Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Benetan hainbeste kostatu da botika garesti hori?

  • Botikak hain karu zergatik dauden galdetuta, farmaziako industriak argudiatzen du horietako bakoitza aurkitu eta frogatzeko lanak izugarri kostatzen direla. Begi zorrotzeko irakurleak aspaldi zekien hori ez zela horrela, zerbaitengatik baitira konpainia horiek etekinik handienak lortzen dituztenak. Orain, benetako zifra eta frogak azaldu dira.

Arznei-Telegramm euskaraz Medikuntzako Kronika litzateke, medikuntzako albisteak biltzen dituelako. Baina osasun etxeetan ikusten dugun medikuntzako prentsa ia guztia ez bezala, Arznei-Telegramm osorik independentea da. Erreferentzia da alemaneraz mintzo diren medikuen, erizainen eta gainerako herritarrentzako, gaixotasunei eta botikei buruzko informazio guztia farmaziako multinazionalek kontrolatzen duten eremuan.

40 urtez kaleratu den Arznei-Telegrammek 2000.etik egoitza leku zoragarrian dauka: Berlingo Steglitz auzoan 1919an eraikitako ur biltegi batean. 40 metroko altuera du Stegiltz Wasserturn dorre adreiluzko modernista dotoreak. Udan Berlinera hurbilduko ez garenok fotoetan ikusita konformatuko gara.

Zuzendari Peter Sawicki mediku diabetologoa duen aldizkari doixtarraren eduki nabarmenetako batzuk frantsesera itzultzen ditu Pharmacritique guneak. Horrela ezagutu ahal izan dugu 2010eko abuztuan Arznei-Telegrammek argitaratutako Gute pillen, schlechte pillen (Botika onak, botika txarrak), sarreratxo hau daramana: “800 milioi dolar kostatzen den botikaren mitoa. Benetan zenbat kostatzen da erremedio bat garatzea?”.

Farmaziako konpainiek eten gabe zabaltzen dituzte botika berriak asmatzen xahutu behar izan dituzten diruez. Alegia, garatu eta frogatu dituzten 5.000 edo 10.000 molekula berritatik bakarra iristen dela homologaturik merkatuetara, eta hori sekulako dirutzak inbertitu ostean. Hain arrisku handitan murgildu baldin badira, normala botikek hori gero prezioan agertzea.

Inbertsio horiei Alemaniako konpainia handienak biltzen dituen elkarteak 2000.ean kopuru zehatza ezarri zien: farmaziaraino iristen den botika berri bakoitza egitea bataz beste 802 milioi dolar kostatu da. Zehaztasun horrekin esanda, iduri luke kontabilitate lan zorrotz baten fruitu dela. AEBetako PhARMA patrolanalak, berriz, 1.200 milioi dolarretan utzi zituen kalkuluak.

Arznei-Telegrammek larrugorritan ipini ditu kopuruok. Hasteko, ikerlana burutu zuten erakundeak ez dira beraiek dioten bezain “independenteak”: hein handi batean industriak finantziatzen ditu. Bestalde, zifra horietara iristeko erabili dituzten iturri eta datuak sekretuan gorde dituzte, ezin dira inolaz kontrastatu.

Bitxi egiten da, hala ere, jakitea botika berri baten kostea 802 edo 1.200 milioi dolarretan finkatzean aitormen hau egin dutela botikagileek: industriak benetan 403 milioi inbertitu omen ditu eta hortik gorako zifra da diru horrek emango zien etekina baldin eta inbertsio emankorragoetan ipini izan balute. Pernando Amezketarraren arrautzen ixtorioa gogorarazten dute; Amezketako mutil batek ostatuan zortzi arrautza jan, haiek pagatu gabe utzi eta hamar urteren buruan ordaintzera joanda tabernariak zortzi arrautzetatik hamar urtean ugarituko ziren 16.000 txitak kobratu nahi izan baitzizkion.

Dirua marketinak darama

Ageri da farmaziako konpainiak nagusiki inbertsio funtsen eskuetan egonik, hauek heiei estiloa erantsi dietela. Inbertitutako diruarekin irabazi ahal izan zutena (balizko etekina) urteko %11an kalkulatu baitute. Ondo egia da izakiak sendatzea bihurtu dela munduko negoziorik emankorrena.

Botikak garestitu nahi horretan, ikerketa urteen zenbaketa ere behartu dute konpainiek. Molekula bakoitza sortu eta merkaturatu arte 11,8 urte pasatzen direla dio industriak; aldiz, New Englandd Journal of Medicinek eta beste zenbaitek demostratu du 1992tik 2001era arte epe hori jaitsi zela 8 urtetatik 5 urtetara.

Sinesgarriak ote dira botikagileek aitortzen dituzten 403 milioi horiek, balizko irabaziak alde batera utzirik zuzeneko inbertsioetan gastatzen omen dituztenak? Arznei-Telegrammek salatu du kopuru hori izatekotan dagokiela botika berrien arteko garestienei. Hau da, berrikuntzen %20a osatzen dutenei, tartean immunitate sistemarekin lotutako eritasunentzako (artritisak, hesteetakoak, azalekoak, esklerosiak, kantzerrak eta beste) hain famatuak egin diren Anti-TFN edo biologiko deituentzako.

Botikak hain karu saltzea defenditzen dutenek bestelako datu esanguratsuak ahazten dituzte inbertitu dituzten diruen jatorriaz. “Ez dituzte kontutan hartu hobari fiskalak, nahiz eta hauek iritsi bataz beste kosteen %39ra”, dio Arznei-Telegrammek. Horregatik mugitzen dira konpainiok herrialde batetik bestera. Horregatik, “pentsatu behar dugu botiken ikerketarako gastuen erdia inguru azkenean herritarron zergetatik pagatzen dela. Baina ez da hor bukatzen herritarron sakrifizioa.

Gaixotasunei buruzko eta hauei aurre egiteko bide posibleez oinarrizko ikerketa unibertsitateetan egiten da, diru publikoz hornituta. HIESaren kontrakok botika nagusia den AZTren molekula, Zidovudina, da horren adibidea.

Zidovudinaren oinarrizko ikerketa diru publikoz egin zen, hasiera batean kantzerraren kontra balioko zuelakoan. Gero HIESAren kontra dauzkan eraginak AEBetako National Cancer Institutek demostratu zituen. Baina beranduago Burroughs Wellcome (GlaxoSmithKline erraldoiak irentsia) enpresak aldarrikatu zuen erremedioa osorik berak garatu zuela. Erakunde publikoetako ikerlariek zorrotz erantzun behar izan zuten gauzak garbi uzteko.

Farmaziako industriak egiten dituen kalkuluen aurrean, Estatu Batuetan Donald W. Light medikuak eta Rebecca Warburton ekonomialariak BioSocieties aldizkarian eskaini dituzte berenak Demythologizing the high costs of pharmaceutical research ikerlanean. Hauen kontuetan, botika garestienen artean dauden Rotarix eta Rotateq (rotavisuen kontrako txertoak) lehena garatzea 128-192 milioi dolar kostatu da eta bigarrena 137-206 milioi artean. Eta hala ere, komertzializatu eta urte beterako amortizatuta edukiko dituzte.

Gainerako erremedioek, txertoen aldean delako III. faseko froga kliniko zabaletan hainbeste gastatu behar ez dutenek, bataz beste 43,4 milioi dolarreko kostea dute. Konpainiek emandako zifren %7 baino gutxiago!

Baina zifra hori bera ere xahuketa dirudi, kontutan edukitzen badugu merkaturatzen diren botika gehienak sasi-berrikuntzak direla. Arznei-Telegrammek dionez, “azken urteotan homologatutako botiken %85ek ez dakarte aurretik zeuden erremedioekiko hobekuntza nabarmenik”.

Botika berrien kosteen esajerazioarekin, konpainiek errealitate gordin hau ezkutatu nahi dute, Arznei-Telegrammen hitzetan: “Farmaziako korporazioek ikerketan gastatzen dutena halako bi xahutzen dute marketin komertzialean. Horregatik diogu ikerketa eta garapeneko gastuek ez luketela aitzakia izan behar botiken prezioak garestitzeko”. 

www.dsreps.com webgunetik hartu dugun irudi honek erakusten du Remicade (Infliximab da molekula) botikaren promozio erakargarria. Anti TNF botiken artean famatuenetakoa den hau, usu eskaintzen zaie artritisa, espondiloartritisa, psoriasia, Crohn edo kolitis ultzeraduna diagnostikatutako gaixoei, testuak iradokitzen duenez berriro lehengo bizimodua egiteko itxaropena berpiztuz. Agian laster “botikok usu eskaintzen zitzaizkien” esan beharko dugu, krisi ekonomikoak osasun sistemara dakartzan murrizketak aurreikusita. Botikok daude garestienen artean. Remicade Janssen Biotec Inc. enpresak egiten duela diote paperek, baina sakonago begiratuta, gibelean Johnson & Johnson multinazionala dauka, mundu osoan barreiatutako 118.000 enplegaturekin 2010ean 17.000 milioi dolar irabazi zituena.


Newest

“Even with all the shortcomings, the unions have done more for humanity than any other human organization that has ever existed. They have contributed more to dignity, honesty, education, collective well-being and human development than any other association of people.” ... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


The ELB, Lurzaindia and Ostia networks revolutionize the lands of the Marien de Canbo
On the 17th of May, the public is invited to attend and make an appointment to grow vegetables. To this karia they have completed a full day program in favor of having the lands of Marienea confiscated for cultivation.

The day after the blackout, tensions between the Spanish government and the Spanish Electricity Network dominate
Pedro Sánchez blames private suppliers and Red Eléctrica de España for offering little information about the blackout, but the latter reports that they have found "more or less" the reason why electricity is flowing throughout the Iberian Peninsula. Aitor Esteban of the PNV... [+]

Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


The Revolution before the Revolution

Böblingen, Holy Roman Empire, 12 May 1525. Georg Truchsess von Waldburg overthrew the Württemberg insurgent peasants. Three days later, on 15 May, Philip of Hesse and the Duke of Saxony joined forces to crush the Thuringian rebels in Frankenhausen, killing some 5,000 peasants... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
If he's alive, it's because of the warmth of the music.

Aramu + AimarZ
When: April 26.
In which: The Zumarraga Open Field.

---------------------------------------------------------

The website of the City Council says: "The tourist brand Viva Viva and the festival of the same name are designed to show the world the soul of... [+]



Sounds of bodies
"As I'm very literal, I like to understand what I draw"
He is imaginative and humorous, and drawing is his passion. Selva Iriarte Eletxigerra (Bilbao, 2001) has created the illustrated book Autism and Me (Chalaparta, 2025) to make autism visible. It is a book based on his life. It has mainly benefited from figurative art: “I have... [+]

2025-04-30 | OlatuKoop sarea
A Proposal for May Day: Desirable and Sovereign Works for All
On the occasion of the First of May, the network to promote the Transformative Social Economy, Olatukoop, wanted to share its reflection. Linked to Workers’ Day, they reflect on the nature and meaning of work, proposing the development of sovereign and desirable jobs for all... [+]

2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
What can a city council do about macro-renewables?
The film Non Renewable Lives was seen yesterday by about 70 people in Villabona. The author, Francisco Vaquero, was present and spoke after the performance by the citizens, a public official and the author himself. Several themes and multiple approaches appeared, but we have... [+]

2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude