I Unibertsitateko maisua, nolatan? Lehen ere jardun naiz hamaika gelatan. Bai, baina sekula ez Birminghamgo mapan… hangoak hasi nahirik euskaraz kalakan, ezin nituen utzi irakasle faltan. |
III Zergatik ez zenuen orduan alde egin? Beste amets bat ere banuen nirekin, bertsolari izan nahi nuen berdin-berdin, eta Euskal Herrian geratu nintzen, fin, bi ametsetako bat behintzat bete zedin. |
VI Zenbat denborarako zoaz hara gora? Urte bakarrerako ez noa inora! Betirako ez zara han geldituko ba? Nahiz asko ez gustatu tea eta soda, nahia aldatzen bazait, hala izango da. |
II Zerk motibatu zaitu kanpora joatera? Asmo hau ez da sortu unetik unera: amaitu nuenetik Gasteizen karrera, pasatu nahi izan dut mugako barrera eta azkenik nire ametsa bete da. |
IV Aitzakia ote da bertsoa uzteko? Otaño Argentinan bizi zen ederto, Mañukortaren herri izana da Elko, bertsolariak ez du adinik hasteko, ezta Xabik gogorik ahoa ixteko. |
VII Nola bizi dituzu azken txapelketak? Gogoan ditut lehen aldien ferekak, baina ailegatzean rutinaren bueltak, desagertzean tripa peko tximeletak... errazago egiten dituzu maletak. |
V Zenbat denborarako zoaz hara gora? Urte bakarrerako ez noa inora! Betirako ez zara han geldituko ba? Nahiz asko ez gustatu tea eta soda, nahia aldatzen bazait, hala izango da. |
||
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.