Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Etorkizuna entzuleen esku

  • Diskogintzaren industria krisian dagoela, behin eta berriro errepikatzen den leloa da. Horren arrazoia? Entzuleek ez dutela diskorik erosten. Baina zer gertatuko litzateke diskoa entzuleek eurak finantzatuko balute? Mikel Laboaren omenezko Txinaurriak eta Zea Mays-en Era diskoek zaletuei esker egin dute aurrera.
Zea Mays taldeko kideak.
Zea Mays taldeko kideak.
Autogestioak bide luze eta zabala dauka egina diskogintzaren alorrean. Norberak bere kabuz, eskura dauzkan baliabideekin nahierara bere lana aurrera ateratzeko eredua da autogestioarena, esan beharrik ez dago. Baina gehienetan sortzaileak izaten dira proiektuak finantzatzen dituztenak. Euren poltsikotik ateratzen da dirua, eta normalean ez dute berriro berreskuratzen.

Egungo teknologiak prozesu hori erraztu du, ekoizteko eta entzuleen artean zabaltzeko baliabide berriak eskainiz. Eta orain, web 2.0-ari esker, musikariek euren produktu autogestionatuak finantzatzeko aukerak ere topatu dituzte.

Eredu diferenteak daude eta horien artean azpimarratzekoa da Crowd funding-a, edo finantzazio jendetsua. Eredu honek inbertitzaile bakarra baino, asko bilatzen ditu, hau da, diru kopuru txikia eskainiko duten hamaika inbertitzaile. Taldeak izango du hitza proiektu batek aurrera edo atzera egingo duen erabakitzeko, ez inbertitzaile handi bakarrak. Gainera, inbertitzaile izateko aukera hori denei zabaltzen zaienez, esan daiteke gizarteari eskaintzen zaiola erabakitzeko eskubidea. Eta dirua jarri duen pertsona  bakoitzak kaleratuko den disko edo produktuaren gainean zenbait eskubide izango ditu.

Eredu horren adibide da 1989an Extremoduro taldeak egin zuena. Urte hartan 250 txartel saldu zituzten, bakoitza 1.000 pezetaren truke, eta jasotako diruarekin Rock transgresivo maketa grabatu zuen. Laguntzaren truke, bonua erosi zutenen izenak agertzen ziren maketaren kredituetan. Garai haietan beste aukerarik ez, eta ahoz ahokoaren bidez saldu ziren bonuak, Internet erabili gabe.

Baina Internetek erakusten du finantzazio eredu hau zenbateraino den baliagarri. Marillion talde britainiarra izan zen sarea erabiltzen lehenengoetarikoa: 1997an Europako biraren ondoren, AEBtako birarentzat ez zuten behar adina diru. Halaxe adierazi zuen taldekide batek beraien webgunean, eta hori ikusirik, proposamena luzatu zuen jarraitzaile batek, dirua Internet bidez biltzeko zaleen  artean. Baita lortu ere, bost hilabeteren buruan 60.000 dolar lortu baitzituzten. Ordainetan, taldeak bira horretan grabatutako diskoa dirua jarritako zale bakoitzari oparitu zien. Orduz geroztik, Marillionek bira berriren bat egin behar duen bakoitzean, sistema honi heltzen dio.

Gurean, Txinaurriak

Euskal musikagintzan ere, Crowd Funding ereduaren antzeko esperientziak egon dira azken denboraldian. Pasa den urteko abenduan Mikel Laboaren omenez Bidehuts-ek argitaratu zuen Txinaurriak diskoak, esaterako, antzeko oinarriak izan ditu. Argitaratze data baino hiru hilabete lehenago jarri zuten salgai Interneten, parte hartzen zuten musika taldeen izenak bakarrik jakinarazita. Aldez aurretik sarearen bidez erosiz gero, merkeago lor zezaketen erosleek, eta era horretan 200 kopia inguru saldu zituzten. Lortutako diruarekin diskoa aurretik finantzatzea lortu ez bazuten ere, “hasiera batean egin beharreko gastu batzuei aurre egiteko lagundu zigun”, dio Asier Zulueta Bidehuts-eko kideak.

Aurre-salmentaren kontzeptua, hala ere, ez da gauza berria Bidehutsentzat. 2009an Anariren Irla Izan diskoarekin estreinakoz egin zuten eta geroztik disko guztiak kaleratu baino hiru aste lehenago jartzen dituzte salgai webgunean. Baina salmenta bide honek ez du aurretiazko finantzazioa bermatzen. Argitaratzerakoan erosleei zenbat disko bidali behar zaizkien jakiteko balio du. “Bidehutsen bakoitzak bere diskoa ekoizten du, talde bakoitzak daki zenbat kontzertu eskaini behar dituen argitalpen berriarekin, zein diru duen aurreztuta edo zenbat jarri behar duen bere patrikatik”, azaldu du Zuluetak. Baina Txinaurriak argitalpenarekin ezberdina izan zen. “Bidehutseko talde guztia geunden proiektu honen atzean, eta bakoitzak bere poltsikotik dirua ez jartzeko, horregatik egin genuen eredu honen aldeko apustua. Einstürzende Neubaten talde alemaniarrak ere, hurrengo diskoa ordaintzeko laguntza eskatu zien euren zaletuei. Adibide hori gure artean aipatu genuen, eta bideragarria zela iruditu zitzaigun”. Mikel Laboaren omenezko diskoa finantzatzeko adina dirurik ez zuten lortu, baina hala ere, eredu honekin gustura agertu da Asier Zulueta.

Zuzenekoak, diskoaren truke

Zea Mays taldeak 2010. urtean argitaratu du azken lana, Era izenburupean. Autogestioan bide oparoa egin dute bilbotarrek, eta oraingo lan honetan pauso bat harago joan dira. Aurreko diskoetan sekula ez zuten jarritako dirua berreskuratu, ez zelako salmentekin lortutakoaren parera iristen. Baina azken diskoan lortu dute. Beste eredu bati heldu diote horretarako: lan berriaren zazpi aurkezpen kontzertuetan diskoa doan banatu zuten ikusleen artean. Diskoa eta zuzenekoa, dena, 10 euroren truke.

“Diskoetxeen mundu honekin oso erreta gaude. Diskoa osorik guk egin badugu, ez gara ibili behar diskoetxe baten atzetik lan berri bat argitaratu nahi dugun bakoitzean”, dio Aiora Renteria taldeko abeslariak. Disko baten ekoizpena nola egiten den ikasten, pausoz pauso joan dira bilbotarrak. “Dena gure kabuz egiteko gai ginen, baina banatzaileekin jarraitzeak ez gintuen sobera konbentzitzen”. Horregatik, lokalean brainstorming baten ondoren bururatu zitzaien zuzenekoetan diskoa banatzea. “Era originala iruditu zitzaigun banaketarako, azken finean interesgarria da zuzenean ikusitako talde baten diskoa etxera eramatea...”, dio Renteriak. Eredua eurei bururatu baldin bazitzaien ere, ostera jabetu ziren Ezkerraldeko talde batek aurretik antzeko sistema erabili zuela diskoak banatzeko. Miel De Hiel (MDH) taldeak kontzertuetan diskoak sarreraren truke banatu zituen Zea Maysek bezalaxe.

Eredu arrakastatsua dela uste du Aiora Renteriak, diskoaren gastuak lehen aldiz banaketarekin berdindu dituztelako. Euskal Herri osoan emandako aurkezpeneko zazpi kontzertuetara 3.500 pertsona inguru bertaratu ziren, eta beste hainbeste disko banatu. “Promozionalki, gainera, eredu ona izan da, jarraitzaile asko urduri jarri baitzen, eta e-mail mordoa jaso dugu diskoa nola lortu ahal zezaketen galdetuz”, azaldu du. Azkenean, jendeak erakutsitako nahiari erantzunez, dendetara ere zabaldu dute diskoa, kasu honetan, banatzaile baten eskutik.

Etorkizuna, taldeen eta entzuleen esku

Diskogintza finantzatzeko ereduak etorkizunean nondik joango diren galdetzean, Aiora Renteriak dio taldeek hartuko dutela euren lanen gaineko kontrola. “Taldeek atera beharko dute hau guztia aurrera, bestela krisialdiarekin gehien galtzen dugunak gu izango gara”. Egoerari aurre egiteko, sortzaileak eredu berriak asmatzen ari dira, baina “diskoetxeek ere berdina egin beharko lukete. Zergatik ez dute begiratzen kanpoan zer egiten ari diren?”.

Sortzaileek aurrea hartu dute eta finantzazio eredu berriekin ari dira lanean. Diru bila hastean, musikaria orain ez da inbertitzaile handi batengana bideratuko, jarraitzaile fidelenengana baizik. Entzulearen esku dago etorkizuna.

Newest
Asier Urbieta, 'Island of the Pheasants'
“There are no limits for us and this is how it should have been premiered: without limits”
Since Wednesday in the North Basque Country, and since Friday in the South Basque Country, very few films are released in cinemas. That's what Faisai Island will do this week. Because fiction is the limits, says the director Asier Urbieta (Errenteria, 1979): they do not exist, we... [+]

94% of Early Childhood Education teachers are women
The younger the student is, the more feminized the work of a teacher becomes: In Early Childhood Education, more than 9 out of 10 teachers are women in the world, 67% in Primary Education and 54% in ESO. “It’s curious that other care-based jobs (nurses, nursing assistants,... [+]

2025-04-24 | Gedar
Protection against male violence: In the Southern Basque Country, 31% of reported cases did not include measures
At the national level, both the protection measures implemented and the applications submitted have decreased.

The 42nd edition of the Sara Writers’ Conference brings together a large number of Basque writers and readers
The attendees enjoyed a two-day programme of numerous activities, including a book fair, shows, workshops and round tables. For the coordinator, Maider Elcano, the strength of the Conference lies in having an "open space" that gives space to writers and creators.

People’s data privacy in question under the pretext of crime
The Minister of the Interior of the United Kingdom has indicated that it will publish data on the nationality of convicted aliens. Last week, it was announced that the police had leaked photos of 79 detainees.

2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Another policeman infiltrated by the environmental movement in Madrid is detected
The revelators La Directa and El Salto have reported twelve policemen who have infiltrated different collectives of the Spanish state since 2002. The most recent case that has been made public is the case of the Spanish police who used the false name of Nieves López. El Salto... [+]

2025-04-23 | El Salto-Hordago
Pictures of Arun Kundnani: "Racism has to do with the distribution of resources in society"
The militant and anti-racist researcher points to a clear starting point: the fight against racism is not a psychological or discursive task, but the urgency of dismantling structures.

The Spanish government has taken another step in militarization: Allocate 10,471 million euros more to Defensa
The expenditure that the Spanish Government will allocate to Defensa by the end of the year will represent 2% of the Gross Domestic Product: EUR 33,123 million. Sánchez points out that this decision is aimed at "guaranteeing the security of Spain" and "modernizing" the army's... [+]

Looking for a "solution" for Ukraine, or not?
On the road to "peace", Russia proposes to renounce territories that it does not control. In return, the US will provide you with a number of benefits, according to the Financial Times. However, Kremlin spokesman Dmitry Peskov warns: "Don't trust the media or those that are... [+]

2025-04-23 | Jon Torner Zabala
To play in a club in Gipuzkoa it will not be mandatory to participate in school sport
After being ordered by the Superior Court of the Basque Country to immediately comply with the ruling against school sports, the Provincial Council of Gipuzkoa informs that it will "accept and respect" the decision, that it will not appeal, and that it will await the resolution of... [+]

The construction of the submarine electric cable Gatika-Cubnezais takes precedence over the citizens’ complaint
The collectives opposed to the macroproject lament that the works go "at high speed". The THT No de Landes has organized a conference for April 27 with several international experts on the oceans, including the American-Canadian whale activist Paul Watson.  

Microplastics derived from starch could be harmful to health
Microplastics produced from biodegradable starch-based plastics have been found in one experiment to affect the health of mice. Researchers warn that it is imperative to better investigate the safety of bioplastics before their use continues to increase, especially in food... [+]

The importance of women in the world of work is reflected in the Museum of Fine Arts of Álava
35 works by artists from Alava have been created. Family and work at the exhibition in Vitoria. The choice has been made by excluding other situations and stereotypes in which women have often been painted throughout history, giving importance to those linked to the work. It... [+]

Eguneraketa berriak daude