Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena dela.
Oraindik ere, Egipton antzinaroko hilobiak aurkitzen dituzte arkeologoek etengabe, baina faraoien hilobi ukitugabeak aurkitzea oso zaila da. Jakina, faraoienak ziren aberastasun gehien gordetzen zituzten hilobiak eta,... [+]
Duela 3.300 urte inguru, Meritaton printzesa, Akhenaton faraoiaren eta Nefertitiren alaba zaharrena, Tell al-Amarnako Iparraldeko jauregian bizi izan zen.
Egiptoar arkeologo talde batek Rosetta harria Egiptora itzultzeko eskaera egin dio British Museumi.
Orain dela 3.400 urte inguru eraikitako hiri baten arrastoak aurkitu ditu arkeologo talde batek Luxorren, Egipton, Nilo ibaiaren ertzetako batean. Amenhotep III faraoiaren garaiko hiria da (k.a. 1390-1352), haren semeak, Akenaton faraoiak hiriburu berri bat sortzeko atzean utzi... [+]
Le Bourget (Île-de-France), 1976ko irailaren 26a. Ramses II.a faraoiaren momia zeraman hegazkin militarrak lur hartu zuen.
Sorbonako Unibertsitateko Adeline Bats ikerlariak arkeologia esperimentaleko proiektu bat gauzatu berri du: ogia antzinako egiptoarrek bezala egitea lortu du, tresna, prozesu eta lehengai berberak erabiliz.
Antzinako Egiptoko hainbat papirotan jasota dagoenez, arazo ginekologikoak arintzeko asmoz, fumigazio baginalak erabiltzen zituzten, baina orain arte, idatzizko erreferentzia horiez gain, ez zen horren froga fisikorik aurkitu.
Nilometroak Nilo ibaiaren ibilgu naturaletik hurbil eraikitzen zituzten era askotako eskalak ziren: eraikin konplexuak ziren batzuk, beste batzuk putzu soilak edo harrian zulatutako eskailerak. Antzinako Egipton, basamortua zeharkatzen duen Nilo ibaia funtsezkoa zen nekazaritzan... [+]
Hiru kontzeptuok aztertu eta antzinako egiptoarren sinesmenekin lotu ditu Brown unibertsitateko (AEB) Victoria Almansa Villatoro egiptologoak (Journal of Egyptian Archaeology).
Egipto, K.a 2162 edo 2191. Nitokris faraoiaren bi urteko erregealdia amaitu zen eta, hala, VI. dinastia amaitu eta Egiptoko lehen tarteko aroa hasi zen.