Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Izpirituaren bazka

  • Joxemiel Bidator ::Hutseaniko hazkurria eta beste

    Pamiela

    orrrialdeak ::120

    prezioa ::14€

Hutseaniko hazkurria eta beste
Joxemiel Bidador mingarriro gazte hil zenean, gogoan dut arrotz egin zitzaizkidala egunkarietako laudorioak: dantzari eta ikertzaile, isildu gura duten Nafarroako literaturaren antologo, historialari nekagaitz… Itzuli naiz une haietara, eta hilerriko haize hotza datorkit; gizonaren epeltasuna. Bidador amultsu hori, alabekin txoratua, Euskal Herria bezain nafarra, barreka-barreka zegoena beti, kausitu dut berriro liburu honetan. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria zeneko akta bat bezain perfektua bere elea, igartzen da maitasunez orraztu dutela Irigaraik eta konpainiak Pamielan antologia hau. Alargunaren adostasunarekin azken ukituak harturik, bertan gordeko da betiko Bidadorren bihotz handia.

Errespetuz eta emozioz irakurri dut liburua, ulertuz zenbait muga. Kontuan hartuz, esate baterako, azken parteko Andrea eta desgizonaren gauzatzea eta Garañoko gatazkaren bart bezperan egin besta isila iruinsemearen poesia osoa liburu bakarrean biltzeko gogoz ekarri dituztela. Izan ere, lehiaketetan saritutako bi lanok ez dira ezinbestekoak. Lehena neurtitz ilunekin idazteko ahalegina da, eite klasiko eta formalistetan barna duda-mudan egindako bidea. Bigarrena, berriz, gure sustrai, historia eta folklorearen esplorazio sentimentala da, balio arean mugatukoa.

Hutseaniko hazkurria beste kontu bat da, horratik. Bidadorrek kontatzen digu izatearen ibaiek beldurtzen dutela, pozarekin nahastean datozen urek. Esperantza eta nekeen orrialdeotan poesia barne-barnekoa dago, existentziari eta ni-ari buruzko poemekin hasten dena –Barneko harrarena edo Beste niarekin eleketan–, eta era berean barne-behaketa iruzurtiaren kritika bihurtzen dena aurrerago: “Nia ez da agertzen egungo (euskal) poesia (post)modernoan,/ baizik ere niaren projekzio faltsua,/ karikatura,/(…)”.

Dilema pertsonalotatik abiaturik zabaldu egiten da liburua alegiazko zein benetako zelaietara. Denboraren iragaiteaz eta naturaren ispiluez mintzo zaigu. Noizbehinka, hizkuntzari buruzko gogoeta bat oparitzen digu, edo historiari buruzkoa. Plazerez jarraitu ditut bere ibilerak, bere ezbaiak eta segurantza-itxurak, eta hamazortzigarren orrialdera itzuli naiz behin eta berriro. Poema ikaragarri eder horretara, eta Baternaineko hilerriko agur-iluntzera, behin eta berriro. Poema horrek, berak bakarrik, justifikatuko luke liburu bat, bizitza oso bat idazten.

ASTEKARIA
2011ko urtarrilaren 23a
Azoka
Newest
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Medieval Women Copyists

Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.

But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Conflict and Abuse Are Not the Same” to Address Feminist Debates
Katakrake brings Laura Macaya’s book to Basque. It has been translated by Amaia Astobiza with the aim of opening debates within feminism and approaching it from other perspectives.

U.S. Withdraws Visa from 300 Students Mobilized for Palestine
The new U.S. president signed a decree on January 30 authorizing the expulsion of foreign students participating in pro-Palestinian demonstrations. Student visa cancellations have been repeated since then.

2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
The Bar Helena wins the Human Rights Film Festival Award
This year, the filmmaker Helena Taberna will receive the Human Rights Film Festival Award in San Sebastian. The award ceremony will take place on Friday, April 11, at 8:00 p.m. at the Victoria Eugenia Theatre.

Eguneraketa berriak daude