Zumalakarregiren armadak tropa liberalak garaitu zituen Nafarroan, Abartzuza eta Muro artean

Duela
190
urte

1834ko martxoaren 29an,

Zumalakarregiren armadak tropa liberalak garaitu zituen Nafarroan, Abartzuza eta Muro artean. Lizarrara erretiratu behar izan zuten hauek. Aurrerantzean, enfrentamenduak etengabeak izango ziren eta gerrilla karlista Hego Euskal Herri ia osoa kontrolatzera heldu zen, hiriburuak kenduta. Gerraren azaleko auzia dinastikoa zen arren, Euskal Herrian ezaugarri bereziak izan zituen, bertako foru, lege eta erakundeen aldeko herri altxamendua izan zen gehiengo handiaren babesarekin. Guda galtzean, ondorio nagusia Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foruen murrizketa izan zen. Haien deuseztapen osoa Bigarren Karlistaldiarekin borobildu zuten espainiarrek. 1841ko lege batek, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia eman arren.

Iturria:

Idoia Estornés Zubizarreta eta Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta, Karlismoa eta Karlista Gudak (Auñamendi).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik