Anjel Lertxundi idazle oriotarrak jasoko du Espainiako Saiakera Saria, Eskarmentuaren paperak (Alberdania) lanagatik. Hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… bildu ditu liburu horretan. “Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik”, diote Alberdaniakoek euren webgunean: “Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea”.
Juan Zapater nafarrak zuzenduko du Bilbao Arte fundazioa, artista gazteen lana ezagutzera ematea xede duen ekimena. 1998an sortu zen fundazioa, Bilboko Udalaren kontrolpean, eta ordutik Javier Riaño izan da zuzendari karguan. Urtero hogei bat autoreri lan egiteko toki bat ematen diete Bilbao Arteko instalazioetan, hamabi hilabetez euren proiektuak garatzeko aukera izan dezaten.
'Beldurra' izeneko erakusketa pedagogikoa izango da ikusgai Gasteizko Artium museoan 2011ko ekainera bitartean. Gure beldurren jatorriari eta izaerari buruzko gogoeta bultzatu nahi du erakusketak. Ignasi Aballí, Pedro G. Romero, Mayte Vieta, Charo Garaigorta, Marina Nuñez, Elena Blasco eta Santiago Serrano artisten margolan, marrazki, eskultura eta collageak bildu dituzte bertan.
Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.