Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Osakidetzari eta Medikuntzari begira

  • Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) 1990ean sortu zen, euskara osasun arloan bultzatzeko asmoz. OEEko Karlos Ibarguren kideak Osakidetzako eta EHUko Medikuntza ikasketetako euskararen argazkia egiten lagundu digu, besteak beste.
     

EHUko Medikuntza Fakultateko ikasleak Leioan, ikasketak euskaraz egin ezin dituztelako protestaka.
EHUko Medikuntza Fakultateko ikasleak Leioan, ikasketak euskaraz egin ezin dituztelako protestaka.Argazki Press / Luis Jauregialtzo

Duela 21 urte sortutako erakundeak bi gauza hartu zituen kontuan. Alde batetik, gaixoei asistentzia euskaraz emateko nahikoa profesional ez zegoela, eta bestetik, euskaraz zekiten profesionalek ere, zailtasunak izaten zituztela osasunaren inguruko gaiez euskaraz egoki mintzatzeko. Euren errebindikazioak bideratzeko bi helburu nagusi finkatu zituen erakundeak: profesional euskaldun gehiago lortzea eta hizkuntza gaitasun egokia lortzeko trebakuntza eskaintzea.

Egun, OEEk 600dik gora bazkide ditu. Osasunarekin lotura daukaten pertsonak dira erakundeko kideak: erakunde publiko zein pribatuetako medikuak eta erizainak, unibertsitateko irakasleak, ikasleak eta abar.

Agote eta Ugarteburu sariak

Jomugetara iristeko, hainbat ekintza antolatzen ditu OEEk Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan. Lurralde horietan jarduerak antolatzeko egitura badu erakundeak, eta lurralde horietako osasun zerbitzuen egoera gertutik ezagutzen du; Osakidetzan (EAE) eta Osasunbidean (Nafarroa) lan egiten baitute bazkide gehienek. Iparraldeko egoera, berriz, ez dute nahi adina ezagutzen; kide gutxi baitituzte lanean. Jarduerak Iparraldean ere antolatzea da erakundearen nahietako bat.  

1991tik aurrera, urtez urte, osasunari buruzko jardunaldiak antolatzen ditu OEEk profesionalen prestakuntza eta terminologia hobetzeko eta gaixoei euskarazko harreman profesional hobea eskaintzeko. Asko dira jorratu izan dituzten gaiak: gaixotasun infekziosoak, osasun arazoak zahartzaroan, eritasun kronikoak, larrialdiak, genetika, gaixo terminalak, emakumeak eta osasuna, eta abar. Aurten, ikerkuntzaren gaia landu dute Gasteizen, ekainaren 3an eta 4an.

Osasun eremuko testuen argitalpena bultzatzeko, berriz, Agote saria antolatzen du erakundeak. Unibertsitatera begira, euskarazko materiala sortzeko laguntza ematen du sariak eta hainbat liburu argitaratu dira sariketa honi esker. Azken urteetan, Ugarteburu saria ere antolatu dute Azkue Fundazioarekin batera; euskarazko wikipedian sortzen diren artikulurik onenak saritzen dituzte. Tarteka, euskarazko saio klinikoak antolatzen dituzte ospitaleetan eta baita bertso-saio klinikoak ere. 

Boloniaren eragina Medikuntzan

Unibertsitateko egoera ere ezagutzen du OEEk, erakundeko kide asko unibertsitateko irakasleak baitira. Medikuntza eta Erizaintza euskaraz ikasteko oraindik arazoak daude eta Bolonia planarekin sortu diren arazo berriak aintzat hartzekoak dira. Karlos Ibarguren OEEko Gipuzkoako ordezkaria  da eta Osakidetzako Emergentziak erakundeko medikua. Hala adierazi digu berak: “Medikuntzako eta Erizaintzako euskal adarra gorantz joan da azken urteetan, eta ikasleak gustura atera dira. Bolonia planarekin, ordea, euskal adarrak behera egingo duen susmoa daukagu. Izan ere, Espainia osorako esparru akademiko bakarra sortu dutenez, edonork dauka orain EHUn Medikuntza ikasteko aukera. Puntu altuenen araberako sarbidea dauka Medikuntzak, eta hemengo jende askok kanpora joan beharko du karrera ikastera. Ondorioz, hemendik urte batzuetara, ikasketak euskaraz egin ez dituzten profesionalak izango ditugu gure artean. Kezkatuta gaude arazo horrekin”.

Euskara plan berantiarra Osakidetzan

Osasun zerbitzuentzat, gaixoari asistentzia euskaraz ematea oinarrizko eta funtsezko gauza izan behar luke, erakundearen ustez. Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzan, 2005ean jarri zen abian lehen euskara plana, erakundea sortu eta 22 urtera. OEEren ustez beranduegi etorri da eta ez dio asebeterik uzten. Osasunbidean, Nafarroan, zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea zonalde euskaldunean baino ez dago; Iparraldean hori ere ez.

Euskararen egoera Osakidetzan zein den gertutik ezagutzen duenez, gainetik bada ere euskara plana zertan den galdetu diogu Karlos Ibargureni. OEEk hutsune nabarmenak ikusten dizkio Osakidetzako euskara planari. Batetik, euskara planak gaixoei asistentzia euskaraz ematea bultzatzen badu ere, euskara lan hizkuntza gisa ez duela aintzat hartzen dio elkarteak. Langileak euskaraz bizi eta lan egiteko aukera izatea funtsezkoa iruditzen zaio elkarteari. “Osakidetzak bermatu behar duen lehendabiziko gauza, gaixoak euskarazko asistentzia jasotzeko eskubidea izatea da. Eta egun, euskarazko asistentzia ez dago ziurtaturik eta larria da hori. Esfortzu handia egin da lehen mailako asistentzian, pediatrian eta jendaurreko administrazio postuetan, baina ez da guztiz lortu. Arlo espezializatuan egoera okerragoa da. Orain dela gutxi, Behatokiak Duintasun bidea dokumentala plazaratu du Kepa Elortzaren bizipenean oinarriturik. Jende askok antzeko egoerak bizi izan ditu. Hori da errealitatea”.

Bestetik, gizartean euskara gehiago hitz egiten denez, modu naturalean Osakidetzako langileen artean euskaraz dakien jende gehiago dagoela ere gaineratu digu Ibargurenek. Era berean, euskara planak lanpostu batzuetarako euskara lehenetsi du, zenbait lanpostuetan hizkuntza eskakizunak betetzeko datak ezarri dira eta oposaketetan euskara jakiteak puntuak ematen ditu. Horrek guztiak euskara dakien langile gehiago ekarri du Osakidetzara. “Halere, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara ofiziala den momentutik, eta hainbeste urte pasa ondoren, ez zaigu normala iruditzen euskaraz ez dakien jendea lanean hastea. Hezkuntza sistematik asistentzia euskaraz emateko gai ez den jendea ateratzen bada, arazoa konpondu egin beharko da”.

Euskara plana bera ere ez dela guztiz betetzen azaldu digu Ibargurenek. “Gauzak beste era batera egin daitezkeela pentsatzen dugu eta arazo bat dagoela onartzea eskatzen dugu. Osasun zerbitzu publikora doan gaixoak eskubidea izan behar du euskaraz asistentzia jasotzeko. Konponbidea eman behar zaio arazoari. Entzun behar izan dugu garrantzitsuena zirujau onak edukitzea dela, eta ez euskaldunak. Hori ez da konponbidea eta jarrera horrek min ematen digu”.

Osasun zerbitzu pribatuei dagokienez, bertan lanean ari diren euskaldunak ez dira Osakidetzan ari direnak baino gehiago, Ibargurenen ustez. Zenbait erakunde pribatu Osakidetzarekin kontzertatuta daude, eta beraz, euskara planaren ildotik, Osakidetzari eskatzen zaion berdina eskatu beharko liekete: “Hor ere nahiko utzikeria dago. Urte hauetan, kontzertatutako zerbitzu pribatuei ez zaie eskatu gure iritziz eskatu behar litzaiekeen guztia”.


Newest
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata

2025-04-25 | Aiaraldea

The daughter of the French prime minister also denounces that she was "brutally beaten" at the Betharram school
Helene Perlante, daughter of François Bayrou, testifies in the book Le silence de Bétharram (The Silence of Betharram), written by Alain Esquer. In the Catholic school that existed in the 1980s, students and for forty long years have been silently held back by the violence... [+]

The analysis
We're all on the chain
On January 29, something that we are not accustomed to in today’s selfish world happened at the gates of the Guardian factory in Laudio. The management showed its intention to shut down the oven there, and to counter this, the workers blocked the door by means of banners. But... [+]

The Spanish government withdraws its purchase of Israeli bullets
The President of the Spanish Government, Pedro Sánchez, has ordered the cancellation of the bullet purchase made by the Spanish Ministry of the Interior with the Israeli company IMI Systems. The decision eases the risk of rupture in the government coalition between the PSOE and... [+]

A bicycle march in Bilbao to denounce the increase in military budgets
The bicycle march will start from Bilbao and pass in front of the companies ITP Aero in Barakaldo and Sener in Getxo, because these two companies "are in charge of military production", according to the organizers. It will be a protest to denounce the increase in arms spending... [+]

A Busy Day of Pastors, in Ordizia
This year around 1,500 sheep have crossed the Gran Vía, divided into five herds. The official presentation of the new season of Idiazabal Cheese has been held at the City Hall. The cheese has been cut by Julen Baze and Peli Pérez de Anuzita from Restaurante Garena.

BY MADDI OIENART
“I started learning Basque by singing”
In 1997 he released his first album, Tierra Plata, with Mixel Arotze and Mixel Etxekoparr. He shares landscapes, silences and sounds that he has had in the background since he was very little. When he sings he feels that he is the transmitter of the previous voices and for this... [+]

Eguneraketa berriak daude