Badut lagun bat, lanbidez informatikaria, denbora ordenagailuka neurtzen duena. Aurreko batean, gazte-garaiko kontu bati buruz ari ginela, halaxe esan zidan: “Hori aspaldi gertatu zen... gutxienez duela zazpi ordenagailu”. Nik barre egin nuen, baina lagunak serio bota zuen esaldia, mundua mugitzen duen denbora-unitate bakarra hori dela dakienaren segurtasunez.
Gero, ordenagailuen memorien inguruan hasi zitzaidan, ondoegi ulertu ez nuen tonu teknikoan; ondoren, ahotsa apalduz, aitortu zidan berak jada ez duela inongo konfiantzarik bere buruarengan, eta ordenagailuen memoria erabiltzen duela dena gogoratzeko: ez soilik telefono zenbakiak, agendako zereginak edo lagunen urtebetetzeak, baizik eta dena, bere bizitza osoaren kontaduria. Ikusi dituen pelikulak eta ikusi nahi dituenak, egin beharreko erosketak, egunez eguneko bizipenak, inoiz gertatuko ote diren ez dakigun egoera hipotetikoen aurrean egin beharrekoa, oporretan bisitatutako lekuak, gogoratu beharreko datu eta albisteak, bururatutako ideiak, ingurukoekin izandako elkarrizketak. Nire lagunak dena gordetzen du ordenagailuan; ba ote tramankulu hoberik norberaren mundua ordenatzeko. Diogenesen sindrome moduko bat dauka, gogoratu beharreko guztia gordetzera bultzatzen duena. Burua toki txikiegia baita bururatzen den guztia gordetzeko.
Nik ere aspaldi utzi nion nire memoriarekin fidatzeari, baina are gutxiago fidatzen naiz nire-nireak ez diren memoriekin. Saiatzen naiz, adibidez, argazkiak nonbaiten gordetzen, baina CD, pendrive, disko gogor eta abarretan sartzen ditudanean, betiko gordeta ote dauden zalantza sortzen zait, eta pentsatzen dudanean Interneteko hodeian ere gorde ditzakedala, ikara batek hartzen nau, ezin asmatuta non geldituko diren, linboko zein solairutatik zintzilik. Dena baita linboa, hauskorra gainera, kontrolaezina eta, errematerako, ukiezina. Nahiz eta, egia esan, izatez, oroitzapen gehienak, buruan gordetakoak ere bai, beti daude linboan, beti dira hauskorrak eta ukiezinak. Burua ere birtuala da, eta horrek ez nau batere lasaitzen.
Behin, Guardia Zibilak kontrol batean gelditu ninduen; nik, koadernoetan erdi amaituta neukan nobela osoa galtzearen beldurrez, aulki azpian ezkutatu nituen blokak, baina poliziek dena miatu eta koadernoak topatu zituzten. Galdetu zidaten zer neukan han apuntatuta, hain ondo ezkutatuta eramateko. Esaten nuena esanda ere, ez zidaten sinetsiko, eta, beraz, egia aitortu nien: nobela baten kopia bakarra zela, eta galtzeko beldurragatik ezkutatu nituela. Hori entzunda, koadernoak furgonetara eraman zituzten, eta desesperatuta pentsatu nuen modurik inozoenean galduko nuela urteetako lana eta nire memoriaren zati handi bat. Ez dakit zer gertatu zen furgonetaren barruan, baina, nire harridurarako, handik denbora batera, polizia batek itzuli egin zizkidan koadernoak. Eta nik, berriz ere arnasa lasai hartu arren, pentsatu nuen idaztea ere ahalegin antzua izan daitekeela memoriari eusteko lanean, koadernoak ere hauskorrak direlako, bereziki norbaitek hautsi nahi baditu.
Ez dut memoriarako euskarri fidagarririk aurkitzen, baina agian neu nabil oker, inork ez baitu esan memoriak fidagarria izan behar duenik, edo benetakoa, edo egiazkoa. Memoria ipuin bat baino ez da, umeek eskatzen dutenean bezala eurei gertatutako pasadizoren bat behin eta berriro konta diezaiezun, oroitzapenak narrazio bihurtuta. Kontua ez baita egia gogoratzea, baizik eta, sinpleki, ipuinean agertzea.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]