Izan dadin nahi lukete. Egiazkoa alegia, gezurraren gainean ez eraikia. Alderdi boteredunen praxiak finkatutakoak erakarri duenak dastatu du poliziaren jazarraldia kalera egin duen lehen egunean. Eta beren harridurak adierazi dituzte biharamunean, egurra jaso ostean. Ez dute gauza berezirik eskatzen, galdetzen dutena politiko profesionalek beren esloganak adieraztean eskaintzen dituzten oinarrizko planen zutabeak dira. Bizibide duina, bizimodua eraikitzeko aukerak, gizartearen antolakuntzan parte-hartzea, gurasoen munduan beren leku propioa, lanaren truke autonomia, gurasoen bizkarretik lurreranzko jauzia egin ahal izatea. Egin duten manifaren irudiek hori erakusten zuten, esandakoek berdin. Demokrazia nahi dute, benetakoa. Hauteskunde formaletatik hara, emaitzak. Ez dituzte gainegiturak iraultzeko asmorik adierazi, ez dute lanaren errenta kapitalarenarekin parekatzeko nahirik erakutsi, ez dute ezer hauskorrik galdetu. Ikasi dute demokrazi eza dela kolpatzen dituen birusa. Ongi etorriak etxera. Irabazleen biktimak zarete, euskaldun kontzientziadunen eremukoak, oinarrizko eskubideak ukatuak ditugunon lurraldekoak. Sortu egin duzue zuek ere zuen tresna, orain garatzen duzue lana. Ongi etorri.
Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.