Solway Investment Group meatze-enpresak ARGIA mehatxatu arren, 15.000 euro ordaintzeari eta Paolina Albaniri egindako elkarrizketa ezabatzeari uko egin dio. Hedabide, erakunde eta eragile andanak babestu dute erabakia, eta dozenaka elkartasun eta babes mezu ikusi dira sareetan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ElkartasunaElkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imet?aren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin... [+]
2020an egitekoak ziren azken Lasterbidean, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa, baina pandemiak atzeratzera behartu zituen. Aurten maiatzaren 28an egingo dute Kanpezun. Lasterketa luzea eta laburra izango dituzte, eta bazkari herrikoia ere bai.
Bilboko Udalak hesiak ezarri zituen pasa den abenduan Atxuri auzoko kirolgunean. Gauez itxi egiten dutenez, etxerik gabeko migratzaileek ez daukate bertan lo egiterik, orain gutxi arte bezala. Pertsona horiekin elkartasunez hainbat lagunek hesiak bota dituzte, "arrazakeria... [+]
Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.
Mirentxin boluntarioen taldeak azaldu duenez Etxerat elkarteak adierazi die jadanik ez dela euren laguntzarik behar euskal presoei bisitak egiteko bidaietarako, preso gehienak gertuagoko kartzeletara hurbildu dituztelako. 1999an sortu zen kolektiboa eta urtero 700 gidari baino... [+]
“Uste dut sozialki onartutako protesia bularreko minbizia duten emakumeak isildu eta elkarrengandik bereizteko modu bat gehiago besterik ez dela”. Halaxe jaso zuen Audre Lorde idazle afro-amerikarrak 1980an, The Cancer Journals (Minbiziaren egunerokoak) liburuan... [+]
Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.
Astearte gauean joan da Tubacexeko langileen talde bat Cadizera eta hango erresistentzia kutxan egingo dute ekarpena.
Aurten ere haur sahararrek udan etorri izan ez dutenez, euskaldunen eta sahararren arteko harremana mantentzeko eskutitzak idazteko proposamena egin dute, Mezuak Hodeietan kanpainaren bitartez.
Gutxitan nabarmentzen dira hedabideetan migratzaileen jarrera solidarioa erakusten duten albiste positiboak, joan den astean Bilbon gertaturikoa bezalakoak. 72 urteko gizonezko bat Ibaizabalera erori zen eta lau pertsonak salto egin zuten salbatzeko. Horietako hiru afrikar... [+]