Erroma, K.a. 344. Juno Moneta jainkosari eskainitako tenplua zabaldu zuten Kapitolioan, hiriko zazpi muinoetako batean. Juno zeruko erregina eta argiaren jainkosa zen, haurdunaldiaren, erditzearen eta ezkontzaren babeslea. Kapitolioko hirukoa osatzen zuen Jupiter eta Minervarekin batera. Saturno eta Opsen alaba zen, Jupiteren arreba eta emaztea, Marte, Vulkano eta Ilitiaren ama. Ekaitzekin jokatzea gustuko zuen eta, suminduta zegoenean, Olinpo osoa dardararazten zuen.
Baina erromatarrei mesede ere egiten zien, esaterako, Moneta ezizenpean. Kondairak dioenez, K.a. 390ean galiarrek Kapitolioa eraso zuten. Baina Junoren tenpluaren inguruan zebiltzan antzarak (jainkosaren hegaztiak), ohi duten moduan, zalapartan hasi ziren eta horrek hiritarrak ohartarazi omen zituen. Horri esker, erromatarrek galiarrei aurre egin zieten eta, esker onez, jainkosari “moneta” ezizena eman zioten. Hitzaren jatorria latinezko monere omen da (ohartarazi). Hala, Juno Moneta, jainkosa ohartarazlea litzateke. Zenbait adituren iritziz, ordea, hitzaren jatorria mons da, “muinoa” edo “mendia”, eta Kapitolioan lehenago ere zeruko erreginari eskainitako tenplua omen zegoelako hartu zuen izena.
K.a. 273. urtean, tenplua eraiki (edo berreraiki) eta hamarkada batzuk geroago, tenpluaren aldamenean eta bere babesean zegoen eraikin batean txanponak ekoizten hasi ziren. Hurrengo lau mendeetan, Augusto enperadorearen agintaldira arte, Erromako zilarrezko txanpon guztiak lantegi horretan egiten ziren eta horietako askok Juno Monetaren beraren irudia zuten.
Horrenbestez, denbora kontua besterik ez zen izan txanponari berari “moneta” esatea. Eta handik etorriko ziren ingelesezko money, frantsesezko monnaie, gaztelerazko moneda eta italierazko nahiz euskarazko moneta.
They were all in food and drink, seemingly cheerful, but some were nervous between snacks and appetizers. He would receive the prize for the second time, but he would be the first to have it in his hands. And I was nervous because the reminder had to get to the office, damn it.... [+]
Even if things change quickly and vividly, some things don’t change: The Light Awards event is one of them. This is what an outside journalist who has come to this chronicler in need has told him, along with the fact that LUZ has changed a lot before the awards ceremony... [+]
Irureta Azkun made an appointment on behalf of the LAR team:
"One of the thousands who make up the LUZ community has recently told us that sometimes LUZ is dark, that there is hard news that moves it inside. That we're doing a good job, but the bad news is knocking his throat... [+]