ARGIAko erredakzioko kideok ondoko hamasei liburuak proposatzen dizkizuegu udarako eta udazkenerako.
Komunitatea hats-bahiturik
Ainize Madariaga Muthular
UEU, 2018/ 130 or.
Hiztun traumatizatuaren historia kontatu du egileak. Psikoterapeutak, 44 urteko zuberotarraren korapiloa askatu ezinik, ondokoa galdetuko dio: “Zer gertatu zitzaizun 5 urte zenituela?”. Pazienteak esan dio eskolan eta etxean euskaraz egitea debekatu ziotela adin horretan. Onintza Irureta Azkune
* * * * * * * * * *
Mihia aske
Elias Canetti
(itzul. Ibon Uribarri)
Erein-Igela, 2013 / 423 or.
Bulgariako familia judu sefardi batean jaio eta alemanez idazten zuen Elias Canettik: hara hor identitatearen konplexutasuna ulertzeko abiapuntu bat. Mihia aske bere autobiografiaren lehen zatia da. 1977ko obra honen arrakastari esker lortu zuen Nobel saria, hein handi batean. Gorka Bereziartua Mitxelena
* * * * * * * * * *
Den-dena nahi dugu
Nanni Balestrini
(itzul. Fernando Rey)
Katakrak, 2019 / 206 or.
Italia Hegoalde txirotik iparralde industrializatura joan eta Fiat autogintza fabrika erraldoian amaituko du lanean protagonistak. Hasieratik problematikoa, sistema krisian sartzera helduko dira langileak. 60ko hamarkadako Italiako langile mugimendu autonomoaren kontakizun ederra da lan hau. Lander Arbelaitz Mitxelena
* * * * * * * * * *
Hondarrak
Ruben Sánchez Bakaikoa
Txalaparta, 2019 / 360 or.
1936ko gerra, gerra ostea, demokrazia garaiko gerra. Pilar eta Julia, Tupa, Gasteiz eta Uxue herria. Garaileak eta garaituak, herrien heriotz geldoa, “aske” direnak eta espetxeratuak, kartzela. Horren guztiaren hondarren kontakizun arin, mamitsu, zintzo eta umoretsua. Zigor Oleaga
* * * * * * * * * *
Joana Maiz
Joseba Larratxe
Yurre Ugarte
Harriet, 2019 / 112 or.
Joana Maiz eta Lauren. Bi emakume, haien desioengatik borrokan. Euskal nortasunaz komiki ez kanonikoa. Bilbo. Abiadura Handiko Trena. Autobideak baserria nola, orain trenbideak bota nahi du bizitoki bihurturiko borda. Hienak, kaioak, arranoak, astoak. Animalia jendea. Erresistentzia. Jon Torner Zabala
* * * * * * * * * *
Capitalismo y democracia
(1756-1848)
Cómo empezó
este engaño
Josep Fontana
Critica, 2019 / 200 or.
Kapitalismoa nola sortu zen modu desberdinean azaltzen digu Fontana zenak, erakutsiz orduko igualitarismoa non zegoen eta egungoaren klabeetan arakatzen. Burgesiak legedia bere mesederako nola lotu ohi duen ere argi azaltzen du. Xabier Letona Biteri
* * * * * * * * * *
Pedagogías Queer
Mercedes Sánchez Sáinz
Catarata, 2019 / 160 or.
Normaltasuna gehiengoa bezala izatea bada, inor ez da normala, bakoitza delako ez-estandarra ezaugarriren batean. Nola egin guztiontzako eroso izango den eskola, “berezi”-entzat petatxoak jarri beharrean? Umore handiz kritika zorrotza egiten dio eskolari eta praktika zehatzak proposatzen ditu, esperientziatik. Estitxu Eizagirre Kerejeta
* * * * * * * * * *
Fables amères. Détails futiles
Chabouté
Vents d´Ouest, 2019 / 102 or.
Eguneroko ttipikeria ustez hutsalak, baina gure jendarteko injustizien eta norbanakoon kontraesanen erakusleiho handi direnak. Hitz guttirekin eta marrazki ezin ederragoekin dator berriz ere komikigilea, 2010eko Fables amères. De tout petits riens obrari segida emanez. Jenofa Berhokoirigoin
* * * * * * * * * *
Patioa denona da
Tipi Eraldaketarako Diseinua
Tipi, 2017 / 82 or.
Hainbat ikastetxetako jolastokiak birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan laguntzaile aritu da Tipi, eta liburuxka honetan jaso du bidean ikasitakoa, sortutako zalantzak, espazioaren garrantzia, patioetako dinamikak... Prozesua abiatu nahi duen edozein hezkuntza gunerentzat baliagarria. Mikel Garcia Idiakez
* * * * * * * * * *
Solitude
Jon Lekue Goikuria
Txertoa, 2020 / 340 or.
AEBetara XX. mende hasieran emigratu zuten bi euskaldunen historia kontatzen du eleberriak. Sorterrira aberastuta itzuli ziren indiano arketipoetatik urrun, hara joan ziren gehienei eremu bakarti eta gogorrean bizirautea egokitu zitzaien. Heriotza, bizitza modernoa eta pertsonaia ezagunak uztartzen dituen kronika. Urko Apaolaza Avila
* * * * * * * * * *
Gizon zuzenak
Albert Camus
Egan, 2017 / 71 or.
Camusek 1949an idatzi (Les justes), 1966an Xalbador Garmendiak euskaratu, 1967an Jarrai taldeak eman. Abertzaleak borroka armatuaren korapilo etiko eta estrategikoez hausnarrean... 67an? Antzerki unibertsal bat euskara batuan… batua sortu aurretik? Euskaldunak baziren norbait 1960ko hamarkada hartan. Pello Zubiria Kamino
* * * * * * * * * *
Hitz beste
(2003-2017)
Anjel Lertxundi
Berria, 2017 / 223 or.
Euskal kazetaritzaren historian leku oparoa utzi duen idazle oriotarrak Berria-n 14 urtez egunero idatzitako ia 4.000 zutabe laburrekin berriro gozatzeko lana. Lertxundik berak egindako aukeraketa 15 ilustraziogileren lanekin apaindua. Axier Lopez
* * * * * * * * * *
Hoy es el último día del resto de tu vida
Ulli Lust
La Cupula, 2011 / 464 or.
1984ko udan, 17 urteko bi gazte punkik Italiara ihes egitea erabakiko dute lo zakua eta soinean daramatena soilik hartuta. Bidaia autobiografiko honetan, drogez, sexuaz, matxismoaz, mafiaz eta askatasunaren balioaz ausart eta umoretik mintzatuko da Ulli Lust komikigilea. Jatorrizkoaren izenburua: 'Heute ist der letzte Tag vom Rest deines Lebens'. Maitane Gartziandia
* * * * * * * * * *
Por qué las mujeres disfrutan más del sexo bajo el socialismo
Kristen Ghodsee
Capitán Swing , 2019 / 220 or.
Ghodseek ikertu du nola kapitalismoak ez bezala, ondo garatutako sozialismoak independentzia ekonomikoa dakarren emakumeentzat, lan baldintza hobeak, kontziliazio egiazkoagoa, eta sexu hobea. Jatorrizkoaren izenburua: 'Why Women Have Better Sex Under Socialism'. Onintza Irureta Azkune
* * * * * * * * * *
L’Agnese va a morire
Renata Viganò
Einaudi, 1949 / 256 or.
Agnese izeneko emakume helduaren eskutik, II. Mundu Gerrako Italian murgildu eta Erresistentzia italiarra bertatik bertara bizitzea ahalbidetuko dion pasea aurkituko du irakurleak orriotan. Partisano gisa bizi izandakoak eta kide izandako emakume baten historia oinarri hartuta, Renata Viganòk 1949an idatzitako eleberri ederra. Amaia Lekunberri Ansola
* * * * * * * * * *
GB84
David Peace
Faber & Faber, 2004 / 465 or.
Ikatz meatzeen itxiera iragarri du Margaret Thatcherren gobernuak eta Erresuma Batuko grebarik handiena eragin du. Piketeak, poliziak, eskirolak, bultzakadak, kolpeak, gerra zikina eta klase borroka gordina. Milaka langileren bizitza markatuta utzi zuen urtea thriller bilakatu du autoreak. Liburu gogorra, meatzariei omenaldia. Lander Arbelaitz Mitxelena
* * * * * * * * * *
Liburu gomendio hauek ARGIAren Aktualitatearen Gakoak aldizkarian argitaratu dira. Paperean irakurri nahi badituzu, Azokan eros dezakezu.
Aurreko konfinamenduaren digestio politiko, ekonomiko edo emozionala egin gabe gaudela oraindik, uda ostean berriz ere antzeko neurriak ezarriko dizkigutela aurreikusten duten ahotsak gero eta ugariagoak dira. Zer gertatu da martxoa eta ekaina artean alor ekonomikoan, politikoan... [+]
Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait filme.
Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait telesail.
Joan Josep Boch ekonomialariari maiatzean egin genion elkarrizketan berak zioen lagun baten esanetan planetak ez zuela negoziatzen, eta ekonomiaren uzkurtzea bai ala bai etorrriko zela. Geroxeago jakin genuen lagun hori Aretxabala zela. Uztail hasieran aurkeztu zen Sustrai... [+]
Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]
Errazagoa da fikziozko lanetan munduaren inbasio alienigenak agertzea kapitalismoaren amaiera baino. Edo agian dagoeneko ez? COVID-19aren eraginez gure eguneroko bizitzak pixka bat zientzia-fikziorantz jo duenean, zilegi da galdetzea zer pasako den genero horretako... [+]
Koronabirusak bistan utzi ditu sistema kapitalistaren josturak, eta edonork esango luke horiek errematatzeko xedea izan duela agintariek egindako osasun krisiaren kudeaketak. Bizitza eta kapitalaren arteko norgehiagokak goia jo duen osasun larrialdi egoeran ere, gobernuetatik... [+]
COVID-19ak agerian jarri ditu hutsuneak eta ondorio nagusietakoa izan da ikasketetan ere klase sozialen arteko desberdintasuna handitu dela, etxeetako maila sozio-ekonomiko eta kulturalaren arabera ikasleek gehiago edo gutxiago eutsi ahal izan baitiote eskolako ikasketei... [+]
Martxoan etxean gelditu ginen eta ikusi genuen nola batzuk bizirauteko oinarrizkoa den guztiari eusten ari ziren: zaharrak zaintzen egoitzatan eta etxe partikularretan, ospitaletan eriak artatzen, garbiketa lan sakonak egiten, farmazian herritar aztoratuak artatzen... Eta ikasi... [+]
Azken urteetan geroz eta gehiago hitz egiten da elikadura burujabetzaz, gero duin eta osasuntsu bat segurtatzeko bidean ezinbesteko osagai gisa kokatuz. Koronabirusak eragin krisi globalak are gehiago begi-bistan jarri digu zein baitezpadakoa zaigun gure elikadura beharrak... [+]
Pandemiak ikusgarriago egin du migratzaile askoren errealitatea: bazterkeria sozialera, lan baldintza ankerretara eta arrazakeria polizial eta instituzionalera kondenatzen ditu legeak berak, pertsona ilegaltzat dituelako. Nolatan normalizatu dugu pertsonak oinarrizko eskubiderik... [+]
Ez pentsa dena oker jarri duenik pandemia honek. Adibidez, zorte apur batekin, Euskal Herria berrezagutzeko abagunea izango duzu uda honetan, herri memoriaren bidezidorretan aspaldi galdu ziren txokoak. Disidenteen lurraldeak, lurralde ahaztuak, ahaztuen lur komunalak... hemen... [+]