da: aparteko urtea izan da eta ikusi ahal izan dugunak soberan gainditzen du iazkoa.

Hautaketa Batzordean egotea ardura handia al da?

Teorian bai, baina tira… Neketsua da, hori bai, pelikula gehientsuenekin zalantzak dituzulako baztertzerako garaian. Ongi dago, baina… zer egin? Aurten 1.900 pelikula ikusi ditugu batzordeko zazpi kideen artean, bakoitzak batez beste 500 bat bost hilabetetan; hots, hiruzpalau pelikula egunean; eta burua oso esna izan behar duzu erabakitzeko “pelikula hau bai, hau ez, hau agian eta beste batek ere ikus dezala”, baina azken aukera hori ezin da gehiegitan baliatu. Sartu berriek beldur hori dute: “Nik ezetz esaten badut, ezetz da?”. Noski, bestela denek 1.900 filmak ikusi beharko genituzke eta ezinezkoa da. Norbaiti filma gustatuz gero, ordea, ez da zuzenean sartuko, Zinemaldian ez da onartzen batek bakarrik ikusi duen pelikularik eta gutxienez beste batek ere ikusi behar du.

Zein irizpideren arabera hautatzen dituzue filmak?

Interesgarria izatea, betikoa kontatzen ez duen istorioa eskaintzea, aktoreek lan ona egitea… hartzen dut nik kontuan, baina batzuon eta besteen irizpideak ezberdinak dira. Nik gorroto ditudan eta Zinemaldian eman diren filmak daude, baina normala da. Esperientzia nahikoa daukat esateko “niri ez zait filma gustatu, baina beste batek ikus dezala, ziurrenik gustatuko zaio-eta”. Batzordeko kide gehienek urte asko daramatzagu eta primeran ezagutzen dugu elkar, erraz lortzen dugu adostasuna eta apustuak ere egiten ditugu gure artean, zein filmek izango duen harrera beroena-eta. Nik adibidez ildo gogorreko zinema, hermetikoa, esperimentala, narratiboa ez dena ez dut atsegin, hasiera batean behintzat, baina jaialdietan ugari dira halakoak. Kritikari jakintsuek goraipatzen duten eta publiko orokorra izutzen duen zinema gaitzagoa zait, baina beste kide batek ondo baloratu dezake txarra ez bada, eta aurrera egingo du.

Iaz edo duela bi urte Madrilgo hedabideek eta industriak larrutu egin gintuzten esanaz oso zailak ziren filmak jartzen genituela, ez zirela industriakoak. Bada, horiek izan dira gustatu zaizkigunak. Eta etorri zitzaizkigun, “nolatan ez duzue halako filma jarri?”, ez zaigulako gustatu. Dena den, oreka bilatzen ere saiatzen gara, egon daitezen industriako pare bat, beste pare bat intelektualagoak…

Kritika horiek guztiak, industriarenak, hedabideetakoak, epaimahaiarenak… zein neurritan hartzen dituzue kontuan?

Epaimahaia beste zazpi pertsonek osatzen dute eta logikoa da gure iritziarekin bat ez etortzea, ez gaitu harritzen. Kritikari dagokionez, ez dugu dena aintzat hartzen, baina bai irakurtzen. Jaialdi honek, hainbatek pentsatzen duenaren kontra, jende asko asebete behar du: goi mailako kritika (Cahiers du Cinéma gisakoa), kritika lokala, publikoa, industria. Dena hartu behar dugu kontuan eta mundu guztia pozik uzteko moduko eskaintza osatzea da gakoa; badakigu halakori ez zaiola film hau gustatuko, baina gustatzen ez zaizkion filmak asko badira, kontuz!

Hainbeste urtetako esperientzia baliagarria izango zaizu Hautaketa Batzordean.

Pelikulak segurtasun handiagoarekin epaitzeko balio dit, baina hala ere denek egiten dugu huts noizbait. Duela hamabost bat urte, AEBetako film bat nik bakarrik ikusi eta atzera bota nuen, tontakeria bat iruditu zitzaidalako, eta gero oso harrera ona izan zuen beste hainbat jaialditan, zuzendaria ere famatu egin da ondoren… Pelikula asko dira ikusi beharrekoak eta denok dugu horrelako hutsen bat. Neketsua da, batez ere azken hilabetea, baina lan polita, zinema atsegin baduzu. Gainera, alderantzizkoa ere gertatzen da: El hombre de al lado argentinarra dago orain aretoetan eta harrera beroa egin diote kritikak eta publikoak; bada, bere garaian Zinemaldirako hautatu nuen baina kideek ezetz esan eta ez genuen jaialdian eskaini.

Aipatu duzunez, iazkoa baino uzta hobea izan da aurtengoa. Nola dator 59. edizioa?

Ez naiz inpartziala, baina oso ondo ikusten dut, batez ere gauza oso desberdinak daudelako. Oreka lortu dugu eta “publiko orokorrarentzat” deituko genituzkeen film gehiago daude, beste urte batzuetan baino. Kritikak beharbada ez ditu hain ongi jarriko pelikula horiek, baina publikoari gustatuko zaizkio eta niretzat hori baikorra da. Zabaltegi eta Zuzendari Berriak sailetan ildo gogorragoa sartu dugu, zuzendari berriekin hain justu eskaintza eta alternatiba berritzaileak ekar ditzatela bilatzen dugulako, hobeto edo okerrago eginak, baina ideia bereziak ekar ditzatela, harritu gaitzatela. Bereziak sailean ere inor epel utziko ez duen eskaintza dakargu, polemikoa hainbatetan, jorratzen dituzten gaiengatik eta gai horietara hurbiltzeko eragatik. Eta bukatzeko, Intouchables komedia argi eta biziak itxiko du Zinemaldia, jendeak barre asko egingo du eta sentsazio onarekin amaituko du jaialdia.

Baina adibidez Torrente 4 emango duzue Made in Spain sailean. Horrelakoek ere badute lekua Zinemaldian?

Made in Spain atalean irizpidea honakoa da: urtean estreinaturiko film guztien artean, jaialdietan ondo aritu direnak, eta horiekin batera, aretoetan arrakasta izan duten bizpahiruak, hori lortu dutenez pentsa dezakegulako zerbait badutela film horiek. Azken finean, batez ere atzerriko jendeari eta industriari zuzenduriko saila da, hemengoek aukera izan dutelako pelikula horiek aurretik ikusteko.

Bereziki harritu zaituen zuzendaririk topatu al duzu?

Harritu askok egin naute, baina hainbatek txundituta uzten zaitu bere lehen filmarekin, irrikitan itxaroten duzu hurrengoa eta ez da ona. Zuzendariaren ibilbidean laugarren edo bosgarren pelikulara itxaron behar da benetan ona dela baieztatzeko. Aurkikuntzak arraroak dira, ez dira egunero agertzen eta norbaiten opera primaren laudorioak tentuz hartu behar dira. Edizio honetan, hala ere, film laburrekin oso emaitza onak emanak zituen baina lehen luzea duen Provost belgikarraren pelikula [L’envahisseur] sartu dugu Perlak sailean eta film harrigarria egin du. “Jenio berria da” esan aurretik ordea, kontuz, presarik gabe, lehen filma du, baina egia da gertutik jarraitu beharreko zuzendaria dela.

Nola ikusten duzu Donostiako Zinemaldia, nazioarteko jaialdi saltsan?

Jaialdi bakoitzak bere nortasuna eta helburuak dauzka, eta bakoitzak badaki non dagoen, noraino iritsi daitekeen eta zertan hobetu dezakeen. Donostia handienetan txikiena da, Venezia, Cannes eta Berlin aintzat hartuta, baina dauden jaialdi txiki andanaren artean handiena da. Latinoamerikarentzat jaialdi garrantzitsuena gara eta akaso nazioarteko oihartzuna hobetu beharko litzateke. AEBetan adibidez ez diete jaramonik egiten jaialdi europarrei, Hollywood daukate eta haientzat zinema da zinema estatubatuarra, baina Europan eta Asian urratsak eman ditzakegu aurrera.

Nagusiki jaialdietako zinema ikusten duzu zuk, komertzialki eskaintzen denarekiko ezberdina, dudarik gabe. Zer galtzen dugu zirkuitu horretatik kanpo gaudenok?

Egia esan, urruneko herrialdeetako filmak, produkzio txikikoak, sarri ez dira areto komertzialetara iristen eta horietako asko interesgarriak dira. Gu ere jakitun gara, halako filma oso ondo dagoela, baina ez dela inoiz estreinatuko. Aukera hori ez duenak zer galtzen duen? Aniztasuna, ikuspegi berriak ezagutzeko abagunea, beste herrialdeen begirada, zinema egiteko beste modu batzuk… zinema komertziala nahiko uniformea delako, genero zehatzetan lerrokatua eta oso mastekatua. Egia esan, pribilegioa da gurea, gainera lehenengoak gara pelikula ikusten eta ezin gara kexatu.


You are interested in the channel: Donostiako Zinemaldia
2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Territory and architecture
Basque Country

Edurne Azkarate said from the micro stage that the Basque film has little Basque in the celebration of the San Sebastian Film Festival. The phrase echoes for its truthfulness. In the architecture scene you can repeat the same motto and I am sure that in so many other cultural... [+]


Eight feature films, among the visionaries at the San Sebastian Festival

Bound in Heaven

Address: Xin Huo

Country: China

Duration: 109 minutes

Premiere: Not implemented

Run away from death, forward. The man who suffers a terminal illness will do so, along with his lover, friend and travel partner. A hard but positive film, with good image... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
San Sebastian Festival. Last day.
Silences that count little

The ninth and final day, at a special festival that will remember me with great affection. Leaving two films risky for the last day, I'm writing this first chronicle with the music of a bar, because I didn't like the movie I saw before.

I've seen Ulysses in the program of the... [+]


Official Section. Closing film
And it came on a rainy, romantic, weeping Sunday.

And that was Saturday and not Sunday. It was hard for him to clear up the day, because there were far fewer people on the street and there was no hurry. Some soon approached Kursaal and Victoria Eugenia Theatre, where they projected the closing movie of the night, We Live in... [+]


Best Actress Award for Patricia López Arnaiz

The Gasteiztarra Patricia López de Arnaiz has been made with the Goya the best lead actor at the 72 San Sebastian Festival. In the Zinemaldia, for his work in the film 'The Flashes', directed by Pilar Palomero.

The film is based on the first narrative of Eider Rodríguez's book... [+]


The documentary defending the torture of the bull wins the Golden Shell of Zinemaldia
Loneliness tardes gives several brushes from the day-to-day of the bullfighter Andrés Roca Rey, among others, interviews at the hotel and on the way from the hotel to the bullring or moments of clothing, and shows how he suffers and kills the bull in the plaza. The documentary,... [+]

2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
San Sebastian Festival. 8.eguna
I never cry with movies

I never cry with movies. I've seen hard films, sad stories, full of death, showing the worst of the human being, without asking for forgiveness. I've seen beautiful, elegant, monumental movies that talk about miracles, deep. And yet, I don't cry with movies. Those of us who... [+]


Official Section. 8.eguna
Believe me

Although outside the Concha de Oro competition and other awards, other – usually good – works are premiered in the Official Section. In particular, there are sixteen competing films and 22 films – twenty films and two telescopes – are in projection.

One of the series... [+]


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
San Sebastian Festival 7.eguna
Inexplicable excellence, by contrast

When I made the Festival calendar, the first film I chose was Parthenope. Not knowing what it was, before I read the synopsis, I knew I had to see it, because it was from director Paolo Sorrentino. My roommate and roommate always tells me that I’m an “excited” with that... [+]


Official Section. 7.eguna
What is generational relief?

On Wednesday, the Greek Costa-Gavras was at Donostia-San Sebastian, at 91, presenting his new work and giving him the level with Le dernier souffle; and on Thursday the British Mike Leigh, with an elegant black cane and an 81 year old luggage.

New old ones? No. And I'm not... [+]


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
6th Day of the San Sebastian Festival
Non passes the silence

Family dynamics that have been worsening for too long tend to become chronic and cannot be easily cured. In the feature film written and directed by Sandra Romero, where the silence passes (The place that passes the silence), Antonio (Antonio Araque) returns to Ecija (Andalusia)... [+]


Official Section. 6.eguna
Flee from death forward

There is sometimes a feeling that everything is tied. It will be possible to see everything, even in the Official Section, always under a framework. We have seen some touches of humor, weeping dramas, suspenses, documentaries, even a horror film – which we will analyze at the... [+]


PHOTOS | Gala del Cine Vasco, in the Zinemaldia de Donostia
The gala of the Basque Cinema was held on Tuesday night at the Victoria Eugenia theatre in the Guipuzkoan capital.

2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
5th Day of the San Sebastian Film Festival
Cinema or theater?

On June 28 of this year, Casa in Flames (Etxea Sutan), a dramatic comedy directed by Dani de la Orden, premiered. I told him I thought I would see him a month before the festival, when I was talking to a friend, and he recommended it to me. Although we do not always agree, the... [+]


Eguneraketa berriak daude