Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Haurrak ohitu dira, helduak ez

  • Urteak joan dira indioak euskaraz berbetan ikusita gure aitita pantailari adi zurtz eginda geratzen zenetik. Ohitu egin da ikuslea bikoiztutako telebista saioetara. Hainbeste ohitu da ezen askotan arrotz zaion, kasurako, Songokuren erdal ahotsa.
Berebziiko espioiak
Josu Barambones EHUko irakasleak Burdinaho eta Berebiziko espioiak marrazki bizidunen bikoizketan erabiltzen den euskara aztertu du.
Jardunez hobetzen den neurrian, euskarara bikoiztutako produktuen kalitateak gora egin duela jakina da. Alabaina, euskal kulturaren esparrua ez da zabalegia, eta gutxi dira euskal bikoizleen ahotsak. Horrek sinesgarritasuna lapurtzen dio egindako lanari, lantzean atzerriko aktorearen ahotsa ezagututa bertoko aktore baten irudia baitakargu gogora, adibidez. Ez da kontu erraza baina, gero eta ordu gutxiago bikoizteko eskaria baitute bikoizketa etxeek. Ikus-entzunezko itzulpenaren mundua txikia da, oso hermetikoa, zaila da ikus-entzunezko testuen itzultzaile-egokitzaile edo bikoizleen munduan sartzea. Normalean, gainera, ez dute langileok langintza hori soilik izaten euren bizibidea.

Joan zen Irrati-Telebista eskola sortu zeneko sasoia, egun bikoizketa-etxeek prestatzen dituzte profesionalak. Josu Barambones irakaslea ere, EHUko Itzulpengintza eta Interpretazio lizentziaturako ikastaroetan, saiatzen da bere ikasleei ikus-entzunezko testuen itzulpenaren panoramika eskaintzen. Ikus-entzunezko itzulpenaren egoeraren errepasoa egin eta teknikak irakasten dizkie ikasleei; izan ere, ikus-entzunezkoak itzultzeko teknikak garaitiko testuetatik aldentzen dira: konbentzio jakin batzuk lantzen dira, testuetan erabili beharreko sinbolo jakin batzuen erabileraren jabe izan behar du itzultzaileak; muga teknikoei aurre egin behar zaie, mezua bi kanaletatik baitator, ikusizkotik eta entzunezkotik, eta irudiak agintzen du, horixe da ikus-entzunezko itzulpenaren maxima.

Ikus-entzunezkoen itzulpena eta bikoizketa ez eze, telebista egiteko modua ere asko aldatu da EITB bera hazten eta heltzen joan den heinean. Saioak erabat ezberdinak dira gaurko telebista hasi zenekoaz alderatuz gero, programazio ereduek bilakaera nabarmena jasan dute eta.

Bikoizketak Euskal Telebistan duen presentziaren azterketa sakona dakarkigu, hain zuzen ere, Josu Barambonesek irakurri berri duen tesian. Gasteiztarrak ETB1en kanpo emisioa aztertu du, eta ikerketa soziokultural hori oinarri hartuta, bikoiztutako zenbait testuren azterketa linguistikoa burutu du.

Aitorpen gutxi bikoizketari

Ikerketa horretatik ateratako ondorioak irakur daitezke bere tesiaren azken kapituluan: oro har, bikoizketan dabiltzan profesionalen errekonozimendua urria da oso, bikoiztutako bertsioetan ez da bikoizketaren egileen aipamenik agertzen. Normalean, itzulpena jatorrizko testuari lotzen zaio erabat, eta kasurako, cowboy bezalako berbak zuzen-zuzenean hartzen dira. Badira, alabaina, gurera egokitu diren kultur-erreferentziak ere. Naturalizaziora jotzen da, eta irudietan agertzen diren idatzizko kodeak off-ahots batek ematen ditu euskaraz. Itzulpen tekniken artean sarri jotzen da deskribapenera eta esplizitaziora. Halaber, erredukzioa eta modulazioa (esapideak egokitzea, kasurako) ere erabiltzen dira, batez ere testua irudiarekin batera joan dadin. Bikoiztutako testuetako ahoskera Euskaltzaindiak markatutako arauei lotzen zaio. Jatorrizko euskal testuetan, baina, lizentzia gehiago hartzeko ohitura dago. Bikoiztutako testuetako erregistroa jasoa izaten da, eta idatzizko ereduari jarraitzen zaio, askotan estilo aldetik nolabait jaso egiten delarik. Asmo didaktikoekin du zerikusia horrek. Ahozko erregistroaren falta igartzen da. Dena den, gauza bera gertatzen da jatorrizko euskal lanetan, ahozko espresioak kalkoak izaten direlarik, euskarazko ahozko esapide zuzenen kaltean.

Josu Barambones irakasleak berak azaldu digun gisan, erraz baiezta daiteke ETB1ek emititzen dituen generoak dokumentalak, marrazki bizidunak eta filmak diren arren, marrazki bizidunak nagusi direla erabat, filmek oso leku gutxi dute gaur eguneko programazioan. Euskal Telebistaren lehen hamar urteetan, ostera, filmek pisu gehiago zuten. Halaber, ETB2 kanpotik ekarritako telesailez mukuru dagoen artean, ETB1en ez da ia halakorik emititzen. Oso desberdinak dira programazio ereduak EITBren telebista kateetan, eta ugari dira horren arrazoiak. Arrazoietako bat euskararen egoera da; izan ere, ETB1ek eskola sistemaren jarraipena izan nahi du, eta hargatik bereizten da gainerako telebista publikoetatik marrazki bizidunen eskaintza zabal-zabalarekin. Telesailak eta filmak gaztelaniazko katean ematearen arrazoibidea, ostera, telebista generalisten ereduarekin lotuta dago; euskarara egin beharreko bikoizketa ETBk ordaintzen du oso-osoan, eta gaztelaniarakoaren gastuak, ostera, FORTA erakundea osatzen duten telebista autonomikoen artean banatzen dira. EITBren programazioan aipatzekoa da etxeko produktuen indarra eta pisua. Telesail bat etxean ekoiztea, kasurako, askoz ere garestiagoa da atzerriko telesail bat erosi eta bikoiztea baino. Halatan ere honakoan bestelakoak dira programazioa baldintzatzen duten faktoreak eta botere jokoak.

Euskaraz sortua sinesgarriagoa

Programazio eredua aztertuta eta kanpotik ekarritako generoen artean marrazki bizidunak gailentzen direla ikusita, Burdinaho eta Berebiziko espioiak telesailetako hamar kapitulu aztertu ditu Josu Barambonesek bere tesian, marrazki bizidunetako testuak baitira, nolabait, testurik errepresentatiboenak euskal bikoizketan. Bi telesail horiek aukeratzeko irizpideak ere ondo zehaztuta izan ditu ikerlariak: ikus-entzunezko materiala, bideoak eta gidoiak, eskura izatea, kasurako. Bikoizketa etxe ezberdinetatik ateratako testuak dira telesail horietakoak, ingelesetik itzulita sortutakoak; hartara, itzulpen joerak identifikatzeko eta aztertzeko bidea zabalik izan du ikerlariak. Jatorrizko testuak eta euskarazkoak konparatuta, eta itzulitako obrak eta Euskal Herrian bertan sortutako Karramarroen uhartea filmeko hizkuntza alderatuta jatorrizkoa sinesgarriagoa izaten dela ondorioztatu du ikerlariak, sarriago erabiltzen da hitanoa, ugariagoak dira ahozko esapideak, lizentzia gehiago hartzen dira ahoskeran... Halatan ere, ez du horrek inolaz ere esan nahi euskarara egindako bikoizketa desegokia denik. Gainera, kontuan hartu behar da oso obra gutxi direla euskaraz sortuak, eta hortaz, erreferentzia gutxi dute ikus-entzunezko testuen itzultzaile-egokitzaileek, literatur itzultzaileen aldean.

Programazio eredua dela-eta, badirudi haurrak ohituta daudela bikoiztutako produktuak kontsumitzera, baina datozen urteetarako erronka jende heldua euskarara bikoiztutako telesail, film eta bestelako saioetara ohitzea litzateke. Horretarako bide bakarra dago: euskararako bikoizketa indartzea. Azken urteetan, baina, filmak falta dira euskaraz, eta zinema aretoetan lehiatu ezin daitekeenez, berebizikoa da telebista publikoak garai bateko Zineoro saioaren moldeko ekimenak martxan jartzea. Josu Baranbonesen beraren iritzian, pena litzateke euskarazko bikoizketak lortutako kalitatea eta baliabideak galtzea bikoizketa urrituz doalako gure kateetako programazioan.
Bikoizketa etxeak
- 1980: Irrati-telebista eskola sortu zen.
- 1981: Lehen euskal bikoizleak lanean hasi ziren. Eskolatik
Eresoinka eta Galdakao Estudios sortu ziren, gerora K2000.
- 1985: K2000ko zenbait langilek Edertrac sortu zuten.
- 1986: Irusoin bikoizketa etxea sortu zen.
- 2004: Edertrac eta Irusoin bat eginda Mixer sortu zen.

Newest
2025-04-25 | Enbata

2025-04-25 | Aiaraldea

The daughter of the French prime minister also denounces that she was "brutally beaten" at the Betharram school
Helene Perlante, daughter of François Bayrou, testifies in the book Le silence de Bétharram (The Silence of Betharram), written by Alain Esquer. In the Catholic school that existed in the 1980s, students and for forty long years have been silently held back by the violence... [+]

The Spanish government withdraws its purchase of Israeli bullets
The President of the Spanish Government, Pedro Sánchez, has ordered the cancellation of the bullet purchase made by the Spanish Ministry of the Interior with the Israeli company IMI Systems. The decision eases the risk of rupture in the government coalition between the PSOE and... [+]

A bicycle march in Bilbao to denounce the increase in military budgets
The bicycle march will start from Bilbao and pass in front of the companies ITP Aero in Barakaldo and Sener in Getxo, because these two companies "are in charge of military production", according to the organizers. It will be a protest to denounce the increase in arms spending... [+]

A Busy Day of Pastors, in Ordizia
This year around 1,500 sheep have crossed the Gran Vía, divided into five herds. The official presentation of the new season of Idiazabal Cheese has been held at the City Hall. The cheese has been cut by Julen Baze and Peli Pérez de Anuzita from Restaurante Garena.

BY MADDI OIENART
“I started learning Basque by singing”
In 1997 he released his first album, Tierra Plata, with Mixel Arotze and Mixel Etxekoparr. He shares landscapes, silences and sounds that he has had in the background since he was very little. When he sings he feels that he is the transmitter of the previous voices and for this... [+]

2025-04-24 | ARGIA
Aritz Ochandiano denounces the attack on his house and associates it with his attitude towards renewables
Fagor, the sustainability manager of the cooperative, reports that two flares have been thrown at the family house overnight from Tuesday to Wednesday.

The Spanish government has spent 1,041 million euros on arms purchases from Israel in the last year and a half
Since October 2023, the Spanish State has signed 40 arms purchase contracts with Israel and its companies, half of them in the last half year. A contract between the PSOE and Sumar, which are part of the Spanish Government, has caused controversy, especially within the latter,... [+]

Asier Urbieta, 'Island of the Pheasants'
“There are no limits for us and this is how it should have been premiered: without limits”
Since Wednesday in the North Basque Country, and since Friday in the South Basque Country, very few films are released in cinemas. That's what Faisai Island will do this week. Because fiction is the limits, says the director Asier Urbieta (Errenteria, 1979): they do not exist, we... [+]

94% of Early Childhood Education teachers are women
The younger the student is, the more feminized the work of a teacher becomes: In Early Childhood Education, more than 9 out of 10 teachers are women in the world, 67% in Primary Education and 54% in ESO. “It’s curious that other care-based jobs (nurses, nursing assistants,... [+]

2025-04-24 | Gedar
Protection against male violence: In the Southern Basque Country, 31% of reported cases did not include measures
At the national level, both the protection measures implemented and the applications submitted have decreased.

The 42nd edition of the Sara Writers’ Conference brings together a large number of Basque writers and readers
The attendees enjoyed a two-day programme of numerous activities, including a book fair, shows, workshops and round tables. For the coordinator, Maider Elcano, the strength of the Conference lies in having an "open space" that gives space to writers and creators.

Eguneraketa berriak daude