Ez dago Donostian kultur ekitaldirik bera gabe.
Hona euskal blogosferako gizon handia!
Barkatu? Horrela segituz gero beste abokatu baten bila jo beharko dut.
Tira, aitzindaria behintzat bai, edo beteranoa.
Lehenengo euskal blogaria Jabi Zabala izan zelakoan nago. Luistxo Fernandezek akuilatuta hasi ginen gu eibar.org elkartearen blog komunitatean, 2004ko uztailean.
Esan, mesedez, sarean behintzat euskaldunok ez gaudela hain gaizki.
Gure txikitasunean euskara Interneteko lehen 50 hizkuntzen artean dago. Gauzak egin dira, baina hobeto aritu beharko dugu etorkizun hurbilean.
Etorkizuna sarean badago, beraz, etorkizun beltza gurea?
Gure esku dago. Elkarri mokoka ibili beharrean elkarrekin aritzeko erreminta aparta da sarea. Gai izango ote gara? Horrela atera gaitezke bizirik ataka honetatik, baina euskaldunok zomorro fama handia dugu.
Blogean “agit & prop” egiten duzula dio, baina ez ote den denbora pasarako aitzakia.
Asko gustatzen zait niri etiketa hori. Eta horretan ari naiz, buru belarri.
Blogak zer aukera du, bada? Zerbait eraldatu, iraultza egin?
Eta poesiak? Kanta batek? Telebista ere erreminta ona da, baina gutxi batzuen esku dago eta kaka zaharra da. Blog bat bost minutuan egin daiteke eta norbera da editorea inori baimenik eskatu gabe.
Sare sozialak ere badaude: Twitterren bakarrik bost identitate kudeatzen dituzu.
Bai, pertsonala eta Javier Ortiz zenaren kontuak kudeatzen ditut. Beste guztiak lanekoak dira. Ez zait hain zaila egiten. Gizon atipikoa naiz: bi gauza batera egiteko gai naiz.
Twitter, Facebook, Berriketan, Komunikariak: bizitza errealerako tarterik bai?
Sare sozialetan gabiltzanok besteok baino denbora gehiagoz elkartzen gara bizitza fisikoan. Ez dizkizut aste honetakoak kontatuko, badaezpada.
Bizitzarentzat ez dakit, baina Realarentzat hartzen duzu tartea.
Real zalea naiz, bai. Gorroto ditut Barça eta Madrid. Joan daitezela antzarrak ferratzera.
Eskerrak irundarra zaitugun!
Ez naiz irundar naturala: Ventas auzokoa bainaiz. Katekoa beste batzuentzat. Orain Landetxa deitzen diote. 24 urtez bizi izan nintzen Armadaren Kuartel aldamenean gurasoek zuten baserrian.
Eta jakitea Alardeagatik hasi zinela Interneten...
Ez dut inoiz parte hartu Alardean, baina gatazka ulertezina iruditzen zait. Bakoitzak egin dezala nahi duena besteen eremuan sartu gabe. Eta emakumeek atera nahi badute, arrunt ondo. Nik horren alde egin dut.
The presence of Elon Musk in the media advances like a rocket after landing in the garden of the White House. Other powers, apparently, have been altered by the power and influence it is acquiring, and to reduce its influence, have charged the X network. In recent weeks, media... [+]
In spaces like the X, today, we will have to recognize that it is impossible to have a public debate and a cultural struggle. In this sense, a mistake is that political projects that intend to lead a leftist change leave platforms like X to make the leap to social networks that... [+]
There are several people to study, including Elon Musk. The idea of freedom that they have seems to come from the need to control everything, to have all the power, because being all the power is easier to create business, there is no discussion; the hegemonic models grow with... [+]
The words cis or cisgneros are used to designate people who feel comfortable with the born sex or with the educated gender. Those who don't feel comfortable with the born sex or with the established gender would be trans people. This reality has always existed, but the societies... [+]