Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde –orotara 11.000 behi dituzte jomugan–.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen,... [+]
Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.
ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]
2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain arte «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» izenarekin zena eta oraitik... [+]
Salmentaz arduratzen den notarioaren egoitzaren aitzinean elkartu dira 50 bat herritar, ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko herriko etxeak deiturik. Notarioarekin hitzordua lorturik, ondokoa segurtatu die: salmenta horren segipena utziko du notarioak, baldin eta saltzaileak ez badu... [+]
ELB sindikatuak eta Lurzaindiak elkarteak ahoz jaso dute ezetzaren berri, eta idatziz iritsi zain daude. Beste laborari batek gainontzeko hamabi hektareak erosi ditu, baina "azpijokoetan" ibili izana leporatu diote eragileek. Auzitara joko dute.
ELB sindikatak 40 urte bete dituela ospatu du 2022ko irailean Garazin. Aldarrikapen eta besta eguna izan da eta Garazira hurbildu diren lau laborari gazteren lekukotasunak bildu ditu Kanaldudek bideo honetan.