Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ametsen ituna

Ederrak dira bai, Ixiar, Yeats poetaren hitzak edo pasartea: “Zure oinen azpian zabaldu ditut nire ametsak, goxo ibili beraz, nire ametsen gainean baitzabiltza”. Esanahi asko bilbatzen dituena, edota egoera askotan aplikatu daitekeena. Niri neuri, ekainaren 11n Lehendakaritzan egindako Euskara Aholku Batzordearen bilera datorkit gogora. Urtebete luzez, hau da, gobernu aldaketaren ostetik, bildu gabe ginen eta Itun berri baterantz izeneko Euskara 21 egitasmoarekin bukatu genuenez aurreko legealdia, behingoz, alderdi guztien oniritzia lortutako dokumentuarekin, bada, jakin-mina genuen euskara aholku batzordekideok harako dokumentuaren ibilbidea zein izango ote den ezagutzeko, gobernu berria egindako lanaz eta lortutako kontsentsuaz baliatuko ote den jakiteko, eta, jakin-mina baita, aurrerantzean Euskararen Aholku Batzordearen egitasmoak eta lan-lerroak zeintzuk izango diren jakitera emateko.

Lopez lehendakari jaunak egin zion bilerari sarrera, Urgell andreak Gobernuaren lerro ideologiko nagusiak aipatu zituen kulturari eta euskarari dagokionean eta Auzmendi andreak azaldu zituen, ondotik, Euskara Aholku Batzordearen zereginak datozen urteotarako.

Hiru ideia geratu zitzaizkidan: bata, Urgell andreak, euskara ez dagoela galtzeko zorian baieztatu zuela. Euskara dakiten hiritarren kopurua igoz doala aipatu zuen, euskararen egoeraren gainean egin izan diren etorkizuneko irakurketak alarmistatzat joz. Bestea, Auzmendi andreak Euskara Biziberritzeko Plana  berrikusi eta Euskara 21 garatzea izango direla aipatu zuela Euskara Aholku Batzordearen lan-ardatzak. Baina lehenbizi, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari (EBPN delakoa) izena egokitzetik hasi beharko dugula, bere hitzak erabiliz, “euskarak ez baitu biziberritzeko planik behar, bizirik dagoenez gero”. Eta hirugarrenik, Gobernuak politikoki oso markatuak dauzkan ildoak marraztu dituela, oso bide zuzena baina estua erakusten dutenak.

Eta hiru ideia hauekin, Yeats poetak bere esalditxo horretan aipatzen duena bezalaxe sentitu ginela esan nezake gehientsuenok: “...goxo ibili beraz, nire ametsen gainean baitzabiltza”.

Han ginen, bai, José Luis, betiko nasan, zutik, ordu hartan ordu hartakoak, baina berriro objektu arantzadun baten aurrean paratu ginen susmoa daukat. Euskara eta horren inguruan pizten diren gogoeta, bizipen, esperientzia eta sentimendu ororen aitzinean. Eta politikari dagokio arantzadunak diren objektu konplexu guztiekin gertatu ohi den bezala, objektu horiei arantzak kentzen saiatzea edota arantzadunak diren larruei buelta ematen jakitea.

Behingoz, Euskara 21 itunarekin lortu zelakoan geunden: denon ametsak arrautza otarra berean jarri genituelakoan; eta goxo genbiltzalakoan, bai baikenekien, guztien ametsen gainean genbiltzala.

Hauxe beraz eskatuko nioke nik orain gobernu berriari eta legealdi berrian lan egingo duen Euskara Aholku Batzordeari: ez ditzagula, animaliek egin ohi duten bezala – bizirauten jarraitzeko makinatzen dituzten tranpetatik ihes egiten– gure lan indarrak xahutu, eta ekin diezaiogula ehuntzeari; hau da, aurreko lanen hondakinetatik sortutako humusa profitatzeari, guztion ametsen oinarria baita, eta arantza askotatik, jada, nahiko askea.

Newest
2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Hezkuntzan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri da Valentzian

570.000 familiek euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren... [+]


Bergarako Txapa irrati libreak 40 urte bete ditu

Martxoaren 29an ospatuko dute irratiaren 40. urteurrena, musika, literatura eta tailerrak bilduko dituen Txapa Egunarekin.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


Eguneraketa berriak daude