Natalia Ginzburg idazlearen libururik adierazgarrienetako bat Gure etxeko kontuak da. Jatorrizko izenburua Lessico famigliare da, baina euskaraz daukagu, aurkezpen handien beharrik ez duen Fernando Rey itzultzaile bikainak euskaratu zuelako, Igela argitaletxearentzat, 2004an. Gure etxeko kontuak liburuan, Natalia Ginzburgek familia deritzogun izate “terrorifikoa” aztertzen du, eta, bidenabar, guraso, anai-arreba eta sendi-lagunak oroimenera ekarriz, inguruko gizartea ere bai. Familia-kronika bakoitza, garai bakoitza bezala, bat eta bera da, errepikatzen zaila, baina Natalia Ginzburgen liburua irakurtzerakoan berehala konturatzen gara oso hurbileko etxe-kontuak eta oso gaurko etxe-giroko osagaiak ekartzen dizkigula gogora. Familiari familiak berak baino kalte handiagorik egingo dionik ez dago, eta nik ulertzen dudan moduan, ezkerreko politikari ohiko jarreraz gertatzen zaizkionak ongi deskribatzen dute misterio berezi hori, alegia ezkerreko politikari ezkerreko politikak berak baino kalte handiagorik egingo dionik ez dagoela. Ezin etxekoak izorratu gabe bizi, betiko maitasunaren izenean. Beñatek eta Uxuek hori ikusi dute, nik ere bai, aspaldi, baina ohartu naiz tristezia bizian jartzen nauela onartu beharrak. Eta onartu beharra dut, arimaren etsairik handiena eliza bera dela onartu behar den bezala edota herritarren segurtasunaren kontrakorik kontrako itsusiena polizia bera dela onartu behar den bezala. Etxetarrak etxekoak maite ditu, baina beste etxekoak eta besteen etxean. Bildu koalizioak garaipen argia lortu badu ere Gipuzkoako foru-hauteskundeetan, garaipen hori espejismo hutsa baino ez da niretzat. Ezkerreko alderdien porrota gardena baita, eztabaidaezina. Eta ongi deskribatzen du errealitate hori Rosalía Mera andrea, Zarako fundatzaile eta Espainiako emakumerik aberatsena, M15 mugimenduari bere elkartasuna adierazten ikusi beharrak, “Planto egin eta ‘horrela gehiago ez’ esan behar dugu” ausaz adierazi zuen bihotz onekoak, A Coruñako katedralean errezatzera sartu aurretik. Kapitalismo zoroak ezin hobeto txertatu du bere bihotz zoroa gure ohituretan, asmatu du, eta gure egunerokotasunarenganako sentimenduekin nahastu da: museoak jartzen dizkiogu, azkena, Getarian bertan. Etxekook pepino kutsatu zaleak garela argi dago, oso gainera, eta beste bat sartu digute nortasunaren entsaladan. Etxeko kontuak, noren etxekoak baina, ez dakigu. Jorge Oteizaren oztoporik handiena ere bere herrikideen kirtenkeria izan zen, etxean bertan zituen Oteizak bere areriorik tontolapikoenak, Antonio anaia gazteena tartean. “Guraso berberen semeak izan arren…”. Etxe barruan horrelako anaiak izanik ez dugu kanpoko etsairik behar. Beharrik ere ez! Baina etxekoen haragia ahula da. Hortxe Vicky eta Mari Jose, ahizpa bikiak izan nahian, eta ADN frogek ezetz, ez ahizpa, ez biki, ezta elkarren ezagunak ere ez direla izan sekula. Izuen etxeko kontuak. Beharbada, Goizargi Estibaliz Carranza Zabalak ere horrelako zerbait izango zuen gogoan, bere senarra izandakoaren eta bere mutil-lagun berriaren gorpuak zatitu, txiki-txiki egin eta gorpuzkinak Vienan zuen izozki-dendaren sotoan gordetzen zituen bitartean. Poliziak zerk bultzatuta egin omen zuen galdetu, eta Estik aitortu: “Familiaren arazoek, etxeko kontuak”.
Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.
But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
When: April 5th.
In which: In the Youth Center of Markina-Xemein.
---------------------------------------------------------
I’ve made my way to the cheese house with the shopping cart full of vegetables, and we’ve spent the evening cutting... [+]