Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

FOLLOW-UP | Pedro Sánchez’s electoral replay gives rise to fascism

Zuzeneko jarraipena
  • In the elections to the Congress and the Spanish Senate, the citizens of Álava, Gipuzkoa, Navarra and Bizkaia will elect 23 representatives each. Polling stations have closed at 20:00 p.m. Direct monitoring is being carried out.

11 November 2019 - 00:30
Gakoak
2019-11-11
2019-11-11
Senatua laburrean

EAJk otsailean lortutako 9 senatariak eskuratu ditu orain ere Hego Euskal Herrian.

16 daude jokoan eta alderdi  bakoitzak gehienez 3 lor ditzake lurraldeko. PSOEk 3 senatari mantendu ditu, Navarra Sumak bezala; EH Bilduk bi senatari lortu ditu (apirilean 1); horietako bat da Elkarrekin  Podemosek galdu duena otsailetik hona (eta adi, 2016an 7 eta orain ezer ez).

Vox Nafarroan indartsuen

Hego Euskal Herrian ez du indarrik Vox-ek, baina lau herrialdeetatik Nafarroan da indartsuen.

Hego Euskal Herrian orotara 47.315 boto eskuratu ditu (%2,15). Nafarroan 18.656 (erroldaren %5,61).

Araban 6.423 (%3,78), Bizkaian 15.094 (%2,41) eta indarrik txikiena Gipuzkoan du, 7.142 (%1,88).

 

Hauteskundeak errepikatzea, faxistentzat mesedegarri

Espainiako Estatuan hauteskundeen errepikapenak garaileren bat utzi badu, Vox alderdi faxista izan da hori. Apirilean lortutako ordezkarien bikoitza baino gehiago dute orain eta Diputatuen Kongresuko hirugarren indarra bihurtu dira. Artikulu honetan esplikatu dizuegu Pedro Sanchezek hauteskundeak deitu zituenean zer asmo zeuzkan eta zein izan den emaitza.

 

Pedro Sánchez (PSOE): "Oraingoan bai ala bai izango dugu gobernu aurrerakoi bat"

Espainiako presidente behin behinean edta PSOEko hautagai Pedro Sánchezek, Madrilgo Ferrazeko egoitzan hitz egin du bere militanteen aurrean, hauteskundeak irabazi dituela jakin ostean.

"Casadorekin ez! Iglesiasekin bai!", oihukatu diote Pedro Sanchezi
PSOEko kideak Ferrazeko egoitza parean UPrekin paktatzeko eskatuz.

PSOEren egoitza aurrera hauteskundeen emaitzak baloratzera atera denean, Pedro Sanchezek apirilean entzun zituen oihuen antzekoak aditu ditu bere alderdiko oinarrien aldetik. Apirilean zenbakiek ematen zuten Unidas Podemosekin koalizio-gobernua osatzeko, baina baita Ciudadanosekin ere. Eta bigarren aukera horren kontrako oihuak egin zituzten PSOEko militanteek.

Paktu aukerak aldatu dira orain, Ciudadanos hondoratzearekin batera: PPrekin kontzentrazio-gobernu bat egiteko aukeraz hitz egin da Espainiako prentsan emaitzak jakin aurretik ere. Ferraz kaleko egoitzaren parean zeudenek, ordea, kategorikoki hitz egin dute aukera horren kontra: "Casadorekin ez! Iglesiasekin bai!", oihukatu diote Pedro Sanchezi behin eta berriz, batzuetan jarduneko Espainiako presidentearen hitzaldia eteten. Apirilean bezala, ordea, Sanchezek aukera guztiak irekita utzi ditu.

Andoni Ortuzar (EAJ): "Estatuan aro berri bat zabaltzen da"

"Euskadik erakutsi du politikoki desberdinak garela. Estatuan ikuspegi zaila antzematen dugu, politika gehiago eta elkarrizketa gehiago behar da. Estatuan aro berri bat zabaltzen da. Guk nazio aniztasunaren alde egingo dugu. Bi aipamen egin nahi ditut. Bat: Euskadiko, Kataluniako eta Estatuko errealitateak oso desberdinak direla argi gelditu da. Bi: aukera politiko anitzak daudela ikusi da. 

Arduratuta gaude ultraeskuinak lortu duen ordezkaritzarekin. Alderdi demokrata guztiei eskatzen diegu gutxieneko batasuna izateko. Voxek demokrazia apurtu nahi du. Garai berri baten hasieran gaude eta EAJk garai berri horretan laguntzeko gonbitea luzatzen du".

Araban A28ko diputatu banaketa berdina eta PP kanpoan berriz ere

Espainiako Kongresurako hauteskundeek apirilaren 28koen antzeko emaitzak utzi dituzte Araban: Garailea EAJ izan da, 40.127 bozekin (%23,59); PSE izan da bigarren, 37.325 boz lortuta (%21,94); 27.992 arabarrek eman diote bozka E. Podemosi (%16,46); eta 27.364 boz jaso ditu EH Bilduk (%16,09). Ordezkari bana lortu du alderdi bakoitzak Espainiako Kongresuan.

PPren porrota eta EH Bilduren lorpena

Laugarren eserlekua zein alderdik lortuko zuen izan da kanpainako zalantza nagusia Araban. Lehia PP eta EH Bilduren artean kokatu zen hasiera batean. EH Bilduk apirilaren 28an lortutako eserlekua galduko zuela aurreikusi zuten askok. Maroto zerrendan ez egotea haren aurkako bozka desaktibatuko zuelakoan batetik eta, bestetik, Arabako PP alderdiaren estatu mailako goranzko joeraz aprobetxatuko zela uste zelako. Azken astean PPren eserlekua segurutzat ematen zuten inkestek, eta lehia E. Podemos eta EH Bilduren artean kokatu zuten.

Aitzitik, PP izan da diputaturik gabe geratu dena. Eta Apirilaren 28an baino alde handiagoa atera dio EH Bilduk. Oso gutxi bada ere, gora egin du PPk boz kopuruan (24.385etik, 25.318ra) zein boz portzentajean (%13.75etik, %14.88ra). Baina EH Bildu gehiago igo da (24.747tik 27.364ra bozetan; %13,95etik %16,09ra portzentajean), eta alde handiagoz irabazi dio PPri.

Antzekotasuna apirilaren 28ko hauteskundeekin

Apenas aldatu da ezer hauteskunde hauetan apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta. Apirilaren 28an partaidetza %69,51koa izan zen, oraingoan %68,20koa. Alderdi bakoitzak jaso duen babes oro har oso antzekoa izan da. Handia ez bada ere, igoerarik nabarmenean EH Bildurena izan da (2.500 boz pasatxo eta %2a portzentaian). Beherakadarik azpimarragarriena, aldiz, Ciudadanos alderdiarena. Indar gutxi bazuen apirilaren 28a eta gero, ia desagertu egin da orain (7.082 bozetik 2.504ra). Espainiako Estatuan gorakada izugarria izan duen Vox alderdi neofaxistak gutxi egin du gora (5.608tik 6.423ra). PPk, Ciudadanosek eta VOXek ia 3.000 bozka galdu dituzte orotara.

 

Santiago Abascal (Vox) "Debekatutako eztabaida guztiak ireki ditugu"

"Ez diogu inori hutsik egingo, orain arte egindako promesa guztiak defendatuko ditugu. Duela bederatzi hilabete ez geunden ez Espainiako Gorteetan, ez Europan, eta orain Espainiako hirugarren indarra gara. Bototan eta diputatuetan gehien igotzen ari den alderdia gara. Espainiar politikako balentria handiena egin dugu. Auzitegi konstituzionalera joko dugu lege antikostituzionalistei errekurtsoa jartzeko. Guk debekatutako eztabaida guztiak ireki ditugu. Espainiar demokrazia perfekzionatzen laguntzen ari gara. 

Muga seguruak eskatuko ditughu immigrazio ilegalaren aurrean. Familia defendatuko dugu. Larrialdi sozialean daudenen alboan egongo gara. 

Egiazko oposizioa egingo diogu kontsentu progreari.

Batetik, Espainiako gobernagarritasunagatik kezkatzen gaitu, eta bestetik, Katalunian ordena konstituzionala berrezartzeko premiak kezkatzen gaitu".

Albert Rivera (Ciudadanos): "Bihar alderdiko komite exekutiboa batuko dugu"

"Herritarrek Sánchez gehiago, Vox gehiago eta zentroko politika gehiago bozkatu dute. Nik ez dut egingo beste lider politiko batzuek egin izan dutena. Egia esan nahi dut, emaitza txarrak izan ditugu inondik ere, ez dago aitzakiarik. Liderrek arrakastak bere gain hartzen dituzte, baita emaitza txarrak ere. Bihar alderdiko komite exekutiboa batuko dugu 10:00etan eta erabakiak hartuko ditugu. Ohiz kanpoko kongresua ere egin beharko da eta alderdiko kideek erabaki beharko dute alderdiaren etorkizuna.Norabide berria hartu beharko dugu".

Bel Pozueta (EH Bildu): "Jarraituko dugu borrokan zuek askatzeko, bai Altsasukoak, bai preso guztiak"

“Lehen ere esan genuen konpromisoa beteko genuela eta horixe egingo dugu. Hemen egongo gara, beti Nafarroaren alde. Nafarroaren ahotsa izango gara. Eta nola ez, badakigu ez dagoela jende guztia Euskal Herrian, asko kartzelan daude, eta hor dira iheslariak eta errefuxiatuak ere. Maitasun guztia haientzat eta lortu duguna beraientzat da.

Ezin dut ahaztu duela hiru urte gosaltzen ari nintzela nola etxe aurretik pasa zen enkaputxatu bat. Altsasuko astakeria gertatu zen. Zaballan gu ikusten ari zarete. Jarraituko dugu borrokan zuek askatzeko, bai Altsasukoak, bai preso guztiak”.

Navarra Suma garaile Nafarroan eta EH Bilduko Bel Pozuetak eserlekua lortu du
Bel Pozueta Iruñean, bere eserlekua ospatzen. (Arg.: EH Bildu)

  Eserlekuen banaketa horrela geratu da: Navarra Sumak 2 diputatu eta PSNk, EH Bilduk eta Unidas Podemosek bana. Indar politiko guztiek boto galera esanguratsua izan dute salbo eta EH Bilduk gora egin duela. Ondoko loturan ikus daitezke Nafarroako emaitza guztiak, iragan apiriralen 28ko emaitzekin konparatuta.

 

Alfonso Alonso (PP): “VOX izan da Otegiren aliatu hoberena”.

Alfonso Alonso: “Eskerrak eman nahi dizkiet euskal hautesleei. EAEn botoak irabazi duen alderdi bakarra gara. Goranzko joera baieztatu da, baina ez da nahikoa izan eserlekua berreskuratzeko. Bizkaian oraindik lor genezake, 100 boto inguru falta zaigu eta ez da kontaketa bukatu. Estatuan berriz igo gara, igoera oso inportantea izan da, eta PSOEren porrota baieztatu da. Alabaina, Pedro Sanchezen erruz, independentistek gora egin dute. Bestalde, VOXek botoak irabazi ditu Estatuan, EAEn ez. VOX hala ere izan da Otegiren aliatu hoberena. Beraz, horrek erakusten du gu garela EAEn euskal nazionalismoari alternatiba bakarra”.

Pablo Casado: “Laster gobernatuko dugu berriz ere Espainian”.

Pablo Casado (PP): Eskerrak ematen hasi da, eta hauteskunde hauek deusetarako balio ez dutela adierazi izan du, alegia, PSOEren porrota baieztatzeko baino ez dute balio izan: “PP atera da garaile. Eserlekuen %33 gehiago irabazi dugu, 600.000 boto gehiago. Gu gara alternatiba bakarra. Sanchezek independentistak behar ditu eta nahi ditu berarekin. Sanchezek galdu du bere erreferenduma eta Espainiak egonkortasuna galdu du. PSOEk etorkizuna behar du aztertu eta erabaki, Espainiak ezin du gehiago Sanchezen interesen araberako politika jasan. Gu gara egonkortasuna, Espainiak ezin du blokeatuta segitu. PP alderdiak sei hilabetetan berreskuratu ditu udaletxeak eta autonomiak. Gu gara emaitzak hobetu duen bakarra. Gure planteamenduak ezberdinak dira, ez dute PSOEren estrategiarekin deus ikustekorik. Laster gobernatuko dugu berriz ere Espainian.

ERREAKZIOAK | Nestor Rego (BNG): "Galiziak berezko ahotsa izango du berriz ere Kongresuan"

Nestor Regoren eskutik, Bloque Nacionalista Galego berriz ere Espainiako Kongresuan egongo da. Ospakizunez hartu dituzte Galizian izandako emaitzak BNGko jarraitzaileek eta haiei zuzendu zaie Rego.

Otegi: "Euskal Herriak independentismoa eta EH Bildu saritu ditu"
Argazki oina

EH Bilduko idazkari nagusi Arnaldo Otegi pozik mintzatu da Donostiatik. Adierazi du “benetan gau zoriontsua” pasatzen ari direla, “gau majikoa”. Kanpainan lan egin duten guztiei eskerrak eman ostean, adierazi du Euskal Herriak independentismoa eta EH Bildu saritu duela.

“Sekulako emaitzak izan ditugu. Absentzioa handitu bada ere, bototan igo den alderdi bakarra gara Hego Euskal Herrian. Ordezkaritza ere igo dugu. Lau herrialdetan ordezkaritza duen alderdi bakarra da EH Bildu, eta ordezkaritzan ere lehen indarra”.

Irakurri hemen Otegiren balorazioa.

EAJren nagusitasuna areagotu da Bizkaian

 

Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.

Analisi azkarra, hemen irakurgai: https://www.argia.eus/albistea/eajren-nagusitasuna-areagotu-da-bizkaian

Bost alderdi berri sartu dira Espainiako Diputatuen Kongresuan
CUPek lehen aldiz edukiko du ordezkaritza Espainiako Kongresuan.

Emaitza nagusiez gain, azaroaren 10etik aurrera izango den Espainiako Diputatuen Kongresuak berrikuntza nabarmenak utziko ditu alderdi berriei dagokionez. Batzuk aurreikusteko modukoak ziren, inkestek ere iragartzen zutelako Kongresuan sartuko zirela: Iñigo Errejonen Más País alderdiak, Equo-ko ekologistekin eta Compromís koalizio valentziarrarekin batera aurkeztuta, 3 ordezkari lortu ditu. CUPeko hautagaitza independentista ezkertiarrak ere bi diputatu lortu ditu eta lehenbiziko aldiz Espainiako parlamentuan ordezkaritza izango du. Teruel Existe plataformak ere ordezkari bat izango du kongresuan, baita Coalición por Melillak eta Kantabriako Alderdi Erregionalistak ere.

Lander Marrtinez (Elkarrekin Podemos): “Kezkatuta gaude VOXen igoerarekin, arrazistak eta matxistak direlako"

Martinez Lander, (Elkarrekin Podemos):  Martinezek ezkerrak eta zorionak eman dizkie alderdiaren hautagaiei: “Kezkatuta gaude VOXen igoerarekin, arrazistak eta matxistak direlako, besteak beste. Zoriondu nahi dugu EAJri, EAEn irabazi duelako. Elkarrekin Podemos-en iritziz, inkestek ziotena bete da: “Elkarrekin Podemosen indarra kontsolidatuta dago EAEn. Estatuko egoerak eragin handia du gure zereginean, eta kezkatzen gaitu, baina konbentzitu behar dugu beharrezkoak garela Euskadin”. Egungo egoera latzaren arduradun nagusia Pedro Sanchez dela adierazi du Martinezek, “hauteskundeak errepikatu izanagatik”. Halaber, PP eta CS kritikatzen ditu, VOX alderdia zuritu izanagatik. Lander Martinezek adierazi du aniztasuna bermatzea dela irtenbidea.

ERREAKZIOAK | Pablo Iglesias (Unidas Podemos): "Hauteskunde hauek eskuin muturra indartzeko baino ez dute balio izan"

Pablo Iglesias Unidas Podemoseko zerrenda-buruak eskuin muturraren gorakadaren arriskuaz ohartarazi du hauteskundeen emaitzak jakin ostean eta "berriz" luzatu dio eskua Pedro Sanchezi, faxismoari balazta jarri eta egonkortasun parlamentario bat lortzeko negoziazioak hasteko.

Marmotaren Eguna Gipuzkoan

Aurreikusita zegoenez, eserleku banaketa bere horretan geratu da. Bina EAJ eta EH Bildurentzat eta bana PSOE eta Podemosentzat. Baina errepikatzen hasita, alderdi bakoitzak lortutako babesa ere oso antzekoa izan da.

Axier Lopezen analisi azkarra osorik: https://www.argia.eus/albistea/marmotaren-eguna-gipuzkoan

ERREAKZIOAK | Txema Urkijo (Más País): "Emaitza guztiz txarrak izan ditugu Bizkaian"

Unidas Podemosen banaketatik Iñigo Errejonek sorturiko Más País alderdiak zerrenda bakarra aurkeztu du Hego Euskal Herrian, Bizkaian. Lurralde horretan ateratako emaitzekin kritiko mintzatu da bere hautagai Txema Urkijo.

Gipuzkoan EH Bildu eta EAJ gora, PP, C's eta VOXen batuketa behera

Gipuzkoan %96 zenbatuta. EH Bildu da apiriletik hona gehien igo den indarra: + %2,5
EAJ, lehen indarra, + %1,5
PSOE  -%0,5
Podemos -%2,5

PP, C's eta VOXen batuketak puntu bat behera egin du apiriletik hona.

 

Araban emaitzak errepikatu dira, eta PPk ez du ordezkaritzarik lortu

Zalantza nagusi bat zegoen Araban hauteskundeei begira: Nork lortuko ote lurraldearen laugarren ordezkaria Espainiako Kongresuan? Emaitzek sorpresa txikia eman dute. PPk ordezkaritza lortuko zuela nahiko ziurtzat jotzen zuten inkesta gehienek, eta lehia nagusia E. Podemos eta EH Bilduren artean kokatzen zuten. Baina PP izan da diputaturik lortu ez duena.

EAJ izan da alderdirik bozkatuena, PSE bigarrena, E. Podemosek lortu du hirugarren diputatua eta EH Bilduk laugarrena, distantzia gutxira.

 

 

ERREAKZIOAK | Jorge Buxadé (VOX): "Ahaztuta sentitzen ziren milioika herritarrek orain badakite hor gaudela"

Vox-eko hauteskunde kanpaina batzordearen bozeramaile Jorge Buxadék lehen balorazioa egin du, alderdi filofaxistak igoera handia eduki ostean botoen kontaketa aurrera joan ahala. Hemen bere hitzartzearen zati esanguratsuenak.

 

 

Marine Le Pen-ek dagoeneko zoriondu du Vox alderdi neofaxista

Boto guztiak oraindik zenbatu ez diren arren, Frantziako Fronte Nazionaleko buru Marine Le Penek dagoeneko zoriondu du Espainiako Diputatuen Kongresuan gorakada handia izan duen Vox alderdi neofaxista.

Voxek ordezkaririk ez Hego Euskal Herrian, ezta igoera nabarmenik ere

Espainiako Estatuan eta Katalunian Vox alderdi neofaxistak igoera nabarmena izan badu ere, ez da gauza bera gertatu Hego Euskal Herrian:

Hiri nagusiei begiratuta, Bilbon %98a zenbatuta, 5.517 boto atera ditu, orain hilabete batzuk 6.210 atera zituen; Gasteizen igo egin da, %98 zenbatuta, 5.059 boto ditu (apirilean 4.439 eskuratu zituen); Iruñean %90 zenbatuta, 4.091 boto bildu ditu, eta apirilean 4.857 eskuratu zituen.

Donostian oraindik milaka boto batzuk falta dira zenbatzeko, ondorio garbi batzuk atera ahal izateko, baina botoen ehunekotan pixka bat igo egin da (%2,80 vs. %2,73).

Hala ere, Voxek Hego Euskal Herrian ordezkaririk ez luke lortuko.

Gipuzkoan ez da aldaketarik izango

Inkesta guztiek aurrikusiten zutenez, Gipuzkoan ez da aldaketarik izango eserleku banaketan. Ehuneko %87 zenbatuta.

 

Espainiako Estatua: %59a zenbatuta, Vox alderdi neofaxista 52 diputatura iritsi da

Hirugarren posizioan sendotzen ari da Vox alderdi neofaxista botoen zenbaketak aurrera egin ahala. 52 diputatu lortuko lituzke botoen %59a zenbatuta dagoenean. PP bigarren posizioan agertzen da, hauteskundeak irabaziko lituzkeen PSOEren atzetik: 83 eserleku ematen dizkie emaitzek une honetan Pablo Casadoren alderdi eskuindarrari

.

Espainiako Estatua: ia %40 zenbatuta, eskuineko alderdiak goraka hasi dira

Botoen %39,70 zenbatuta, PSOEren garaipena baieztatzen da: 122 eserleku eskuratuko lituzke, apirilean baino bat gutxiago. Baina PPk 84 lortuko lituzke (apirilean 66 zituen) eta Vox alderdi neofaxistak berriz 49 (apirilean 24 lortu zituen).

Nafarroa (%50,27): Navarra +: 2; PSN 1; EH Bildu 1; UP 1

Navarra Sumak 2 eserleku lortuko lituzke Nafarroan, PSNk 1, EH Bilduk 1 eta Unidas Podemosek 1 aterako luke.

Katalunian %21 zenbatuta, ERC jaitsi arren, garaile

%70,73ko parte-hartzearekin ondorengoak dira emaitzak:

1. ERC: 13
2. PSC: 12
3. JxCat: 8
4. En Comú Podem: 6
5. CUP: 3
6. PP: 2
7. Vox: 2
8: C's: 2

Espainiako Estatua: %20,19 zenbatuta, PSOEk irabaziko luke diputatu bat galduz

Espainiako Estatuko botoen zenbaketa %16,44an dagoenean, PSOEk 122 ordezkari lortuko lituzke, apirilean baino bat gutxiago. Vox alderdi neofaxistaren gorakada baieztatzen da (24tik 47ra), baita PPrena ere (66tik 82ra). 

Hegoaldean, Araba parte hartzea igo den lurralde bakarra

Hauteskundeotan boto emaileen kopuruak beherantz egin du Espainiako Estatu osoan. Hegoaldean ere bai, salbu eta Araban, non igo egin baita. 18:00etan hauek ziren parte hartz datuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan: Nafarroan %56,46 (%-4,43), Gipuzkoan %56,81 (-%3,22), Araban %55,10 (+%3,3) eta Bizkaian %58,77 (-%3,57).

ETBren zundaketa: PSOE garaile, PP eta Vox gora eta Ciudadanosek sekulako beherakada
ETBren sondea

ETBren zundaketaren arabera, PSOE irabazle litzateke, baina 5-10 diputatu galduz. PPk gorakada handia izango luke eta, Voxek ere bai 30-35 boto gehiago eskuratuz; Unidas Podemosek behera egingo luke, 10-12 eserleku. Kolperik handiena Ciudadanosek hartuko luke, 40tik gorako boto galerarekin.

TVEren inkestak eskuineko blokearen gorakada erakusten du
Irudia: rtve.es

Espainiako telebista publikoak argitaratu duen inkesta baten arabera, eskuineko alderdiak izango dira nagusi gaurko bozetan. PPk 85-90 diputatu artean lortuko lituzke eta Vox alderdi neofaxistak 56-59 artean. Hala eta guztiz ere, bi alderdi horiek eta inkestaren arabera jipoi galanta hartuko lukeen Ciudadanos alderdiak (14 edo 15 diputatu, aurretik 57 zeuzkan), ezin izango dute gobernurik osatu.

Baina Pedro Sanchezek ere ez: inkestak dioena betetzen bada, PSOEko liderrari hauteskundeak errepikatzeko jokaldia gaizki atera zaio, 123 diputatuik 114-119 artera jaitsiko bailitzateke. Errepikapenaren beste kaltetua Unidas Podemos da, 42tik 30-34 artera eroriko litzatekeelako. Kongresuaren ezkerraldean esertzen den Espainiako alderdiren batek gobernau nahi badu, independentista katalanekin, euskaldunekin edo EAJrekin pakturen bat bilatzea ezinbestekoa izango da.


You are interested in the channel: Espainiako hauteskundeak 2019
PSOE and United Nations We Can Sign a Pre-Agreement to Govern in Coalition
After hearing the results of the elections to the Congress and the Spanish Senate, both formations signed on Tuesday the first step towards advancing the "progressive government" of Pedro Sánchez.

2019-11-11 | ARGIA
Increasing the hegemony of the PNV in Bizkaia
With 100% of the votes scrutinized, a couple of changes in Bizkaia: The PNV reinforces its hegemony, with one more seat; and E. We can lose a Member and stay with a single seat.

2019-11-11 | Z. Oleaga
In Álava, distribution of deputies and the PP, again outside
PNV, PSE, Elkarrekin Podemos and EH Bildu have once again obtained a representative in Araba. The pp has won no seat against most of the polls and has been the big loser of the elections in this country.

2019-11-05 | Hala Bedi
Parachutes appear hanging from the Treviño lanterns
On the eve of the general elections on 10 November, a group of Treviño’s neighbours have hanged parachutes in the town’s streetlights to claim that Treviño is Álava.

Batzarre Ahal Dugu-rekin eta Ezker Batuarekin aurkeztuko da A10eko hauteskundeetara

Jarraitzaileen %74k egin dute formula horren alde, barne bozketan.


2019-09-18 | ARGIA
Berriz Espainiako hauteskundeak Hegoaldean: ziur edo ziur samar esan daitezkeen bost gauza

Asteartean jakin da Espainiako hauteskundeak errepikatu egingo direla. Azaroaren 10ean boto-kutxen aurrean zita dute Hegoaldeko euskal herritarrek berriz ere eta aurre-kanpaina dagoeneko martxan dago. Politikariek esaten dutena gorabehera, hauteskunde horiei buruz ziur edo ziur... [+]


2019-09-11 | Karmelo Landa
What are we going to change?

They seem to want us to get back into the whirlwind of elections, and I do not know, before we enter into that, we would not have to analyse what has come out of the cycle of the last elections and of the government formations clearly for the Basques. We have often heard that... [+]


2019-08-07 | Jule Goikoetxea
Espainiako Estatuko instituzioak
Autoritarismoa eta erresistentzia

Europako eta Espainiako Estatuko instituzio nagusiak osatu dira iragan hilabeteetan, baita foru eta udal erakundeak ere. Jule Goikoetxea filosofo politikoak eta irakasleak aztertu du azken hauteskundeen ondorengo erakundetze prozesua.


2019-06-04 | Santi Leoné
BAD SAYING
Maps
You may have done it before, but when the elections come, I've already noticed on social media. Maps.

2019-05-21 | ARGIA
Kataluniako parlamentari presoentzako txaloak nagusi Espainiako Kongresuan

Espainiako Kongresuan izan dira bigarren egunez jarraian Turull, Rull, Sanchez eta Junqueras. Behin osatuta, Kongresuko mahaiak erabakiko du euren kargugabetzearen inguruan. Meritxell Batet, izendatu dute Kongresuko presidente .


Bilboren erradiografia politiko bat

Hauteskunde zikloan sartuta gaude bete-betean. Kanpainaz kanpaina pasatzen dira egunak. Eta, beraz, hilabete honetan, neuk ere Bilbo hiriari betaurreko elektoralekin begiratu nahi izan diot.


Errenta, demokraziaren muga Donostian

Zer ezkutatzen dute abstentzio datuek? Zerk eragin dezake, udal hauteskunde batzuetan, hiri bereko bi auzoren artean hamar puntuko aldea egotea? Zubiak Eraikiz plataforma eta Montera34 laborategia klase sozialen eta abstentzio mailaren arteko korrelazioa azaleratzeko ari dira... [+]


2019-05-02 | Jon Alonso
28 April

I had just been called a friend who knows the Jeltzales world to tell me about the outcome of the elections on 28 April. It is surprising: The PNV has obtained the best results in its history; nine senators, six deputies, that is, fifteen well-placed people in Madrid; in Álava... [+]


2019-05-02 | Juan Mari Arregi
Delivering and enforcing pledges
In recent times, parties and governments have plunged citizens into an electoral situation in which, in search of their vote, they have blown out voter programmes full of promises. From an economic and social point of view, they have promised many and many different things, in... [+]

2019-05-02 | Santi Leoné
BAD SAYING
White dragons and walkers
May I be forgiven by all those who have not yet seen the Throne Game or who have no intention of seeing it ever, but the Spanish election campaign has been more similar than ever to this series.

Eguneraketa berriak daude