Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Lantokia euskalduntzeko ez da aski hiru urteko plana"

  • Enpresetan euskara planak diseinatzen hasi zen duela urte batzuk, diseinatzea zer zen ere ez zekiten garaian. Urtetako esperientziaren ondoren doktorego tesia idatzi du, langileek euskararekiko duten hasierako jarrera eta praktikan duten portaeraren arteko aldeak aztertuz.
Joxpi Irastorza
Dani Blanco
Joxpi Irastortza (Lazkao, Gipuzkoa, 1961) Emun-en (Lana Euskalduntzeko Kooperatiba) ari da lanean hamaika urtez geroztik. Euskara planak txertatzen hasi zireneko urteak gogoan, termino ugari, hala nola, motibazioa eta jarrera, nola nahasten zituzten du akorduan. Enpresa bateko adibidea kontatu digu: Langileei galdetegia pasa zieten jakiteko ea abian jarriko zuten euskara planarekin bat egiten zuten ala ez. %95ak baietz erantzun zuen. Hala pentsatu zuen Irastortzak: “Hemen eginda zegok, horrelako jarrera baldin badago”. Euskara plana abian jarri eta aste gutxira konturatu ziren zerbaitek huts egiten zuela; jarrera ona bai, baina ez zen euskararen erabileran islatzen. Motibazioa, hitz magikoa, etorri zitzaien burura eta hala hasi ziren bidea egiten. Emaitza teorikoa, alegia, doktorego tesia, 2010eko uztailean aurkeztu zuen lazkaotarrak: Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera.

Tesiko ondorioetako bat da hau: gauza bat da euskara planaren aurrean langileek erakusten duten jarrera (ona), eta bestea, zeregin konkretuetan euskaraz aritzea.


Badago adierazle oso-oso esanguratsua: terminologia. Orain ehun urte, baserri mundua gailentzen zen garaian, lanabesak inongo arazorik gabe izendatzen ziren euskaraz. Halako batean jo zuen atea industrializazioak eta ordutik tresna horiek erdaraz bataiatzen joan dira. Ehun urteko tradizioa aldatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ohiturak aldatzea oso-oso konplexua da, motibazio egiturak ere oso konplexuak dira. Hau ez da guk hasieran saltzen genuen bezala, hiru urteko plana. Nik bederatzi urte egin nituen enpresa berean eta beste teknikari batek jarraitzen du orain.

Garai bateko mitoaren arabera, ikastolako haurrak hazi ahala euskararen errealitatearen aldaketa neurri berekoa izango zen. Ikusi da ez dela neurri berean aldatu, eta askok espero baino neurri txikiagoan. Lan munduan gauza bera gertatu al da?


Enpresetara saltzera joaten ginenean puntuetako bat horixe zen: belaunaldi berri hauek aldatuko dute enpresako egoera linguistikoa. Hori ez da horrela.

Norbait euskara aldarrikatzen hasten bada, langileen eta baita zuzendaritzen jarrera ere bada esatea, “bada, nahi badute egin dezatela!”.

Sumatzen da. Adibidez, kanpotik datorren eta bazkidea ere ez den langileak nola aldatuko du errealitatea enpresan? Uholdea ez da kanpotik sartzen, eta sartzen bada ere, ez dauka pisurik, nekez aldatuko du. Indarrak barruan egon behar du. Belaunaldi berriak euskaraz ikasita datoz lan mundura, komunikatzeko eragozpenik ez daukate... baina nire galdera da: Euskarari eta euskal kulturari buruz hitz egiten da ikastetxeetan? Hortaz hezten da? Horrek izugarrizko eragina luke.

Kontzientziaz ari al zara?


Bai, edo nahi baldin bada pentsamenduaren garapenaz. Gauza batean burua garatuta baldin badaukagu gure bihotza ukituko du, eta gure bihotza ukituta badago, pauso batzuk emanaraziko dizkigu. Eskolatik lan mundura kontzientzia mehearekin datoz. Nahiz eta izugarrizko kontzientziarekin etorri seguru asko harri kozkor handi batekin egingo dute topo, baina agian hori bideratzeko armak edukiko dituzte. Baina hizkuntza komunikatzeko tresnatzat bakarrik duenak... Euskaldunak lan mundura sartzeak ez du esan nahi ezinbestean aldaketa eragingo dutenik.

Tesiaren beste ondorioetako bat: enpresak helburuak finkatu ditu, eta emaitzak ez dira berdinak kanpotik jarraipena eginda ala ez eginda.


Bi bide konparatu ditugu ikerketan: pertsuasioaren zeharkako bidea eta zuzenekoa edo erdikoa. Egia da kanpo eraginarekin kanpo eraginik gabe baino emaitza hobeak lortzen direla. Hau da, intentzioa edo konpromiso pertsonala azaltzea bada zerbait, baina nahikoa al da? Denborarekin konturatu ginen ez dela nahikoa. Jarreraren eltzea pizteko sua behar da eta su hori intentzioa edo konpromisoa da. Sua eman diezaioket eltzeari, baina kasurik egiten ez badiot erre egingo da, edo auskalo zer gertatuko zaion. Tesian defendatu dudan bidea bestea da, konpromisoa ondo dago, baina bultza dezagun euskarari buruzko hausnarketa langileen artean. Lehenengo bidearekin emaitza onak lortu ditugu, baina ibilbide motza dauka. Langilea kontzientziaduna bada aurrera egingo du, noski, baina langileen gehiengoa ez da kontzientziaduna, gizartean bezalaxe. Bernardo Atxagak ondo asko bereiztu zituen hiru tipologiak, patetikoak, sinpatikoak eta antipatikoak –euskaraz bizi nahi duten militanteak, aldeko jarrera erakusten badute ere euskaraz bizitzeko ahaleginik egiten ez dutenak, eta euskararen kontrako jarrera dutenak–. Askotan patetikoen babesa bilatzen dugu, baina nola tira besteengandik? Bada, gutxien gutxienez, hurreratuz, euskararen inguruan natural eta goxo hitz eginez. Paradoxikoa dirudi: euskarari buruz hitz egin, gero euskaraz hitz egin ahal izateko.

Euskaldunetaz ari zara, ez erdaldunetaz.


Bai. Irratian entzun nuen behin: euskarari buruz hausnarketa gutxiago eta hitz egin gehiago. Jakina, hori da nahi duguna, baina ez da gertatzen dena. Gure emaitzetan ikusi dugu gogoeta egiten dutenek, egiten ez dutenek baino emaitza hobeak lortzen dituztela. Eragilea denak bere bidea egingo du, baina zenbat eragile aurki ditzakegu enpresetan? Euskaldunok motorra izan beharko genuke enpresetan, baina nekez egiten dugu lan hori. Momentuz masa hori erakarri beharko genuke.

Euskalduna zenbateraino ohitu da beldurrean bizitzen? hau da: “Lanean euskara egiten badut nire lana kaltetu dezake; horrek ez badaki euskaraz eta hala egiten badiot deseroso sentituko da...”.


Ez dakit beldurrak diren, lotsak... Horrelako kontuak langileekin egindako gogoeta saioetan mahai gainean jartzen dira. Gogoeta saioa hori da: bakoitzak hizkuntzarekiko dituen usteak, iritziak, ideiak azaltzeko gunea. Hori da guk planteatzen dugun minimoa. Hitz egiten ez baldin bada, alferrik da.

Duela urtebete inguru enpresa batean erdaldunekin ordubeteko bost saio egiteko asmoa genuen. Erdaldun “euskaltzaleak” ziren. Hirugarren saioa uztailean egin genuen. Enpresak euskara ikastaroak eskaintzen zituen, baina azken lau-bost urteetan inork ez zuen izenik eman, presiorik ez zuten sentitzen. Irailean, matrikulazio garaian, guk ezer esan gabe, gogoeta taldean ari ziren zortzi lagunetatik zazpi euskara ikasten hasi ziren. Zerk eragin zien langile haiei pauso hori ematea? Faktorerik behinena hori irudi zitzaidan: haiengana hurbiltzea, sentimenduak eta ezagutzak konpartitzeko aukera ematea.


Zer ikertuko zenuke hurrengo?


Nire ikerketa guztiz kuantitatiboa izan da. Kualitatiboa egingo nuke hurrengo, alegia, gogoeta saioak egin eta langileen iritziak, jarrerak, bizitza historiak jaso.

Newest
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


News of an achievement: In the Museum of Navarre you can visit the Hand of Irulegi in Basque
Complaints have been received by the Observatorio de Derechos Lingüísticas: guided tours in pure Spanish, as well as in the entrance services. The curious thing is: go to see the bronze object that is believed to contain the words of the language of the Basques... and the... [+]

The use of video games has increased among adults, according to Ipsos
Julen Linazaroso, from Macsonrisas, explains that the reward balls, loot boxes and others aim to play more hours of video games. The use of video games among people between the ages of 35 and 64 has increased from 2023 to 2024, according to data provided by Ipsos.

11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros

This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


A call to put a stop to the "fascist aggression" in Errenteria
Dozens of citizens have called for a demonstration with the slogan “Freedom in the face of fascist aggression”. On Friday 21, at 7:00 p.m., the protest will leave the People’s Square and the callers want it to be as crowded as possible to put a stop to the fascist... [+]

Eguneraketa berriak daude