Bide Ertzean :: Don Inorrez
Gaztelupeko Hotsak
iraupena ::43´34´´
prezioa ::10€
“Argia itzaltzen da zalantzen itsasoan”. Betidanik tartean idazle lagunei esker asko zaindu dituzue hitzak; baina dagoeneko zuek ere, idazten eskarmentu handia hartu duzue... Gero eta erosoago sentitzen zarete hitzak egiten?
Egia da doinuak lantzen erosoago egoten garela eta testuekin izaten ditugula zalantza handienak. Gure diskoetan, hainbat poema musikatu izan dugu. Baina oro har, guk geuk idatzitako testuak gehiago dira. Non dira diskoa izan zen denetan zailena. Gureak dira disko horretako testu denak eta 36ko Gerrari buruzko hitz horiek idazten denbora asko eman genuen. Baina ordainetan, jende askoren esker ona bildu genuen; bereziki, gerraren eta diktaduraren ondorioak zuzenean edo zeharka pairatu zutenen aldetik.
Esango nuke ausentzia dela disko honen ildo nagusienetakoa. Berau inspirazio iturri indartsua izan ohi da, ezta?
Funtsean, itzali den maitasun bati egindako kantak dira nagusi Don Inorrezen. Horrelako egoeran zaudenean, ausentzian erreparatzea ia saihestezina dela esango nuke. Nik uste inspirazio iturri baino gehiago, barrutik gogor jotzen zaituen harra dela galerarena. Eta gitarra batekin eta boligrafo batekin harrapatzen bazaitu, ausentziak eragindako ajea nekez utzi ahal izango duzu albo batean.
Pieza orkestraletatik aparte, badira oso kantu intimoak, folkyak, biluziak…
Gure kasuan, kantak oso oinarrizkoak dira. Gero eta gehiago. Jatorrian ere, hala direlako. Ez dugu hori onartzeko inolako erreparorik. Musikari handiak ditugu taldean baina kanta dago beti ororen gainetik, edonoren gainetik. Grabazio estudioan, maiz, konponketa eder asko utzi ditugu albo batean, kanta elementu soiletara mugatuz. Nire uste apalean behintzat, sofistikazioak edo epikak ez du beti kantua ontzen. Alderantziz, esango nuke.
11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros
This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
The time has come for us to enrol in schools in the Basque Country for the 2025-26 academic year, and in many homes the youngest of the household will take a new step soon, in September, which is schooling. Proud of the Basque Public School The members of Topagune are firmly... [+]
Since the adoption of the new Education Law for Álava, Bizkaia and Gipuzkoa, we are hearing/reading again and again that education will be free from now on. We have listened to different actors, including the Department of Education, and in the interviews we offer to the media,... [+]
At the beginning of the month he did III. Congress in Pamplona. It is said to be the “ordinary congress” that serves to draw “non-ordinary conclusions”, or at least that is how they have received Zutunik in the paper, proposed by the leadership and unanimously approved... [+]