2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Euskadiko prostituzioari buruz Emakundek argitaratu duen azken txostenak emakumeengan jarri du arreta berriro, eta negozioa mugitzen duten enpresaburuen papera gutxietsi du. La trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual en Euskadi: necesidades y... [+]
Emakundek Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida osatu du EAEko hiru lurraldeetako aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean. Gida hau EAEko udaletara igorriko dute, bi urtez pandemia dela-eta jaiak ohiko eran egin gabe egon... [+]
Pikara aldizkariak, Berria egunkariak eta Lucía Martinez Odriozola EHUko kazetaritza irakasleak (hil ondoren) jaso dute aurtengo Emakunde Saria, “genero-ikuspegia duen eta berdintasunarekin konprometituta dagoen komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako... [+]
Emakumeek pairatzen duten edertasun-kanon zorrotza, hipersexualizazioa, gorputzen nahitaezko 'perfekzioa' edota gorputzen merkantilismoa bistaratu eta salatu nahi ditu kanpainak, besteak beste. Salaketa egitera mugatu ordez, itxaropen mezua ere hedatu nahi du Emakundek.
Nazio Batuak Emakumeak erakundeak nazioartean abian jarri duen Generation Equality ekimenak berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarra lortzea du helburu. EAEn Emakundek hartu du erronka horren gidaritza, eta ehun bat euskal erakunde ari... [+]
Berrizko dantzari-dantza, Antzuolako Mairuen alardea eta Tolosako bordon-dantzan berdintasuna bultzatzeko emandako urratsak jaso ditu Emakundek aurkeztu berri duen ikerketak. “Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak" txostena... [+]
Askabide elkarteak prostituzioan aritzen diren eta gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeak artatzen ditu. Haien egoera ikusgarri egitea, haiek gizarteratzea eta ahalduntzea da diru asmorik gabeko elkartearen asmoa.
Ehunka herritar elkartu dira Sestaoko Kasko plazan, larunbatez, ostiraleko hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko beste hainbat herritan salatu dute hilketa mugimendu feministaren eta erakundeen eskutik.
Bortxa matxistaren aurkako gida teknikoa aurkeztu dute asteazkenean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak Gasteizen. Indarkeria matxista jasan duten emakumeei, erreparaziora bidean laguntza eskaintzeko hainbat irizpide... [+]
Prostituzioan ari diren edota bazterketa egoeran dauden emakumeekin lanean 35 urte daramatza Askabide elkarteak, haien beharrei erantzuteko eta haien egoera hobetzeko laguntzen. Berdintasunaren aldeko aurtengo Emakunde Saria jaso du elkarteak.