Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak duen ikuspegiaz berba egin dugu Amets Ladislao EHNE Bizkaiko kideagaz.

2017-07-22 | Unai Brea
La Via Campesinaren Euskal Herriko Deia: "Borroka hau kritikoa da gizateriarentzat"

Euskal Herriko Deia zabalduz amaitu da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra Derion. Lau egunez eztabaidan aritu eta gero, biltzarraren ondorioak biltzen dituen adierazpena aurkeztu dute bi ordu inguruko ekitaldi hunkigarri batean. Mundu osoko 200 milioitik gora... [+]


2017-07-20 | Unai Brea
Alazne Intxauspe (EHNE Bizkaia):
"Eguneroko jatekoa erostea ekintza politikoa dela ikusarazi nahi dugu"

“Elkarte txikia gara eta guretzat erronka handia da nazioarteko konferentzia hau antolatzea, baina gure errealitatea ikusarazteko aukera bikaina ere bada”, esan digu Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko kideak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra... [+]


2017-07-19 | Aritz Loiola
ARGAZKIAK: Hasi da La Via Campesinaren nazioarteko konferentzia Derion

Jendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin... [+]


2017-07-19 | Unai Brea
Mundua elikatuz mundua aldatu; abian da nekazari txikien biltzar erraldoia

Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII... [+]


2017-07-10 | Unai Brea
Unai Aranguren (EHNE Bizkaiako kidea)
"Multinazional handiek merkantzia bihurtu dute gure ustez eskubidea dena"

La Via Campesina bederatzi eskualde handitan banatuta dago, eta horietako bakoitzak bi ordezkari ditu antolakundearen Nazioarteko Koordinazio Batzordean. Lau urteko honetan Unai Aranguren (Galdakao, 1971) EHNE Bizkaiako kidea da organo horretan Europak dituen ordezkarietako bat... [+]


2017-07-10 | Unai Brea
La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra
Munduko nekazari txikiek Euskal Herrian dute hitzordua

La Via Campesinak, munduko laborari elkarterik handienak, Euskal Herrian egingo du VII. Nazioarteko Biltzarra. Globalizazioari modu bateratuan aurre egiteko jaio zen antolakundea duela 24 urte; ordutik asko hazi eta sendotu da, politika neoliberalak areagotu diren hein bertsuan... [+]


2016-07-22 | Unai Brea
Andoni Garcia (EHNE-Bizkaia)
"Europar politika aldatu ezean arriskua dago esnearen merkatua guztiz lehertzeko"

Europako Batzordeak esnearen merkatuaren egoera egonkortzeko diru-laguntza sorta aurkeztu du. Besteak beste, 150 milioi euro bideratuko dituzte 2016ko azken hiruhilabetekoan ekoizpena beren kabuz gutxitzea erabakitzen duten ekoizleei ordaintzera: 14 zentimo, ekoizteari utzitako... [+]


2016-05-02 | Hiruka .eus
Elikadura Burujabetzaren Astea egingo dute EHUn

Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunari (apirilak 17) segida emateko asmoz, Elikadura Burujabetzaren Astea egingo dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru campusetan, Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde eta EHUk antolatuta. Berez, ekimenak hiru aste iraungo du, campus... [+]


2016-04-19 | ARGIA
Elikadura Burujabetzaren Astea, EHUko hiru campusetan

Elikadura Burujabetzaren Astea egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan, Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde eta EHUk berak antolatuta. Izatez, hiru aste iraungo du ekimenak, campus bakoitzean bana. Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunari (apirilak 17) segida emateko... [+]


Gazteak, bizia eta airea
MULTIMEDIA - erreportajea

"Gazteek bizia ekartzen dute. Nekazaritzak beharrezkoak ditu gazteak, bestela ez daukagu etorkizunik. Gazteak azkenean, nekazaritza bezala, bizia, aldaketa eta airea dira".