Kazetariok, hobe dugu birtuosismoa alde batera utzi eta ondo pasatzea? Afizio berantiarra izan da?
Taldeko gehienoi birtuosismoak gogaitu egin gaitu beti, gainera gure musika tresnen erabilera mugatua da. Berez ez da afizio berantiarra. Igor eta biok nerabezaroan hasi ginen. Igorrek jarraitu zuen musika egiten, baina gainontzekook lehen aldiz ekin diogu orain. Beti esaten dugu 18 urterekin egin behar izan genuena hogeita hamapikorekin egiten ari garela. Baina orain etorri da eta oso pozik gaude.
Musika taldeak kritikatu aurretik musika jotzen ikasi beharra dagoela esan ohi da. Hain serio hartu duzue?
Kar, kar, kar. Behin esan zidaten kazetari musikalak musikari frustratuak zirela. Hobe da zerbait jakitea gauzek zer nolako lana suposatzen duten hobe ulertzeko. Baina uste dut musika jotzen jakitea baino, musika asko eta asko entzun behar dela kazetari musikal ona izateko.
Talde asko entzuteak erakutsi zizuen edonork egin dezakeela talde bat?
Edonork egin dezake, baina ez dagoena txarra edo ona delako, baizik eta norbaitek behar hori sentituz gero eskubide osoa duelako. Punkak hori erakutsi zigun, eta musikari gauza ikaragarriak eman dizkiote jotzen ez zekiten talde askok.
David Attenborough. Rock-and-rolla da dagoen musika biluzi eta naturalena (artifiziala ez dena)?
Taldean hainbat eztabaida izan dugu honen inguruan. Baina ene ustez bai. Nik rock and rolla eta rocka bereizten ditut. Rock and rolla beltzen r&b-tik dator: abesti motzak eta biziak, oso dibertigarriak, gauean dantzatzeko, irten aurretik entzuteko. Onomatopeiak, animalien hotsak, amodio eta desamodiozko kantak… Gitarra soloak motzak dira, baina gustu handiz eginak, ikaragarriak! Beranduago rocka etorri zen, kanta luzeak… eta guk ere rock abestiak ditugu, baina garagearen “urgentzia” hori bilatzen dugu gehiago.
They were all in food and drink, seemingly cheerful, but some were nervous between snacks and appetizers. He would receive the prize for the second time, but he would be the first to have it in his hands. And I was nervous because the reminder had to get to the office, damn it.... [+]
Even if things change quickly and vividly, some things don’t change: The Light Awards event is one of them. This is what an outside journalist who has come to this chronicler in need has told him, along with the fact that LUZ has changed a lot before the awards ceremony... [+]
Irureta Azkun made an appointment on behalf of the LAR team:
"One of the thousands who make up the LUZ community has recently told us that sometimes LUZ is dark, that there is hard news that moves it inside. That we're doing a good job, but the bad news is knocking his throat... [+]