Petra Elser da Banaiz Bagara elkartearen koordinatzailea. Badaki zer den euskara helduaroan ikastea. Berriei ikasketa prozesua nola erraztu asmatu nahian dabil.
Urnietan, Hernanin, Villabonan, Andoainen eta berriki Lasarte-Orian sortu ditu taldeak Banaiz Bagara elkarteak. Astigarragan ijitu errumaniarrek osatutako taldea egon zen, baina orain geldirik dago. Herrian herriko udalekin batera kudeatzen ditu ikastaroak eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere badu. Elserrek berak ematen ditu eskolak, batzuetan AEK-ko irakasleen laguntzarekin, eta baita, Arantxa Arrillagarekin berarekin ere.
Auzoko egitasmoak ez bezala, deialdia etorkinentzat egin zuen arren, erdaldunak ere badoaz eskoletara. Harritu egin du horrek Elser: “Euskara para immigrantes jartzen duzu eta Caceres eta Burgosekoak etortzen dira. Oso pozgarria da, baina beraien burua etorkintzat definitzeak zerbait esan nahi du”. Puzzlea osatzeko euskaldunak nahi izaten ditu Elserrek taldeetan. Oraingoz, euskara ikasten ari diren edo ikasi berri duten bertakoak doaz, euskaldun zaharrak ez. Espainiako Estatuko ikasleez gain, ohikoenak senegaldarrak, pakistandarrak eta hegoamerikarrak dira.
Saiakerak nola aterako diren ez daki Elserrek, baina helburuak garbi dauzka: edozein etorkin komunitaterengana jo eta komunikazio hizkuntza euskara izango dela garbi utzi; erabileran oinarria izango duen irakas metodo errazaz baliatu; jendea motibatzeko haien lan eremua kontuan hartu; eta euskarari buruz taburik gabe hitz egin, batez ere erdal komunitatearekin. Azken horri lotuta, Alemanian jaio den Elserrek azpimarratu du, lubakitik atera eta besteari galdetu behar diogula ea nola ikusten gaituen.
Euskaltegiak izanda, bestelako bideak jorratzera zerk eraman duen galdetu diogu: “Etorkinek badakite euskaltegietan euskara ikas daitekeela, baina ez dute uste hori beraientzat denik, bizi daitezke euskara erabili gabe, gaztelania ulertzen dute”. Bai Auzoko egitasmoa eta bai Banaiz Bagara elkartea etorkinaren bila ibiltzen dira, ez daude nor etorriko. Hala ere, saiakera berri hauek bestelako bi ezaugarri behintzat badituzte: doan dira eta joan-etorria libre da, eta irakas metodoa ez da zurruna, alegia, helburu nagusia ez da gramatika egokia eta euskara perfektua ikastea, baizik eta eguneroko egoerak esaldi xumeetan erreproduzitzen saiatzea. Elserrek ikasle bati baino gehiagori entzun dio esaten, ez zutela uste gai izango zirenik euskara ikasteko, oso arraroa, ulergaitza, urrunekoa egiten zitzaielako.
Euskara urrunekoa. Hori da egitasmoaren sortzailearentzat beste helburu inportantea. Euskara ez da etorkinentzat: “Jendeak gaztelaniaz egiten die eta haientzat euskara euskaldunen arteko hizkuntza da. Berari egiten ez diotenez oso urrunekoa da”. Gaztelaniaz ikasi dute: “Kalean harrapatu dutena ikasi dute. Lanean, dendetan... euskaraz egingo bagenie euskara ikasiko lukete. Horrek ez du esan nahi ‘guk euskaraz eta zuk ez baduzu ulertzen hor konpon’. Erakargarri eta modu irekian egin behar diegu: hitz eta egitura errazak erabiliz, poliki hitz eginez... eta gaztelaniaren laguntza behar bada, erabili”. Elserrek garbi du integraziorako komunikazio hizkuntza euskarak behar duela izan eta horretarako euskaldunok horren kontzientzia izan behar dugula.
Baikorra da Elser. Senegaldarrekin, pakistandarrekin, hegoamerikarrekin aurrez aurre egoten da eta ez du euskararen kontrako jarrerarik ikusten, aldiz euskararen beharrik gabe sumatu ditu. Premia sortu behar.
They were all in food and drink, seemingly cheerful, but some were nervous between snacks and appetizers. He would receive the prize for the second time, but he would be the first to have it in his hands. And I was nervous because the reminder had to get to the office, damn it.... [+]
Even if things change quickly and vividly, some things don’t change: The Light Awards event is one of them. This is what an outside journalist who has come to this chronicler in need has told him, along with the fact that LUZ has changed a lot before the awards ceremony... [+]
Irureta Azkun made an appointment on behalf of the LAR team:
"One of the thousands who make up the LUZ community has recently told us that sometimes LUZ is dark, that there is hard news that moves it inside. That we're doing a good job, but the bad news is knocking his throat... [+]
Arizona
Actors: Justin Garfield and Jon Plazaola...
WHEN: January 26th.
IN WHICH: The New Culture Center. In the square.
-------------------------------------------
The couple Margaret (Aitziber Garmendia) and George (Jon Plazaola) leave Idaho to guard the border between... [+]