Euskararen egoera erabat okertu zen gerra aurretik gerra ostera Elgoibarren. Garai hartako debekuek eta zapalkuntzek euskarari bidea zeharo oztopatu arren, zenbait herritarrek euskarari eusteko zirrikituak bilatu zituzten. Elgoibarko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak euskalgintzaren gerraosteko memoria jaso eta zabaltzeko asmoz abiatutako proiektuaren barruan egin da bideo hau.1950etik 1990era bitartean euskara eta euskal kultura bultzatzen jardun zutenen testigantzak jaso eta... [+]
Ane Munin Ansola eta Asier Lizarralde Arrillaga gazte elgoibartarrek betidanik izan dute harremana baserri munduarekin, eta lehen sektoreko proiekturen bat martxan jartzea burutan zuten aspalditik. “2019an Gaztenek programara aurkeztu genuen sagartokiaren egitasmoa, eta... [+]
Elgoibarren hil da garraiolari bat, zirkulazio istripu batean eta bigarrena aldamiotik erori da Errenterian.
Eitzagako (Zaldibar) zabortegian izandako luiziaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi zuen dioxina eta furano maila altuak topatu zituztela Zaldibar inguruan, otsailaren 9an egindako airearen neurketetan. Elgoibarko EH Bilduk salatu du Elgoibarren daukan... [+]
Black Friday egunaren harira, Elgoibarko dendetako erakusleihoak belztu zituzten joan zen asteburuan. Txankakua merkatari elkartearen kanpaina izan zen, eta elkarteko dendariez gain, herriko beste hainbat merkatarik ere bat egin zuten ekimenarekin.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena jokatu da irailaren 29an Elgoibarko Herriko Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Labakak.
Urrian egingo duten Euskara ala ezkara mundu digitalean? izeneko jardunaldia aurkeztu du Elgoibarko Izarrak. Mundu digitalean zentratuko da aurtengo zikloa, eta mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun gonbidatu dituzte egun osoko jardunaldian parte hartzera.
Aurtengo Plazatik Gaztetxerako lehen finalerdia ospatu da Elgoibarren. Alexander Idoeta, Lurdes Ondaro, Urko Arregi, Ane Beloki, Oier Etxeberria eta Irati Alcantarilla bertsolariek hartu dute parte eta Topatuk bide honetan laburtu du bertan gertatua.
Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo elgoibartarrak Elgoibarko euskara aztertu du eta 2011ko irailean solasaldi hau eskeini zuen.
Musika, antzerkia, umorea eta ironi dosi handiak batu zituen Mursego artista eibartarrak Euskara ala ezkara zikloan. Euskaldun izatea zein nekeza den azaldu zuen Mursegok euskara ikasten ari den argentinar baten azalean jarrita, eta azkeneko urteotan erakunde publikoek nahiz... [+]