Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Anoeta, ‘Zutabe’ 106 eta Auzitegi Nazionala

otegi
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ANOETAKO PROPOSAMENA dela eta, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun berean, Eusko Jaurlaritzak biktimen memoria omenduko du, Espainiako Estatuaren ehunka biktima bazterrean utzita. Aste honetan ekin dio Lopez lehendakariak –ezker abertzalea kanpoan utziz– bake prozesuaz jarduteko alderdien errondari.

Aste honetan, halaber, Brian Currinek ETArekin hitz egingo duen nazioarteko boskotearen zeregina azalduko dio euskal gizarteari, argi utziz ez dela erakunde armatuarekin bilduko honek Bruselako Adierazpenari baietza eman arte. Bitartean, PSE-PPren gobernu itunaren jarraipen batzordeak ezker abertzalea eta PSE-EEren arteko bileren ika-mikaz jardungo du, Jesus Egigurenen bidea pertsonalizatuz eta gutxietsiz, baina sozialista eta ezker abertzalekoen kontaktuen ateak ezin itxiz.


2004ko azaroan aurkeztu zuen Batasunak Anoetako Proposamena eta han irudikatu zen lehenbiziz zerbait berria egosten ari zela ezker abertzalean. Aurrera begira bide soilik politikoak erabili behar zirela azpimarratzeaz gain, ENAMek lehenbiziz onartzen zuen negoziaketa batean gai politikoak alderdien mahaian ebatsiko zirela eta ETAk eta Gobernuak gai “teknikoez” jardungo zutela, hau da, nagusiki preso, errefuxiatu, arma eta gisakoez. Gero Loiolako prozesuan eskema ez zen bete, baina hazia ereinda zegoen.

ANOETAKOAREN ONDOREN
, zalaparta handia eragin zuen ETAren 106. Zutabe-k. Bertan, beste gauza askoren artean, erakunde armatuak segurtasun indarren aurkako mehatxuak berresten zituen eta zerga iraultzailea ordaintzen ez zutenei ere mezu bera luzatzen zien. Bere edukian argi ikusten zen Belodromoko ekitaldia baino lehenago idatzia zegoela, baina Espainiako hedabide zenbaitek azpimarratu zuen ETAk Batasunaren ekimena baliogabetu nahi zuela horrekin.

Zelanbait, ekitaldiak gizartean eta alderdien aldetik izandako harrera ona desegin gura zen, zer eta gutxi gorabehera adieraziz Batasunak bakea nahi zuela, baina ETAk ez, eta honek gauzak bere lekuan jartzen zituela Zutabe harekin. Gaur egun, orduan Batasunaren eta ETAren nahiak oso garbi bereizten zituztenek, Otegi ETAren aginduetara ari zela azpimarratzen dute Auzitegi Nazionaleko epaiketan.

Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegiren elkarrizketak giltzarri izan ziren Anoetako Proposamenera iristeko eta esperantza handiarekin hartu ziren euskal gizartean, horren adibide ugari dira hemeroteketan. Patxi Lopez berak ere, nahikoa ez zela adierazi zuen, baina urratsa zela onartuz; Jose Luis Rodriguez Zapaterok geroan ibili ahal izateko zirrikituaren ideia azpimarratu zuen. Egun Patxi Lopezen Gobernuaren sailburu den Gemma Zabaletak orduan Argiari adierazitakoak laburbiltzen du orduan Belodromokoari egin zitzaion harreraren giroaz: “Nik ere Anoetako proposa-
menaren alde egiten dut”.

PATXI LOPEZEN GOBERNUAK
ordu zailak bizi ditu, PPren presioa eta Madrilen PSOE ematen ari den urratsen artean kateatua. Bi norabideko urratsak Ferrazekoak: batetik, EAJrekin lotutako akordioak eta, bestetik, ezker abertzalearekin zeharka daramatzan ustezko kontaktuak.

EAJren babesari esker, 2012ra arteko arnasa lortu du Zapaterok eta tarte horretan bake prozesuan bideratu beharreko urratsak ondo doitzeko denbora hartu, jakinik gai hau giltzarri izan litekeela inkesten norabidea aldatzeko. Ez dirudi alor ekonomikoak asko lagunduko dionik, eta bake prozesua dela eta, PPren presioa ere itogarria bihur liteke. 2006ko esperientzia hor dago. Baina asmatuz gero eta 2012rako ETA jadanik ez dela jardun armatura itzuliko garbi bistaratzen bada, Raxoi garaitzeko zirrikitu bat zabalik geratuko zaio.

PSOEk edozein modutan izango du gaitza 2012an, baina Espainiako gobernuburuak nekez ahaztuko ditu 2004an Moncloa zapaldu aurreko egunak. Inork ez duen txakur handirik emango bere alde, baina Aznarrek 11-Mko atentatuez egindako kudeaketa baldarrak gobernuko lehendakaritzan jarri zuen. Historia ez dela errepikatzen diote, baina badaezpada...

Newest
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude