Zimbabwen jatorri europarrekoen etxaldeak konfiskatzen hasi ziren, beltzei emateko

Duela
25
urte

2000ko otsailaren 26an,

Zimbabweko askapen gerran borrokatu zuten beteranoen elkarteak antolatuta, jatorri europarreko etxaldeak konfiskatzen hasi ziren. Jabeak bertatik kanporatu zituzten “nekazaritza erreforma azkarra” deitu zioten horretan.

Datu bezala nabarmentzekoa da 1999an 4.000 familia zuriren jabetzakoak zirela herrialdeko lur emankorren %75a eta argia eta uraren horniduren %90a.

Gainera azpiegitura publikoez baliatzen ziren. Festa giroan hasi zuten arren espropiazioa, hainbat etxejabe zuri eta bertako langile hil zituzten tiroz.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
60
urte