Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Erreforma hau eraso larria da, eta erantzun kolektiboa behar du, horregatik goaz grebara"

  • Beatriz Martxueta LABeko Politika Sozialeko arduraduna da. Espainiako Gobernuak bultzatu nahi duen pentsioen erreformak eskubide soziala “merkantzia” bihurtuko duela dio, eta horregatik daudela errotik kontra. Elkarrizketa hau egiteko unean, CCOO eta UGT negoziatzen ari dira Moncloan, eta erretiroa 67 urtera atzeratu ala ez dute ardatz: “Ez dugu ulertzen, erreformaren beste neurriek de facto ekarriko dute erretiro adina atzeratzea”.

Beatriz Martxueta

Espainiako Gobernuak pentsioen erreforma onartu nahi du urtarrilaren 28an. Zer ekarriko dio erreforma horrek herritarrari? 

 
Neurri hauen ondorioak benetan larriak izango dira. Alde batetik prestazioak murriztuko dira: zenbaketa 20 edo 25 urtera igotzen bada, pentsioetan %20ko murrizketa ekar dezake. Horrez gain, jende askori eskubide hori ukatuko zaio, 15etik 25era igo nahi baitute kontribuzio urteen muga prestazioa jaso ahal izateko. Eta erretiro adina 67 urtera atzeratzeak ere ondorio latzak dauzka. Momentu honetan, milaka langileren pentsioa –batez ere emakumeena eta gazteena– kinka larrian dago, prestazioak merkantzia bihurtu nahi dituzte eta gure eskubideak erosi beharko ditugu.

 
Erreforma horren defendatzaileek diote biztanleriaren zahartzeak sostengaezin egin duela egungo pentsio sistema, horrela al da?    


Mila eta bat azterketa daude ondorio horretara eramaten dutenak. Ikerketa horiek 90eko hamarkadan hasi ziren bultzatzen eta  atzean beti dago finantza botorea (BBVA, Santander, FEDEA...). Konstatazio bakarra dago: ikerketa horiek esaten zuten 2010ean pentsioen sistemak kiebra joko zuela, baina momentu honetan Erreserba Funtsak superabita dauka. Egia da gero eta urte gehiago bizi garela, baina arazoa ez da pertsonena, kotizazioena baizik. Mila pertsonatik batek ere ez badu kotizatzen sistema kiebran dago, baina guztiek kotizatzen badute, eta gainera, kotizazio horiek onak badira enplegu duina dutelako, bada orduan gizarte segurantza on bat izango dugu.
 

Zer dago, orduan, erreforma horren atzean?


Helburua pribatizazioa da. 80ko hamarkadan enpresa produktibo publikoak pribatizatu ziren. Orain zer dugu? Zerbitzu publiko eta sozialak. Hor sartu nahi dute eskua, pentsio publikoak gero eta errakitikoago utzi eta jendea behartu plan pribatuekin osatzera. Publikoak ez dio inolako etekinik ematen kapitalari.  


AEBetan funts horiek lehertu zuten finantza krisia, ez dira oso eredugarriak...   


Kapitalak esaten dio Europari zer egin behar duen eta estatuek aplikatzen dute. Hori ikus dezakegu Maastrichtetik Pentsioen Liburu Berderaino. Adibidez, Liburu Berdean lan erreforma egitea gomendatzen zen, eta ikusi dugu zer ondorio izan dituen Euskal Herrian: 176.000 langabe abenduan, azken hamabost urtetako kopuru handiena.


Dena den, pentsio sistema honek erreforma bat behar du?


Baliteke. Baina zergatik ezin du izan zerga bidez finantzatutako sistema? Beste herrialde batzuetan egiten da, kotizazioak alde batetik eta zergak bestetik...
 

Erreformaren puntu nagusietako bat erretiroa 67 urtera atzeratzea da. Aldiz, gazteen artean gero eta lan gutxiago dago eta prekarioagoa da. Paradoxa al da?


Bai, hor ikusten da zer nolako logika duen erreformak. Egun gazte bat 30 urterekin sartzen da lan merkatuan batez beste, eta modu prekarizatuan: sartzen da, hilabete batzuk lan egiten du, ateratzen da, berriz sartu...  Gazte gutxik izango du pentsio duina eta askok ez dute hori ere izango.
 

Horrez gain, Toledoko Itunak hainbat gomendio egin ditu, ez dira garrantzi gutxiagokoak...


21 gomendio egin ditu eta bizpahiru kenduta, gainerako guztiak murrizketak dira. Hor sartzen dira pentsioa kalkulatzeko kotizazio urteen zenbaketa 15etik 25era igotzearena, kontribuzio-prestazioa edukitzeko 25 urte kotizatu beharra, eta 65 urterekin pentsioaren %100 kobratzeko gutxienez 40 urte kotizatu beharra. Baina badaude sindikatu konkretu batzuk erretiroa 67 urtera ez atzeratzeko borrokan zentratu direnak.

 
Zergatik uste duzu zentratu direla horretan? 


Ez dakit, momentu honetan negoziatzen ari dira. Akordio batera iristen badira, Zapateroren Gobernua eta sindikatu horiek “garaile” atera daitezke, bata elkarrizketa soziala posible dela esanez, eta besteak indar erakustaldia egin dutelakoan. Baina egiaz, beste neurriekin de facto atzeratuko da erretiro adina. Ez dugu ulertzen zergatik ez duten beste neurri horien kontra ere borrokatzen. Kalkulu politikoa? Kalkulu sindikala?
 

CCOO eta UGTrekin harremanetan izan zarete erreforma honen inguruan hitz egiteko?


Ez. Guk gure agenda daukagu.  Erreformak planteatzen dituen neurri horien kontra gaude, ez neurri bakar baten kontra. CCOO eta UGT  negoziatzen ari dira eta akordio bat lortzen badute erreforma babestuko dute, hori guretzat onartezina da.

 
Urtarrilaren 27rako greba orokorra deitu duzue euskal gehiengo sindikalak. Zergatik hartu duzue erabaki hori?  


Grebara goaz langileekiko konpromisoa dugulako eta gure erantzukizuna delako. Eraso larri honek erantzun kolektiboa behar du. XIX. eta XX. mendean borroka eginez irabazi ziren eskubide sozial guztiak murrizten ari dira eta horrek ekartzen duen bakarra miseria eta pobrezia da.
 

Rodolfo Aresen ustez ez gaude “grebatarako”, zer erantzungo zenioke?


Arduragabekeria dela ere entzun izan dugu. Guk argi daukagu, ez diogu jendarteari bizkarra emango. Pentsio eskubidea defendatzeko, beste eskubide bat erabiliko dugu, greba eskubidea.


Erreforma ulertzea ez da erraza, eta gazte bati jubilazioa urrun geratzen zaio. Hasi al zarete lantegietan grebaren inguruan informatzen? Zer inplikazio sumatu duzue?


Jendeari gauzak argi eta garbi esan behar zaizkio, eta argi duenean, erantzuten du. Egia da gaztearentzat pentsioak urruti daudela, baina esan behar zaio: zuk momentu honetan  irabazten duzun diruaren zati bat desbideratzen ari dira hilero-hilero etorkizunean hori izan dezazun. Orain lantegietan batzarrak egiten ari gara, bozketetan ez gara hasi, baina nabari da langileak sekulako eraso gisa hartu duela erreforma hori.


Gurean, aurrekari oso hurbileko bat daukagu Iparraldean, udazkeneko greba orokor gogorra. LABek aktiboki hartu zuen parte. Zer irakasgai atera duzue datorrenerako?


Horrelako eraso baten aurrean mugitu egin behar dela, jendartea, langileria, ikasleak... Frantziako Estatuan ikasleen kolektiboak sekulako indarra du, horietatik ikasi behar dugu, eta horrelako erantzuna eman behar genuke, erasoa ere tamainakoa delako. Azkenean, Sarkozyren erreforma onartu egin zen, baina inork ezin du ukatu Frantziako jendartearen haserrea kaleetan islatu zela.


You are interested in the channel: Pentsioak
Pensioners in the Basque Parliament will demand that their minimum income be equivalent to those of the SMI
The Pensioners' Movement of the Basque Country will present the popular legislative initiative in the House of Vitoria-Gasteiz. A deadline is given until 24 April to collect more signatures and all persons over the age of 18 registered in the three territories are invited: Araba,... [+]

2024-12-19 | Gedar
In Europe, 13% of pensioners have to continue working
4.9% of new retirees have to reconcile the pension with some work in the Spanish state. In Estonia it is 55%.

2024-11-12 | Jon Torner Zabala
Pensions will rise by 0.9% in Iparralde compared to the new year
Starting on 1 January, the French Government will increase pensions by 0.9% before its initial announcement, as it did not plan to raise pensions until July 2025 to save EUR 4 billion.

The delay in the retirement age does not compensate: we will die sooner and the state will lose money
According to a study carried out in the Spanish State, the delay in the retirement age has negative consequences, not only for the worker himself at risk of early death, but also for the public fund: It would have a social loss valued at EUR 8,564. "It does not compensate,"... [+]

2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"In verses," I. Pensioners. Bertsolaris Competition
Call for every Monday to bring to the street the songs that go to the street
The Basque Pensioners' Movement has launched a special competition for bertsos: "In pension systems." Basques over 60 years of Euskal Herria and the diaspora have a deadline until Monday, January 15 to put bertsos on the street. They announce that the awards will be special and... [+]

2023-11-10 | Ahotsa.info
€ 1080 Now the popular initiative calls to participate in the demonstration on Saturday
Now, by means of a press conference, the event will be held on Saturday at 17:30 from Plaza Baluarte. They also wanted to make a special appeal to Navarre women because "the gender gap in pensions is undeniable and therefore completing the minimum pension at EUR 1080 is a... [+]

They call for Navarre budget money to be allocated to a minimum pension of €1,080
In Navarre, 51,000 people have a pension of less than €1,080. 66% are women. The Government of Navarra is being called upon to take responsibility and to secure minimum pensions.

2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pensioners mobilize at Bilbao holidays
Thousands of pensioners have taken to the streets on Monday, along with txistularis and comparsas, taking advantage of the impact of the Bilbao Big Week. Claims have been made as a minimum pension of EUR 1,080.

Retire at 72? Why the proposal of the Spanish business lobby has no grip
The Employers' Circle of Spain says that the way the public pension system does not fall bankrupt "within five years" is to extend the retirement age between 68 and 72 years. This lobby uses the same discourse as the extreme right in the United States and elsewhere.

2023-06-28 | ARGIA
A mauletarra must testify before the court in connection with the protests against reform of the
The mauletano who was arrested at a demonstration against the reform of the retas must testify at the Baiona court next week. Several citizens express their solidarity: “Repression is accelerating the rise.”

Despite the reform of the reserves, the crowd reconvenes in Baiona
Today, in Iparralde, the fourteenth day of strike against the reform of the reserves is celebrated. The trade unions have convened a demonstration in about 250 cities in the French state.

Late retirement and longer working hours

What is the thought of the small trace of the complaints made on 28 April and that their only succession is the continuous chain of accidents and deaths of workers. In Azkoitia, once again in construction, a 62-year-old worker dies in a very common and therefore avoidable... [+]


The Pensioners' Movement of the Basque Country will make three marches requesting a pension of €1,080
They left Bilbao and Bergara on Monday and Agurain on Tuesday. On Thursday, the three demonstrations will be held in Gasteiz.

2023-05-17 | Joana Garcia Lera
Black Retirement

When grandparents were young, retirement was represented as a time to enjoy life. Period of collection of the fruits of the work carried out during these years. What a satisfaction! It is a pity that young people today are never able to feel. You might think I'm a pessimist, but... [+]


The French Constitutional Council rejects the referendum on reform
On 8 June they have the next option to overturn the law that has gone from 62 to 64 years. In fact, on that day they will vote on the bill proposed by the independent group Liot to annul the law. The unions have set the fourteenth day of strike for 6 June.

Eguneraketa berriak daude