1.500 lagun inguru bildu dira igandean Baztanen mediku falta salatzeko eta Nafarroako Gobernuari osasun zerbitzu publiko eta duina berma dadila eskatzeko.
Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.
Ostegun honetan Elizondon elkartuko dira Euskal Herriko ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta eragileak, esperientziak partekatu eta, besteak beste, interkooperazioaz hitz egiteko. Hirugarren aldia da mugaz gaindiko topaketa egiten dela.
Urtea hasi besterik ez da egin eta oraindik egun handirako zazpi hilabete falta diren arren, azken jaialdian iragarritako bete egin daiteke: lekuko faltak eraginda, baliteke ospakizunik ez izatea jaiaren 60. urteurrena behar zuenean.
Elizondon abiatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. 1.400 bertsozale bildu dira Baztan pilotalekuan eta Alaia Martinek eskuratu ditu puntu gehien: 729,5. Joanes Illarregi izan da bigarren eta berak ere 700 punturen langa gainditu du, 711 punturekin.
"Bizitzari ez diot eskatzen askoz gehiago", halaxe agurtu zuen Onintza Enbeitak Elizondo, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalerdian eskainitakoa gutxi bailitzan. Saioaren biharamunean jarri dugu zita bertsolariarekin.
Elizondoko bestak datoz eta soilik gizonak onartzen dituen mutil-dantzarik jada ez dela programatzen gogoratu du Plazara Dantzara ekimenak, baina talde batek jarraitzen duela bestetan mutil-dantza baztertzaile saioak egiten, eta plaza hartzera deitu ditu herritar guztiak,... [+]
Elizondoko zahar etxeko langileek prentsaurrekoa egin dute asteartean, iragartzeko azkenean hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa lortu dutela, hainbat greba egun eta mobilizazio ugari egin ostean. Langile batzordeak aho batez onartu du akordioa.
"BostEHun eta zutik!" lelopean ospatuko du Ernaik aurtengo udaberriko ekimena. Apirilaren 14an martxan abiatuko dira gazteak Zugarramurditik Erratzura, ostean, Elizondora iristeko. Musika doinu, hitzaldi eta tailerrez beteko dute Baztan gazte independentistek.
Lanera bidean zihoan 61 urteko gizona. Sindikatuak salatu du patronalak alde batera uzten dituela “in itinere” gertatutako heriotzak, baina ohartarazi du estatistika ofizialek erakusten dutela laneko heriotzen erdiak desplazamenduetan jazotzen direla.
Hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta tailerretan parte hartu dute 600 pertsona inguruk. Topaketa hausnartzeko eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko baliatu dute.