Zuzen Ekintza Taldeak Euskal Herrian autodeterminazio erreferenduma egiten ari zela irudikatu zuten Tuterako autobideko ordainlekuan

Duela
23
urte

2001eko irailaren 01ean,

Zuzen Ekintza Taldeak Euskal Herrian autodeterminazio erreferenduma egiten ari zela irudikatu zuten Tuterako autobideko ordainlekuan. Jai giroan egiten ari ziren antzezpenaren baitan, ordainlekuen atarian erreferendumaren nondik norakoak azaltzen zituen eskuorriak banatzen ari ziren hainbat ekintzaile, NBEko soldaduez mozorrotutako beste batzuk "gune desmilitarizatua" deklaratutako lurraldea zaintzen zuten bitartean. Ekintza hasi eta ordu erdira Guardia Zibilaren burua bertaratu zenean, hasierako nahasmenduan, bidea oztopatu zien soldaduz mozorrotutako ekintzaileei agur militarra egin zieten, baina berehala gunea desalojatzeari ekin zion.

Iturria:

Iturria: Asier Azpilikueta, Zuzen autobidean, autodeterminaziora (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko irailak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik