Eibar futbol taldearen zaletuen artean Eibar-Israel izeneko peña dago eta, hortaz, Palestinako ikurraren presentziak “segurtasun arazoak” sortu zitzakeen. Hori dela eta, Ertzaintzak “egokitzat” jo zuen ikurra kendu araztea Eibar eta Huesca arteko partidan. Hori da Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak Julen Arzuaga legebiltzarkideari auziaren inguruan eman dion erantzuna. Peñak kluba zoriondu zuen urrian, Palestinako ikurra debekatzeko... [+]
Sergi Enrich, Antonio Luna eta Eddy Silvestre dira auzipetutako futbolariak. Enrich da egun Eibarren jarraitzen duen bakarra, beste biek utzita dute taldea.
Mikel Larrañaga presidenteordeak esan duenez, lehen hitza euskaraz egiteko garaia iritsi da. Emun Aholkularitzarekin batera Euskara Plana aurkeztu du klubak.
Aurten bost Euskal talde izango dira Espainiako Ligan lehenengo aldiz. Tamalez, errekor hori ez da bakarra, eta txarrerako mugak hausten ari gara. Azkenengo Euskal Derbietan sarreren prezioek gora eta gora egin baitute, Athletic vs Reala Championseko finala bailitzan.
Segundo gutxi batzuk eta keinu bat, prentsaurrekoa uztea, nahiko izan ditu Eibar taldeko entrenatzaileak euskara “erakargarriaren” inguruan azken urteotan eraiki den diskurtsoa hankaz gora jartzeko.
Almeriako futbol taldea jarraitzen duten kazetariek bazekiten Garitano Eibarko entrenatzaileak euskaraz egingo zuela hasieran. Hala ere, keinuka hasi ziren. Entrenatzaileak prentsa aretoa utzi zuen.
Eibarko entrenatzaileak euskarari errespetu faltagatik prentsa aretoa utzi ondoren erreakzioak orotarikoak izan dira. Garitanori babesa azaldu dio askok –biba zu!–, eta kritikatu egin dute besteek. Twitter oinarri hartuta, erreakzioetako batzuk biltzen joango gara... [+]
Denbora da poligrafo bakarra.