1919ko urtarrilaren 01ean,
Iruñean fraile kaputxinoek Zeruko Argiaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Ordutik bizirik dagoen euskarazko proiektu bakarra da ARGIA eta hamarkada guztiotan idazle, kulturgile eta kazetari askoren etxea izan da. 1980ko hamarkadan langileek hedabidea erosi zutenetik beste dimentsio bat hartu zuen proiektuak eta euskarazko beste proiektu askoren ernamuina izan da ARGIA.