Galiziako Oleiros udalerriko María Casares ikastetxe publikoko ikasleak dira. 12 eta 17 urte arteko 600 ikasletatik inork ez du eguneroko hizkuntza galegoa. Maiatzean erronka jo zuten hainbat irakaslek eta ikaslek: ea gai garen 48 orduz galizieraz aritzeko. 200 ikaslek hartu dute parte eta haien inguruan uste baino galego hiztun gehiago aurkitu dute.
Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.
Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.
Hernaniarrek errodajea dute, eta 2018ari begira pentsatu dute ez direla udazkeneko hotzen zain egongo. Urte osoan saiatuko dira 24 orduz euskaraz egiten. Euskara Ari Du elkartea sortu berri dute horretarako.
Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.
Eneko Gorri (Angelu, 1983) euskaltzale militante izateaz gain Biarrizko Herriko Etxeko euskara teknikaria da. Lapurdi kostaldeko hirigintza ereduak euskal hiztunen bilakabidean duen eragin handiaz ohartarazi nahi izan gaitu: “Biarritzek hamarrez biderkatuko balu ere... [+]
Sustatzaile nagusi Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza ditu. Xedea 2018ko udazkenean Euskal Herriko txoko guztietan herritarren hizkuntza ohiturak aldatzeko praktikak egitea da.
Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.
Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.
Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.
Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo... [+]