Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Periferiara

Dani Blanco
Badira periferian bizi direnak; hirien periferian, munduaren periferiatan, bizitzarenetan, mugetan bizi direnak. Eta jakin badakigu, erdigunean hain ondo bizi garenok ere posible dugula harako bidea egitea. Periferiara, sistemaren ertzetara joan gaitezke, bidal gaitzakete. Begira duzun horrek bidal zaitzake, periferiara.

Begira ditugun begiei begira osatzen omen dugu gure gua, zure zua, nire nia. Begirada abegitsuak, lagunaren begiradak, begirada galduak, itsuak eta begiratzen gaituzten arren ikusten ez gaituztenak. Hortaz pentsatzen ari zarela, behin hor nonbait, autopista ertzeko iragarki erraldoietan letra larriz irakurritakoaz akordatu zara. Badirela periferian bizi direnak; hirien periferian, bizitzaren periferian, munduaren periferiatan, mugetan. Eta horrelaxe ikusi zaitu berak, begiratzen zaituen horrek: periferiako.
    – Erdiguneak ezin omen ditu ertzekoak maite– gogorarazi dizu lagun batek, telefonoa belarrian, kotxeko giltza eskuan eta alaba besoetan daramazun artean.
  
    – Baina ertzekoak behar ditu, halabeharrez– erantzun diozu. Eta halaxe hasi duzu zentrotik periferiara doan bidea. Bidaia txartelik zenuenik ere ez zenekienean, ezustean.

Burua leihoko kristalean ipinita, parkeek berdeak dirudite, eta urdin dago zerua, eta ez dakizu ze egunkaritan irakurritakoaz akordatu zara: andrazkook omen dugun halako beirazko sabaiaz, eta emakume-ama-langile hitz kate inposibleaz.
Begira dituzun begiek ez dute horrelako hiritarrik nahi haien hiriburuan. Kartzelak lepo daude, manifak modaz pasata, erretzea debekatuta, periodikoak inprimatzeko papera amaitu egin zen, eta merkea da periferiarako noranzko bakarreko errepideak eraikitzea.

    – Emakumea, “joko-arauak ezagutu eta onartzen ditut” laukitxoa markatuko zenuen ala?– galdetu dizu lagunak larrituta. Baina zuk ez duzu horrelakorik gogoratzen. Ez zenekien horiek jokoaren arauak zirenik.

Zorionez, supermerkatu batek postontzian utzitako katalogoan irakurritakoaz akordatu zara: zentrotik zenbat eta urrunago, are eta txikiagoa erdiguneak eragiten duen indarra, txikiagoa da erdigunearen boterea.

Horretaz akordatuta irribarre egin duzu, haraxe zoaz eta hantxe ikusi dituzu garai bateko kantari ezagunak, periodikoetako “plumilak”, Patxi errementaria, eta Mafalda dator hamaiketako manifaren pankarta-buruan, eta haraxe zoaz jendartera, zapata gorriak oinetan, txorizo bokadiloa eskuetan, libre, libre, periferian.

Newest
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


The majority of Hondarribians support a single parity, according to a municipal survey
Of the respondents, 45.6% preferred a single equal partnership for the people and more than 65% indicated that in order to resolve the conflict of the partnership, citizens should participate in conferences and workshops on this issue.

2025-02-05 | Iñaki Murua
Long way in small steps!

The road goes by steps, and I learned a little while ago that it seems to have already begun. But people also want to learn to fill that sentence with content. Alone we could achieve little, maybe even resignation as soon as we started. Gathering huge crowds can also complicate... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


They don’t know why

The Department of Education doesn't understand why public employees have gone on strike. He's got to ask the LAB Syndicate. This union signed an agreement with the department in April 2023. Two years later they have also called for a strike because, unlike the previous ones, the... [+]


From Julen Goldaraz, 'Flako Fonki'. Chess and jacks
"I don't know if I've improved the Basque language or lost my embarrassment, but that makes me very happy"
Although I knew him by sight before, the world of music has brought Julen Goldaraz and me closer together. I immediately knew Flako Chill beyond that image that the Mafia showed and that has largely conditioned my relationship and opinion with the project. Four or five years... [+]

The Generalitat wants to ban mobile phones at all stages of compulsory education
From Early Childhood Education to the end of Compulsory Secondary Education, the Minister of Education of the Generalitat de Catalunya aims to ban mobile phones in schools. It also aims to study the lack of technological materials in the classrooms of children up to 6 years old... [+]

2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


The Geopolitical Limits of Democracy

The liberal democracy of the Western countries has a growing appearance of a minimalist democracy. At the heart of the definition would be respect for changes in government through elections. The authoritarian variant of this was called competitive authoritarianism by political... [+]


Unemployment increases in the Southern Basque Country, especially among women and young people
Among the unemployed, 2,302 more people were registered in January in the Southern Basque Country, of which 2,173 are women, according to data provided by the Spanish Ministry of Labour.

Deep burns of Napalma

Vietnam, February 7, 1965. The U.S. Air Force first used napalma against the civilian population. It was not the first time that gelatinous gasoline was used. It began to be launched with bombs during World War II and, in Vietnam itself, it was used during the Indochina War in... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Territory and architecture
Bathroom of the house

This wedge that the announcement on the radio Euskadi to replace the bathtub with a shower encourages the commencement of the works in the bathroom of the house. A simple work, a small investiture and a great change are announced. There has been a shift in toilet trends and a... [+]


Eguneraketa berriak daude