Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Beti geratuko zaigu Zoragarrieta

  • “Bakoitza bere zoroak bizi du”, dio esaera zaharrak, baina nago ez ote legokeen egokiago pluralean: “Bakoitza bere zoroek bizi dute”. Nire kasuan, aitortzen dut Lewis Carrolek Alice Liddellentzat asmatu zuen mundua dela bizi nauten zoro horietako bat. Beharbada horrexegatik asmatua diot herrialde horri ustez nik bakarrik erabiltzen dudan izena: Zoragarrieta. Edozein dela ere nire jardunaren gaia, ia beti aurkitzen dut Zoragarrietara joan-etorriko txangoa egiteko zuloren bat, horretarako ariaren logika behartu eta logikaren haria bihurritu behar badut ere sarri.
Alice in Wonderland Tim Burton Chesire
Tim Burtonen 'Alice in Wonderland' filmeko irudi bat goian. Gisa horretakoa irudikatu du zinegileak Chesire-ko katua.
Gauzak horrela, beldurrez joan nintzen Tim Burtonek Carrollen obra abiapuntutzat hartuta osatu duen filma ikustera. Ohi bezala, ahalik kritika gehien irakurtzen saiatu nintzen filma ikustera joan baino lehen. Eta, ohi bezala, ezer irakurri ez banu baino okerrago geratu nintzen: ez lurrerako, ez zerurako, hainbestekoa baitzen kritiken arteko desadostasuna.

Aurkakoetan gogorrena, euskarazkoa (Gontzal Agoterena: Berria, 2010ko apirilaren 20koan). Garai bateko Tim Burton laudatu eta gero, egurra banatzeari ekiten dio kritikariak kupidarik gabe. Filmari, noski, baina baita filmaren aitzakian Burtoni berari ere, gordin: “Lotuta edo salduta, zuzendariak ez du jakin izan nola gobernatu Disneyren diktadura”, esaterako, edo “Alice aitzakia bihurtu du film topiko eta atzerakoi bat egiteko”, edo “Kolore biziek, Deppen keinu errepikakorrek eta pertsonaien janzkera ustez originalek ezin dute ezkutatu erabateko traizioa” (hitz etzanak neuk etzanarazi ditut, zutik uzteko gogorregiak iritzita).

Egia da Burton nahi beste eta gehiago aldentzen dela Carrollen liburu(eta)tik (filmaren hari nagusia berak asmatua da, ez da Carrollenean agertzen), baina hori beti egin izan du Burtonek (Big Fishen, esaterako). Beti bezala, mundu jakin baten bertsio jakin bat eskaintzen digu Burtonek, ondo ere berea, baina etengabe esaten ari zaigu zertan ari den, ez du inor engainatzeko asmorik. Nire ustez, horrexegatik bihurtu du Alice emakume heldu, eta horrexegatik gogoratzen digute behin eta berriz aurreko aldian Zoragarrietan izan zenean ume moko bat baino ez zela Alice.

Beldurrak beldur, nik gustura ikusi nuen filma, eta iruditu zitzaidan pasarte gehienetan primeran lortua dagoela Carrollen zoroetako mundua. Mundu horretakoak ez diren osagaiak sartu dituenez, eta filma ez baita bi orduko iraupenera heltzen, nire kuttun diren pertsonaia asko geratu zaizkio Burtoni filmetik kanpo, eta horixe da, nire ustez, filmak exkaxen duena. Hala eta guztiz ere, sartu ahal izan dituen pertsonaia apurrak carrolldar peto-petoak begitandu zaizkit niri.

Nire zoroetako beste bat ere agertzen da filmean: Cheshire-ko katua, literatura eta filosofia bikain uztartzen dituen sorkaria. Liburuan, erabat desagertu eta gero ere irribarrea airean uzten du katuak (irribarre hutsa, hortz-ezpainik gabea). Filmean agertzen dena, aldiz, askoz katu arruntagoa da: badaki desagertzen, baina ez desagertu eta gero irribarrean airean zintzilik uzten. Zinemari hirugarren dimentsioa erantsi badiote ere, bada hitzek bai baina irudiek sekula izango ez duten beste dimentsio bat.

Kritikak kritika eta euskarria gorabehera, beti geratuko zaigu Zoragarrieta.

Newest
Berwick and us

You may not know who Donald Berwick is, or why I mention him in the title of the article. The same is true, it is evident, for most of those who are participating in the current Health Pact. They don’t know what Berwick’s Triple Objective is, much less the Quadruple... [+]


Public services: paving the way for the chainsaw or clearing the forest?

The article La motosierra puede ser tentadora, written in recent days by the lawyer Larraitz Ugarte, has played an important role in a wide sector. It puts on the table some common situations within the public administration, including inefficiency, lack of responsibility and... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
The language of

Is it important to use a language correctly? To what extent is it so necessary to master grammar or to have a broad vocabulary? I’ve always heard the importance of language, but after thinking about it, I came to a conclusion. Thinking often involves this; reaching some... [+]


The 'favorite' places

The other day I went to a place I hadn’t visited in a long time and I liked it so much. While I was there, I felt at ease and thought: this is my favorite place. Amulet, amulet, amulet; the word turns and turns on the way home. Curiosity led me to look for it in Elhuyar and it... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
The skills

Adolescents and young people, throughout their academic career, will receive guidance on everything and the profession for studies that will help them more than once. They should be offered guidance, as they are often full of doubts whenever they need to make important... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


The Government wants to increase the police force and 8,000 police officers by 2030
Bigen Zupiria opens the second negotiating table with the Basque Government after agreeing in March with ERNE, ESAN and SIPE to increase the annual salary to the Basque Country by at least 4,200 euros. In this plan to increase the number of agents, the Security Minister said... [+]

Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Agurain City Council rejects project to install 50,000 photovoltaic panels
The motion tabled by the Chairman was adopted in plenary. To the company that promotes the project, the City Council has asked Cañaveras Solar to ensure that the project does not take up agricultural land classified as of high strategic value and that it establishes a distance... [+]

2025-04-16 | Sustatu
It's been two months and we're the same: IP blocks when there is football against dozens of Basque websites
A few days ago, Puntueu announced that it would monitor the damage caused to the Basque domains by the blockade of La Liga. There have been matches this weekend, in fact, and the monitoring data is there, it's disastrous.

Eguneraketa berriak daude