Baina ez Harryrena, irakurle. Izan ere, Van Rensselaer Potterren (1911-2001) inguruan arituko naiz, heldu den abuztuan beteko baitira ehun urte jaio zela.
Hasiko naiz aipatzen, biokimikan aditua zela eta bere lana lotua egon zela ikerkuntza onkologikoarekin Wisconsin-eko Medikuntza Fakultatean. Horretaz gain, “bioetika” kontzeptuaren inguruko hausnarketa sakona zor diogu. Baita diziplina honen lehendabiziko liburua ere, Bioethics: Bridge to the future (Bioetika: Etorkizunerako zubi bat) izenekoa, 1971. urtean argitaratua.
Bertan azaltzen ditu zubi hori eraikitzeko zutabeak zeintzuk diren. Hasteko, definitzen du bioetikaren funtsezko papera: zientziak eta giza zientziak lotzea. Bere ustez, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa ez dira, berez, nahikoak gizakion zoriontasuna lortzeko, ezta zibilizazio justu eta iraunkor bat garatzeko ere. Horregatik ekologia baten beharra aldarrikatzen du, oreka baten premia. Bioetikak duen ikuspuntu zabala eskaintzen digu, elkarrekiko lotze baten beharrizana, bizidunena, guztiona, gu eta naturarena.
Bestetik, balio etikoen garrantziaz hitz egiten digu. Berarentzat balio etikoak eta gertaera biologikoak elkarturik doaz. Eta horietan datza, hain zuzen, egungo zibilizazioak arazoei aurre egiteko garatu beharreko jarrera eta ekintzen oinarriak. Horrela dio: guk etikaren beharra daukagu, lurrarena, kontsumoarena, populazioarena... Denak beharrezkoak baitira ekosistema globalaren iraupenerako.
Halaber, Potterrek aldarrikatzen duen bioetikan, umiltasuna oinarrizko bertutea da, erantzukizunaz jokatzera eramaten gaituena, hots, munduan dagoen esperientzia eta eskura dugun ezaguera baliatzera. Diziplina akademikoaz harago, Potterrek bizitzaren aldeko konpromiso eta militantzia aktibo baten alde aldarri egiten du: gizakion arazoei aurre egiteko modu bat, zibilizazio eta kulturen biziraupen zintzoa bermatzeko.
Edonola ere, Potterrek aurreikusitako etorkizuna gure oraina da. Atsotitz japoniar honek dioen moduan: “Lehenaldia ezagutu nahi baduzu, begira oraina, haren emaitza baita. Etorkizuna ezagutu nahi baduzu, orainari egin so, haren kausa delako”.
uk ez genuke ahaztu behar, etika global horren beharra izaten jarraitzen dugula; hitzena, ideiena eta hausnarketarena ere. Funtsean, pentsaera ekologiko oso bat garatu beharra daukagula, egungo bizimoduak irentsi ez gaitzan. Bizimodu iraunkorrago baten alde.
They were all in food and drink, seemingly cheerful, but some were nervous between snacks and appetizers. He would receive the prize for the second time, but he would be the first to have it in his hands. And I was nervous because the reminder had to get to the office, damn it.... [+]
Even if things change quickly and vividly, some things don’t change: The Light Awards event is one of them. This is what an outside journalist who has come to this chronicler in need has told him, along with the fact that LUZ has changed a lot before the awards ceremony... [+]
Irureta Azkun made an appointment on behalf of the LAR team:
"One of the thousands who make up the LUZ community has recently told us that sometimes LUZ is dark, that there is hard news that moves it inside. That we're doing a good job, but the bad news is knocking his throat... [+]