Bizi Baratzea Orria zabalduko dugu urtaro bakoitzean
Formatu oso bereziko aldizkaria da. Batetik, urtaro bakoitzean landareak lantzeko jakintza praktikoa emango du. Bestetik, Lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditu, ilustrazio ditu, ilustrazio, argazki eta bitxikeriez osatuta. Gainera, orria erabat zabalduta poster eder bat deskubrituko dugu. Urtaro bakoitzaren hasieran argitaratuko dugu: martxoa, ekaina, iraila eta abenduko azken astean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen: webgunea, podcastak, sare sozialak...
Zuk ere jaso nahi al duzu Bizi Baratzea Orria etxean?
ARGIAkoa bazara, astekariarekin batera jasoko duzu doan.
Eta ez bazara, EGIN BIZI BARATZEAKOA edo ARGIAkoa.
Nahi duzuna jaso, nahi duzuna ordaindu
Aukeratu BIZI BARATZEAtik jaso nahiko zenukeen guztia. Hurrengo pausoan zehaztuko duzu egoki iruditzen zaizun diru ekarpena.
Batu lurrari begiratzen diogunon komunitatera.
Lur gaiak jorratzen jarraituko dugu zuri esker.