Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lurretik alde egiteko prestatzen

  • Munduko espazio agentziak maletak prestatzen hasiak dira Martera joateko. Denbora sobera dago, bidaia egiteko gai izango den ontzia sortzeko hamarkada bi falta baitira gutxienez. Bitartean, ontzi horretan joango direnen inpaktu fisiko eta emozionala neurtzeko esperimentuak egiten dihardute.
Marte
MarteNASA
Aldizkari honek 400 edo 500 urte gehiago irautea lortzen badu, norainoko txangoak proposatuko ditu Ihesi atalean? Oporretan Lur planetara joateko gomendioa egingo du, agian, Marteko erredakzioan idatzitako artikulu batek? Barka irudimenari hain libre bidaiatzen utzi izana, baina Barack Obamak esan zuenetik mende honetako 30eko hamarkadan posible izango dela jendea joatea Martera, bada...

Politikarien promesak tentuz hartu beharrekoak dira beti ere, baina planeta honetako espazio agentzien ahaleginek, horiek bai, aintzat hartzekoak dirudite. Haien asmoen sendotasunaren neurria ematen digu, esate baterako, oraintxe Moskun egiten ari diren Mars 500 esperimentuak. Iazko ekainetik eta aurtengo hondarrera arte, sei boluntario Martera bidaia simulatzen ari dira; 520 egun eman beharko dituzte benetako bidaiaren antzeko baldintzetan (isolamendua, komunikazioetan atzerapena, espazio murritza, elikagai kopuru mugatua...), eta euren gorputzak eta psikeak nola egokitzen diren aztertzen ari dira kanpotik begira dauden zientzialariak. Baina utz ditzagun, momentuz, akuriak beren moduluetan, eta goazen benetako Martera.

Planeta gorriaren diametroa Lurrak duenaren erdia da; haren masa, berriz, Lurrarenaren hamarrena baizik ez; eta grabitatea, herena. Benetan garrantzia duen datua, hala ere, beste hau da: hemendik Martera dagoen distantzia ez da gure irudimenean kabitzen. Gugandik hurbilen dagoenean, 56 milioi kilometroko tarteak bereizten gaitu.

Lurretik Ilargirainoko distantzia 385.000 kilometro ingurukoa da. Apolo programako ontziak gai ziren hiru egunetan betetzeko tarte hori; astebetez funtzionatzea aski zen. Baina Martera joatea beste errota bateko ura da. Une honetan, gizakiok ez gara gai behar bezain ontzi handia hain urrun bidaltzeko, bere erregai eta hornidurarekin. Eta beste zailtasun bat gehitu behar zaio horri: Marteren eta Lurraren orbitak ez daude lerrokatuta. Hots, ezin da hemendik hara lerro zuzena eginda joan. Horren ordez, Hohmann-en transferentzia orbita deritzona erabili beharko litzateke. Guztira, kalkulatzen da bederatzi hilabete behar direla helmugara iristeko. Beste 90 egun bertan eman behar dira, itzuli aurretik Marte eta Lurra elkarrekiko modu egokian kokatu arte itxaron behar baita berriro. Azkenik, beste bederatzi hilabete itzultzeko. Hainbeste oztopo gainditzeko behar den finantzaziorako ez zaigu bururatzen “astronomiko” baino adjektibo hoberik.

Eta hala ere, joan nahi dugu, ontzat ematekotan Obama eta enparauen nahiarekin bat egiten dugula lurtar guztiok. Teknologiaren alorrean egin beharreko aurrerapausoak itzelak dira, baina agian horiek adina kezka sortzen du, espazio agentzietako goi-mailako burmuinengan, bidaiariak egokiro prestatu beharrak.

Isolamenduaren ondorioak aztertzen

Mars 500 da orain arte abian jarri den egitasmorik handinahiena, halako bidaia batek nola eragin ahal digun neurtzeko xedez. Europako Espazio Agentziaren (ESA) webgunean eskuratu daiteke esperimentuaren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
Pertsonak denbora luzez espaziora bidaltzea ez da orain bururatu zaigun zerbait. “Han” egotearen zenbait efektu ezagun dira dagoeneko. Martera bidaiatzeak zer du berezi? Batetik, iraupen aldetik aurreko marka guztiak hautsiko direla; bestetik, estreinakoz “etxe ondoan” egoteari utziko diogula. Martera doazen lehenengo astronautek inork ordura arte bizi izan ez duena biziko dute: edonora begiratuta ere ez dute Lurra ikusiko. Prestakuntzak prestakuntza, horrek sor dezakeen inpaktu emozionala zein den ezin izango da segurtasun osoz jakin benetako bidaiari ekin arte.

Urruntasunak beste ondorio bat ere badu: komunikazioak atzeratu egingo dira. Martetik hurbil dagoen astronautak mezua igortzetik mezu hori Lurrera iritsi bitartean ordu erdi inguru igaroko da. Beste horrenbeste itxaron beharko zaio erantzunari. Atzerapen horren ondorioak ere aztertzen ari dira Mars 500 proiektuan. Izan ere, hamaika faktorek astronauten psikean eduki ditzaketen efektuak ondo ezagutu nahi dituzte. Eta errebotez, balizko desoreka psikologikoek gorputzari zertan eragin diezaioketen jakin gura dute.

Hala, besteak beste honako hauek aztertzen ari dira Moskun: psikologiaren eta bihotzaren arteko erlazioa; dietaren eta ariketa fisikoaren eragina aldartean; estresaren eta immunitatearen arteko lotura; talde-dinamikaren eta bakardadearen eragina muturreko isolamenduarekiko adaptazioan; omega 3-aren eta ongizate psikologikoaren arteko harremana; iraupen luzeko konfinamenduaren eragina metabolismoan; mikrobioen ekologia isolamendu eremuan eta haien eragina giza-osasunean...

Proiektuaren ahulguneak

Gutxienez urtebete inguru itxaron beharko da saiakeraren behin-betiko emaitza jakiteko, baina bitartean, sei boluntarioen bizipenen berri jaso daiteke ESAren webgunean, aldiro-aldiro misioaren egunerokoa argitaratzen baitute, argazki eta guzti. Ez da harritzekoa hedabide batek baino gehiagok “Marteko Anaia Handia” goitizenez bataiatu izana Mars 500 proiektua.

Komentario ironikoak bakarrik ez, kritika serioak ere jaso ditu egitasmoak. Esaterako, esperimentu osoan zehar grabitatea Lurreko bera izango da, agerikoa denez. Grabitaterik ezak zer nolako kaltea egin dezakeen aztertu izan da aurretik; besteak beste, gihar eta hezurren atrofia eragiten du. Giharrak nahiko azkar bueltatzen dira bere onera Lurrera itzuli eta gero –guztiz berrosatzeko, espazioan igarotako egun bakoitzeko beste egun bat igaro behar da Lurrean–, baina hezurrak sendatzea zailagoa da. Espazioan hiru eta sei hilabete bitartean eman dituenak bizpahiru urte behar ditu horretarako, eta ez dago segurtatuta lortuko duenik. Zer ekar dezake 520 egunez grabitaterik gabe bizitzeak? Mars 500ek ez dio horri erantzungo.

Proiektuari leporatu zaion beste hutsetako bat da boluntarioek, nahi duten unean, eskubidea daukatela botoi gorri bat sakatu eta modu horretan abentura bukatutzat emateko. Hala egiten dutenak “hildakotzat” joko dituzte, eta esperimentuan esku hartzeagatik dagozkien 82.000 euroak kobratu gabe itzuliko dira etxera. Baina benetako bidaian ez da egongo botoi gorririk. Ez zen hobe, euren adaptazio-gaitasuna neurtze aldera, Mars 500-eko boluntarioei “espazio-ontzitik” irteteko aukera zeharo eragoztea 520 egunak igaro arte?

Erradiazioa izan daiteke areriorik ankerrena

Gauza asko aztertuko dituzte Mars 500-en, baina beste asko ez. Estatubatuarrek denbora daramate Martera joatearekin pentsatzen –nahiago dugu ez jakin zer asmok gidatuta–, eta azken urteotan zenbait galdera jarri izan dituzte mahai gainean. Hona bat: zenbaterainoko kaltea egingo lieke espazioko erradiazioak astronautei? Izpi kosmikoek etengabe zeharkatzen dute gure eguzki-sistema; oso abiadura handian mugitzen diren protoiak eta nukleo atomikoak dira. Zelulak ukitzean, ADNaren osaketan aldaketak eragin ditzakete, eta ondorioz, minbizia. Lurrean atmosferak babesten gaitu haietaz, eta babes hori Nazioarteko Espazio Estaziora ere iristen da. Ilargirako bidaien kasuan, haien iraupen laburrak gutxitzen du arriskua, eta gainera Ilargiak berak aterkiarena egiten du hein batean. Baina urrunago doanak ez dauka estalkirik.

NASAn badute eztabaidarik beste zenbait gairi buruz: hain iraupen luzeko bidaian, zer egin espazioan hildako astronautaren hilotzarekin? Lurrean ezbehar bat izanez gero astronauta baten sendian, berehala jakinarazi behar zaio ala itxaron? Sexu harremanak debekatu behar dira, edo agian sustatu? Azpimarratzekoa da Mars 500-en dauden sei boluntarioak gizonezkoak direla, ez dakigu zein gustudunak sexu kontuetan. Misiorako emakumerik hautatu ez izana ere aurpegiratu diete haren antolatzaileei.

Martera, zertarako?

Bada, hala ere, eztabaida etiko bat horien guztien gainetik: zilegi da gu Martera edo beste planeta batera joatea, ikerkuntza zientifiko hutsaren aitzakiarekin joan arren? UNESCOren 2004ko argitalpen batean honakoa irakur daiteke: “Ingurumenarekiko begirunearen auzia espazioko astroei ere badagokie, batez ere bizi estralurtarra aurkitzen bada. (...) Espazioaren konkistak izan duen berpiztea dela-eta sarritan mahai gainean jarri den beste arazo etiko bat hau da: nori dagokio espazioaren eta bertako gorputzen jabetza? Ilargian edo Marten kolonia iraunkorrak jartzea lortuko balute, zenbait naziok eskubidea izango lukete espazioko eremu hori erreklamatzeko?”. Galdera bera egin genezake hain urrun joan gabe.

Newest
The memory of those deported by the Nazis in a wallet
The wallet of the Gamerean Jean Iribarne,who died in 1945 in the Nazi concentration camp of Neuengamm, has been recovered and handed over to his relatives. In the Northern Basque Country, at least 350 citizens were deported for their participation in the resistance, and almost... [+]

Elena Barrena, referent of professors and historians dies
His doctoral thesis on the creation of Gipuzkoa was a pioneer in understanding the evolution of the historical territories. Professor at the University of Deusto, his way of working and teaching has been an example for many historians.

Once again, ten years after the closure of the Old House of Gernika
The Egurre Youth Assembly has stated that it will launch a project that responds to the "interests and needs of young workers" in Gernika. The building, which was closed ten years ago, has been denounced as saying that the city council has three legislatures saying it will install... [+]

Mario Vargas Llosa, Nobel Laureate and writer
He died at the age of 89 in Lima, and his death was reported by the children of the Peruvian writer. He was one of the most famous authors of Spanish literature and played an important role in the flourishing of literature in Latin America in the 1960s and 1970s. He went from... [+]

2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Elli's "Communist Character", 50th Anniversary of his Death Kari
Organized by the Socialist Council of the Basque Country (EHKS), a full-day event was held on Sunday at the Campos Eliseos Theatre in Bilbao. Several speeches have completed the programme, culminating in the premiere of the play Segunda un futuro Aresti (Before the future).

The right-wing Daniel Noboa triumphs in the Ecuadorian elections and the opposition denounces the fraud
After remaining on par in the first round of votes, the current president has taken more space from the correist candidate Luisa González than most of the polls predicted. The opposition denounces the "fraud" and demands that the votes be counted again.

The analysis
Balancing towards the war

My mother always says: “I never understood why World War I happened. It doesn't make any sense to him. He does not understand why the old European powers were involved in such barbarism and does not get into his head how they were persuaded to kill these young men from Europe,... [+]


'Above obstacles to freedom': Ernai calls for demonstration on April 17
They will unite to proclaim freedom of expression and “resist the offensive of the reactionary right.” The UPN denounced the conference and event they had organized for that day in favor of the Basque Political Prisoners, which has been ordered to be monitored by the Spanish... [+]

Four Maki killed in San Sebastian in 1947 and 1948
The anti-Franco guerrilla Maki did not have a particularly prominent presence in the Basque Country, but some of them passed, even suffering violent repression by the regime. The Civil Guard killed three in the Rivers in 1947 and one in the Bridges in 1948, although they are... [+]

2025-04-14 | Uriola.eus
The Tax Disobedience Initiative to Refuse to Finance War Is Underway
The initiative aims to finance projects to promote peace and social justice. The social movements that promote it have sent a clear message to governments and the arms industry: "We don't want to be complicit in the war."

The analysis
Microphones in theaters

"Ask for your turn and we'll join you," the willing and cheerful announcer who speaks from the studios tells the young correspondent who walks through the streets of Bilbao. The presenter immediately addressed the audience. "In the meantime, we are going to Pamplona..." They opened... [+]


A garden for you, Hypatia
When it is said that several achievements can only be made collectively, it is often between the lines that once thought, thought, and discussed collectively, they usually come after, if they mature. But to achieve something, it is essential to think. Because you don't just... [+]

Eguneraketa berriak daude